VGaztea

Ikastaroa: ‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formal eta ez formalean’

indarkeria sexista

Ikastaroaren hartzaileak hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak…izango dira.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formal eta ez formalean’ ikastaroa Bilbon eta Donostian. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra.

Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da. Helburu zehatzen artean honako hauek daude: sentsibilizazioa handitzea indarkeria sexistari dagokionez; gazteen eremuetan ematen diren indarkeria sexista egoerak identifikatzen laguntzea; indarkeria sexista egoerak prebenitu, kudeatu eta aurre egiteko baliabideak ezagutu eta sortzea.

Ikastaroa EUSKARAZ izango da. Foileto informatiboa

Bilbon:

  • Noiz: 2021eko martxoaren 3an eta 10ean (hezkuntza ez formala: hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak…)
  • Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea

Donostian:

  • Noiz: 2021eko martxoaren  5ean eta 12an (hezkuntza ez formala: hezitzaileak, kalehezitzaileak, gazteria teknikariak…)
  • Non: Donostian, CRAJ, Anoeta 28

Hizkuntza: euskaraz

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2021eko otsailaren 10etik 20ra

Leku kopurua: 12 lagun

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Informazio gehiago.

‘Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak’ tailerra

indarkeria matxista

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak’ tailerra. Eider Goiburuk, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikariak emango du tailerra.

Tailerrak bi edizio izango ditu; lehenengoa Bilbon izango da, GEBren egoitzan, martxoaren 3an eta 10ean eta bigarrena Donostian, CRAJen, martxoaren 6an eta 13an. Izena emateko epea 2020ko otsailaren 10etik 20ra.

Formazio honen helburu nagusia, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da. Helburu zehatzen artean honako hauek daude: sentsibilizazioa handitzea indarkeria sexistari dagokionez; gazteen eremuetan ematen diren indarkeria sexista egoerak identifikatzen laguntzea; indarkeria sexista egoerak prebenitu, kudeatu eta aurre egiteko baliabideak ezagutu eta sortzea.

Informazio gehiago.

 

Indarkeria Matxistari, Gasteizen ere, #GukEzetz !

Ekainaren 29an Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Indarkeria Matxistari

#GukEzetz kanpaina aurkeztu zuen.

Kultura   arloko   aurpegi   ezagun   zein   gazte   edo   gazte elkarteen   posizionamendu  publikoa   izan   du   helburu   kanpainak.   Hamaika ekarpen,   ahots   bakarra.   Euskadiko gazteok    Indarkeria    Matxistari    #GukEzetz    diogu,    emakume    eta    gizonen    arteko berdintasunean oinarritutako gizartea dugu helburu.

’#GukEzetz pultserak eta Guk ezetz mezua

https://youtu.be/uwweAw6iF

Informazio eta aholkularitza gunea Jaietan eraso matxisten aurkako kanpainan

Abuztuaren 4tik 9ra arte, informazio eta aholkularitza emateko gune bat jarriko da edozein arazo konpontzeko, zalantzak argitzeko eta eraso matxistei aurre egiteko laguntza emateko. Bertan banatuko da Erasoei aurre egiteko gida – Beldur Barik.

Ordutegia:  12:30etik 14:00etara eta 19:00etatik 21:30era egongo da zabalik.

Posta kalea eta Agirre Lehendakariaren kaleen bidegurutzean.

Se repartirán:

3700 unidades de la Guía frente a las agresiones – Beldur Barik.

Reparto de 4.000 unidades del cómic “Y tú, ¿cómo te lo montas?”: El ligue, siempre, sano y respetuoso. Estará disponible en papel y en versión digital.

También chapas y pañuelos (rojos y a cuadros).

Gainera, Ai laket! elkartearekin lankidetzan doako testak egingo dira, Gaztetxearen aurreko plazan, abuztuaren 4an, 23.30etatik 02.30etara, eta abuztuaren 8an, 00:00etatik 03:00etara, txosnen esparruan.

Informazio gehiago

Autodefensa feminista eta jaietan gune ez seguroei eta haien perzepzioei aurre egiteko lantegiak

.- Lantegia: Jaietan gune ez seguroei eta haien perzepzioei aurre egiteko; aztertu, partekatu eta ekin!! (uztailak 12 eta 13) Info gehiago

.- Emakumeentzako autodefensa feminista lantegia Info gehiago

Izena emateko: igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org  edo deitu 945161345

‘Indarkeria Matxistari… #GukEzetz !’ EGKren kanpaina

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) martxan jarri duen ‘Indarkeria Matxistari… #GukEzetz !’ kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Kanpaina honen helburua gizarte arazo bat den eta gazterian ematen den Indarkeria Matxistarekiko gizarte eragile desberdinen mezua biltzea da. Bakoitzarengandik jasotako bideo edo argazki formatuko mezuak txertatuz.

Bideo laburrak eta argazkiak helarazteko epea EKAINAREN 14an dago ezarria.

Azalpen gehiago atxikita bidaltzen dizuegun dokumentuan aurkituko duzue.

Aldez aurretik, eskerrik asko zuen parte-hartze eta arretagatik,

Informazio gehiago.

“Erasorik ez, ez jaietan eta ez inoiz”

Kanpainekin edo protokoloekin., garrantzitsua da gazteek elkar errespetatzea, eraso sexualak jaietan desagertzea eta emakumeen kontrako indarkeria desagertzeko borrokan aurre egitea, denon artean.

Entzun eta ikusi izan ditugu eztabaidak, ea kanpainaren irudia egokia den ala ez, erabili diren izenak aproposak diren ala ez… baina benetan garrantzia duena gazteek ikasi egin behar dutela erasoak inoiz ez direla onargarriak, edo ta emakumeen kontrako errespetu faltak ,ez tea inoren kontrakoak ere.

Horregatik, blogean, lemak jarraitu izan behar dira: “erasorik ez, ez jaietan eta ez inoiz” “agresiones no, ni en fiestas, ni nunca”