VGaztea

Gazte Informatzaileen Sarea. 2021-22ko edizioa

Martxan dago Gazte Informatzaileen Sarearen edizio berria.

Programa honen bidez, Gasteizen ikasten ari diren 15-25 urteko gazteak, ikasturte batez, gazteentzako interesgarria den informazioa biltzeko eta zabaltzeko prozesuaren protagonista bihurtzen dira: prestakuntza, bekak, lehiaketak, aisialdia…

Ikasleak, DBH 4. mailan, batxilergoan edo Lanbide Heziketan egon behar dira. Parte hartzea ikastetxeen bidez egiten da.

Informatzaile gazteek ekarpen ekonomikoa jasotzen dute egiten duten lanagatik.

Parte hartzeko epea zabalik: irailaren 24ra arte.

 

Gazte Informatzaileen Sarea

Gazte Informatzaileen Sarea

Irekita dago Gasteizko Udaleko 2021-22ko gazte informatzaileen sarea programan parte hartzeko epea.

Eskaerak Gasteizko DBHko, Batxilergoko eta/edo LHko ikastetxeen bidez egin behar dira.

Parte hartu nahi duen ikastetxe bakoitzak gazte informatzaileen talde bat aukeratu behar du bere ikastetxeko 15-25 urteko ikasleen artean. Ekipoak, normalean, bi pertsonek osatzen dituzte.

Programa 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitartean gauzatuko da, eta informatzaile lana egiten duten gazteek ordainsari bat jasoko dute trukean.

Izena emateko epea irailaren 24ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago nahi izanez gero: infojoven2 @vitoria-gasteiz.org emailean.

945161330 telefonoan.

Edo gure web orrian: v-g.eus/GIS.

Sareak Sortzen

8 urteko lankidetza

Gazteria Zerbitzuak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak zortzi urte daramatzate Gasteizko Udalaren gazte-politiketan parte hartzeko prozesuak garatzen, urteko hitzarmenak sinatuz.

Iragana

Jarduera arrakastatsuenetako bat Gazte Astea izan zen. Bertan, gazteentzako garrantzi berezia duten hainbat arlotako gazteen, kargu teknikoen eta kargu politikoen arteko dialogo-eztabaida saioak egin ziren.

Orainaldia

Gazteen artean dinamika berriak sortu dira COVID-19ren ondorioz. Dinamika horiek bideo honetan jaso, islatu eta balioetsi egin dira.

Etorkizuna

Etxebizitzak eta enpleguak kezkatzen gaituzte. Irailean eztabaida, hausnarketa eta proposamen berritzaileen jardunaldia egingo da. Laster gehiago kontatuko dizuegu.

Adi egon gure sare sozialei!

 

 

 

COVID19ak Udaleko gazteentzako aholkularitza psikologikoan eskaera nabarmen areagotu du

Gazteria Zerbitzuko psikoaholkularitzak ez zuen bere jarduera eten 2020ko konfinamenduan, eta 118 pertsona artatu zituen bideodei bidez.

Kontuan izan behar dugu, egoera ezohikoa eta konplexua bizitzen ari garela, egoera berri batera eraman gaituena, eta horrek geldialdi bat ekarri duela ezagutzen genuen bizitzaren erritmoan, eta eragina izan duela gazteen proiektuetan.

2020ko irailetik “normaltasun” berrira itzultzean, arreta kopuruak gora egin du etengabe. 2021eko lehen seihilekoan, psikoaholkularitzak 516 pertsonari eman die arreta; 2020an, aldiz, 271 pertsonari; eta 2019an, 249ri.

Jasotako kontsulta gehienak harreman-, gizarte-, familia- eta bikote-zailtasunekin, umore-aldaketekin, antsietatearekin, doluarekin eta depresioarekin lotuta daude.

Gazteei kostatzen ari zaie sentitzen ari diren ondoez emozional guztia kudeatzea, eta, horren ondorioz, psikoaholkularitza eskari berri ugari jasotzen ari da.

Psikoaholkularitzari buruzko informazio gehiago nahi baduzu: v-g.eus/PsikoAholkularitza

Gazte Informatzaileen Sarea programaren aurtengo talde irabazlea

Badugu Gazte Informatzaileen Sarea programako ikastaro honetako talde irabazlea.

Francisco de Vitoria Institutukoak dira, eta lan handia egin dute ikasturte osoan, bai sare sozialetan, baita ikastetxeko hezkuntza-panelari eusten.

Hemendik, zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu egindako lanagatik, bai eta ikasturte honetan Sarean parte hartu duten gainerako gazteei ere. Hiriko 20 ikastetxetako 38 gazte izan dira, eta azpimarratu nahi dugu pertsona horiek guztiek egindako lana informazioa zabaltzen eta ikaskideen eskaerak jasotzen.

Informatzaile Gazteen Sarearen programari buruz gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure webgunea. Gure telefono, posta elektroniko edo sare sozialen bidez ere jar zaitezke gurekin harremanetan: linktr.ee/vggaztea.

Datozen asteetan programaren oinarriak eguneratuko ditugu (2021/22 ikasturtekoa). Ez galdu!

Maiatzaren gazte buletina

Boletín joven

Hilabete honetako buletinean honako informazioa aurkituko duzu:

Gazteria Zerbitzua Instagramen dago, “Elkar Zainduaz” komikia, Gazteentzako telelanari buruzko oinarrizko ikastaroa, Tetrapack 2021 erakusketa, Gauekoak: Proiektuen poltsa osatzeko deialdia,…

Kontsulta ezazu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

Dagoeneko eskuragarri duzu apirileko gazte buletina

Boletín joven
Gazteentzako deialdiak ezagutu nahiko zenituzke?

Gazte buletinaren apirileko zenbakian, InSitu Art Festival bezalako nobedadeak ezagutuko dituzu. Gazte sortzaileak zuen lanak aurkez ditzakezue tokiko dendetako erakusleihoetan erakusteko.

Gainera, Udagora Fest, Enplegu Birtualaren Foroa, Siner-G erakusketa Gazte Informazio Bulegoan, Aisialdiko begirale izateko ikastaroa… eta askoz gehiago.

Ez galdu ezer!

Kontsulta ezazu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

 

Albistegi gaztea 78. zk. Informazioa zure esku

Adi egon!

Ideia bat daukagu! Haziak 2021

Lehiaketaren oinarri berriak. Zure ideiak errelitatea bihurtu. Maiatzaren 3ra arte.

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko dirulaguntzak

Oinarriak argitaratu dira. Proiektuak aurkezteko epea, apirilaren 16ra arte.

Irakurketa errazeko klub inklusiboa

Zatoz eta partekatu istoriak taldeka. Apirilaren 16tik ekainaren 4ra arte (ostiralero).

Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei buruzko azterlan baterako laguntzaile bila

Elkarrizketa pertsonalak egiteko aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente batean egon diren edo dauden gazte bila gabiltza (30 urte arte). Anima zaitez eta parte hartu!

Gazte Informaziorako Bulegoa

‘Loturak’ erakusketa

Maitane Argote Guzmanen pintura erakusketa Gazte Informaziorako Bulegoan. Apirilaren 16ra arte.

Bekak, praktikak, enplegua…

Gure webgunean informazio eguneratua aurki dezakezu: lan-eskaintza publikoa, lan-praktikak, beka-deialdiak, etab. Geihago…