VGaztea

Gazteei eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei buruzko azterlan baterako laguntzaile bila

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuan azterlan bat egiten ari gara, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen egoerak gure hiriko gazteen artean duen eraginari buruz.

Une honetan, gazte bila gabiltza (30 urte arte), elkarrizketa pertsonalak egin nahi ditugu azterketa aberasteko. Elkarrizketa horiek aurrez aurrekoak nahiz online (Zoom, Meet,…) bitartekoak izan daitezke, edo, azken batean, telefono bidezkoak ere izan daitezke. Gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango lukete.

Egoera horretan egon bazara edo bazaude, edo azterketan parte har dezakeen norbait ezagutzen baduzu, harremanetan jar zaitezke planempleo11.1@vitoria-gasteiz.org e-postaz edo 945161616 (luzapena 6513) telefono zenbakiaren bidez.

Anima zaitez eta parte hartu!

GIHak lortzeko gazteei hitza emateko kontsulta irekia

Consulta Injuve

Gazteen ikuspegia funtsezkoa da Garapen Jasangarrirako Espainiako Estrategiarako, Agenda 2030en esparruan. Horregatik, Injuve-k, Espainiako Gazteriaren Institutuak, kontsulta publiko hau egin die gazteei, bost ardatzetan egituratuta: enplegua eta ekintzailetza, etxebizitza eta emantzipazioa, ekologismoa, hezkuntza eta feminismoa. Galdetegia otsailaren 25era arte egongo da zabalik. Parte hartzera animatzen zaituztegu!

Informazio gehiago.

Pirinioetako gazteentzako galdetegia

Consulta Pirineos

Kontsultaren helburua Pirinioetako lurraldeetako gazteen kezkak ezagutzea da, udaberrian ospatuko den Gazteriaren Foru Transpirenaikora begira.

Inkesta otsailaren 19a arte bete daiteke.

Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) inkesta bat zabaldu du Pirinioetako lurraldea osatzen duten herrietako gazteei bideratuta. Galdetegi honen helburua gazteen kezkak zeintzuk diren ezagutzea da. Honen ondoren, Gazteriaren Foru Transpirenaikoaren lehen topaketa ospatuko da kezka horiek lantzeko. Proiektu hau Pyrenean Youth ekimenaren barnean dago. Kontsulta honetan parte hartu nahi dutenek otsailaren 19a arte egin dezakete.

Galdetegia 15 eta 35 urte bitarteko gazteentzat dago eginda eta erantzuten duten pertsonen profilari buruzko informazioa biltzea du helburu: zertan aritzen diren, non bizi diren eta, batez ere, Pirinioetako gazteak zerk kezkatzen dituen jakitea.

Pirinioetako Lan Elkarteak, Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeekin, Andorrako printzerriarekin eta Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako autonomia erkidegoekin egiten du lan.

Antzematen diren kezka horiek datorren maiatzean ospatuko den Gazteriaren Foru Transpirenaikoaren lehen bilgunean sakonduko dira.  Topaketa hau Erasmus+ programak finantzatutako Pyrenean Youth proiektuaren barnean dago.

Inkesta jarraian dagoen estekaren bitartez  erantzun daiteke 2021eko otsailaren 19ra arte eta 5 hizkuntzatan dago eskuragarri: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, katalanez eta okzitanieraz.

Inkesta

Proiektu honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) partaidetza lan-arloko helbide elektronikora idatz dezakezu: partehartze@egk.eus  edo 943429767 / 688 676 099  zenbakietara deitu eta Xubanengatik galdetu (8:30etik 14: 30era astelehenetik ostiralera).

#NolaDaramazu? inkestaren emaitzak

Cómo lo llevas

Gazteen Euskal Behatokia pandemiaren bigarren aldi honetan eginiko #NolaDaramazu? inkestaren emaitzak argitaratzera dator.

Inkesta online egin da, Euskadiko 15 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da eta 2020ko urriaren 30ean hasi eta azaroaren 4an bukatu zen.

Covid19aren inguruan Gazteen Euskal Behatokitik burutu dugun bigarren inkesta da hau, beti ere gazteen egoera ezagutzeko asmoz. Lehenengoa martxoan egin genuen, etxeko konfinamenduaren hasierako egunetan. Bigarren honetan egoera ez da berdina; alarma-egoera indarrean dago baina neurriak ez dira martxokoak bezain murriztaileak. Edozelan ere, helburua hauxe izan da: ezarritako neurriak eta har litezkeen beste batzuk nola baloratzen dituzten gazteek jakitea, bai eta izurriak zelako eragina izan duen gazteen ohituretan eta proiektuetan ere ezagutzea. Era berean, jakin nahi izan dugu nola sentitzen diren gazteak une honetan.

Informazio gehiago.

NolaDaramazu? inkesta 15 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago

Inkesta behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak pandemiaren egungo egoerari buruzko beste inkesta bat zabaldu die Euskadiko gazteei.

#NolaDaramazu? online inkesta Gazteen Euskal Behatokiak abian jarri duen bigarrena da, gazteek pandemiari buruz duten iritzia, egoera horrek beren bizitzetan dituen ondorioak eta azken egunotan indarrean jarri diren neurriak bertatik bertara jasotzeko.

Martxoan, konfinamenduaren hasieran, Gazteen Euskal Behatokiak Covid19ari buruzko aurreko inkesta bat egin zuen gazteen egoera ezagutzeko. Inkesta horri 3500 gazte baino gehiagok erantzun zioten, eta emaitzek agerian utzi zuten gazte askok birusaren hedapenaren prebentzioarekin zuten erantzukizuna eta konfinamendu-egoera horretara egokitzeko zailtasun gehien zutenekin adierazi zuten konpromisoa. Ikasketetan, enpleguan edo familia-harremanetan izandako eraginari buruzko informazio asko ere bildu zen orduan.

Oraingo honetan, halaber, ahalik eta gazte gehienek parte hartzea interesatzen zaigu, jakiteko zer-nolako eragina izaten ari den Covid-19 beren asmo eta jardueretan, zerk kezkatzen dituen gehien eta zer iritzi duten aste honetan ezarri diren neurri berriei buruz.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta interesgarria izatea espero dugu.