VGaztea

VitoriaGazteoken kudeatzaile berria dugu

Badugu kudeatzaile berria @Vitoriagazteok Instagram profilean. Hurbildu Eider ezagutzera!
Ander: mila esker gurekin konpartitu dituzun bideo guztiengatik!!

Gasteizko #gazteak: nork izan nahi du hurrengoa?

16 eta 35 urte bitarteko gazteek zuen eskura duzue Instagrameko profil hau 13 egunetan zehar, Gasteizko beste gazte batzuekin zuen interesak, kezkak, artelanak… edo nahi duzuena konpartitzeko. Horren truke, Gasteiz On-eko dendetan gastatzeko erosketa txartel bat jasoko duzue.

Izena eman ahal duzu gure weborrialdean.

Instagramen @vitoriagazteok kontuaren lehen urteurrena

vitoriagasteok

Gazteria Zerbitzuaren @vitoriagazteok Instagrameko kontuak, zeina Gasteizko 16 eta 35 urte bitarteko gazteek kudeatzen baitute, 1.000 istorio baino gehiago bildu ditu, eta 195.000 bistaratzetik gora pilatu ditu jardueraren lehen urtean. Ekimen hori aitzindaria da Estatuan, eta Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landak adierazi duenez, “gazteei ahotsa ematea ahalbidetzen du, udalaren sare sozial bat eskura jarriz eta, aldi berean, ikusgarritasuna emanez”. Zinegotziak tresna berritzaile horren balorazioa egin du gaur goizean Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMIJ), profila kudeatu duten pertsona batzuekin batera: Adriana, Mikelats, Bea eta Santiago.

Lehen urte honetan, 26 erabiltzailek kudeatu dute profila. Bi astetan zehar, beren gustuak eta interesak islatu dituzte, erronkak eta galderak proposatu, egunero egiten zutena kontatu, eta era guztietako gaiak mahai gainean jarri: musika, idazketa, kirola, elikadura, dibertsitate funtzionala… Geihago…

Vitoriagazteok argazki kamera bat zozketatzen ari da Instagramen

Parte hartzeko pausuak:

1.- @vitoriagazteok profila jarraitu
2.- Publikazioari “gustuko dut” eman
3.- Kudeaketan parte hartu dutenen artean, errepikatzea nahi duzun 2 pertsona aipatu iruzkinetan
4.- Partekatu post hau zure #stories|en (kontu pribatua baduzu bidali pantaila-argazkia)

Zozketa OTSAILAREN 21ean itxiko da! Anima zaitez!

@VitoriaGazteok profilaren 1. urteurrena

Otsailaren 13an izango da @VitoriaGazteok profilaren lehenengo “urtebetetzea”. Data honetarako 26 gazte pasako dira profiletik, bakoitza 15 egunez.

Lan bikaina egin dute, anitza eta bizia, eta Udaletik urteurrena hau ospatzeko eta kudeatzaileei zein jarratzaileei eskerrak emateko asmoz hainbat ekintza antolatuko dugu. Egon adi!

Informazio gehiago.