VGaztea

Araba Encounter online egingo da

Araba Encounter

Araba Encounterrek ez dio urteroko hitzorduari huts egingo, nahiz eta Covid-19 koronabirusaren pandemiak murrizketa-neurriak hartzera behartu duen. Abenduaren 6an eta 7an egingo da topaketa teknologiko honen zazpigarren edizioa; aurten, online formatuan. Parte-hartzaile guztiak beren etxeetatik jardungo dira eta antolatzaileek, berriz, Arabako Parke Teknologikoan jarriko den kontrol-gunetik koordinatuko dituzte jarduera guztiak. Topaketa doakoa izango da, eta programa osatzen duten jolas- eta prestakuntza-jarduera guztietan parte hartzeko eskubidea ematen duten 340 plaza eskainiko ditu.

Online ekitaldi honek urruntze sozialari aurre egin nahi dio, eta betiko bokazioari eutsiko dio: alderdi ludikoa eta tailer zein hitzaldien bidez ikasteko aukera konbinatzea. Gainera, izena ematen dutenek arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako lehiaketetan parte hartu ahal izango dute.

Araba Encounterren online edizioa teknologia berrien zaleentzako elkargunea izango da. Hain zuzen, online formatuak Gipuzkoa Encounter, Euskal Encounter eta XGN R topaketak egiteko aukera eman du aurten, baita edonork parte hartzeko ere. Izan ere, edozein lekutan egonda ere, Interneterako konexioa besterik ez da behar hitzorduan esku hartzeko.

Topaketa Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin.

Informazio gehiago.