VGaztea

Gazte batzuek koronabirusari buruzko jarraibideak itzuli dituzte

coronavirus

Informazioa hain garrantzitsua, aldakorra eta beharrezkoa den une honetan, informazioa eskuratzea eta ezagutzea ondasun preziatua bilakatu da. Hala, aniztasuna balio indibiduala eta kolektibotzat hartuta, 12Nubes (Pilar Kaleko Hezkuntzako Udal Programa) proiektuko gazteek  eta Sareak Jostenek (hainbat baliabide eta erakundek osatutako plataforma), lanari ekin diote eta informazio garrantzitsuen itzulpenak egiten ari dira. Orain arte egindako lana 6 hizkuntzetara itzuli egin dira (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, arabieraz, frantsesez eta portugesez). Gaiak honako hauek izan dira: irteera kontrolatuak, eskala-galtzearen faseak, maskarak ongi erabiltzea… Infografia eta audio errazak sortu ditugu modu kolaboratibo batean, informazioa itzuliz eta interpretatuz, egon daitezkeen beste oztopo batzuk ere hautsi nahian.

Informazio gehiago.

Argazki erakusketa

Herri Kultura eta Helduen Sustapen Zentroak fundazio kultural pribatu bat  dira; dirua irabazteko asmorik  gabekoak eta, gizarte eta kultura nahiz  hezkuntza jarduerak Arabako lurraldean bultzatu nahi dituztenak. Gizarte errealitatea kontuan hartzen dugunez, etorkinak gizarteratzea dugu helburu garrantzitsuenetarikoa. Horregatik, erakusketa, pertsona gizarteratu eta duintzeko egiten den lanaren isla izatea nahi dugu.

Argazkiak Luis Salgadok egin du. Elkarte honen boluntarioa eta inaugurazioa otsailaren 14an, arratsaldeko 6etan izango da.

Alexek, Gasteizko zati bat erakusten digu telebistan

Noizean behin, gure hirira oso urrutitik etorri diren gazteek, harro agertzen dira hiriaz mintzatzen eta beste pertsonei erakusten. Kasu honetan Alex, Ekuadorretik etorritako gaztea eta OREKA kaleko dantza elkarteko kidea agertzen da. Oreka elkarteak gure hirian Oreka Dance Festival antolatzen du, aurten bigarren edizioa egin dute arrakasta handiz eta Lakua gizarte etxean dagoen kaleko dantzen Gazte Factory-aren arduraduna, udalarekin batera.

Aleek gure hiria aurkezten du RTVEk egin zuen erreportajean egin zioten elkarrizketan. Programa “Destino España” da. Ikusi ahal duzue web orri honetan eta Alexen elkarrizketa 31. minutuan hasten da.

Alexen errealitatean eta bera bezala urrutitik etorri ziren beste gazteen errealitateetan (baita erreportajean agertzen dira) gure hirian eta Euskal Herrian integrazio errealitatea ikustea espero dugu.

AISA: euskera ikastaroak etorkinentzat. Gazteontzat ere.

Azken urteetan bezala, oinarrizko euskera ikastaroa hauek etorkinei zuzendua. Gizarte Etxeetan egingo dira.

Gogoratu! OINARRI-OINARRIZKOAK dira (hastapenak), ezer edo ia ezer ez dakiten etorkinei zuzendua. Informazioa eskatu dizuen pertsona hemengo hezkuntzarekin harremana izan duen gazte bat baldin bada, oinarri-oinarrizko ezagutza izango du dagoeneko: ikastaro hau ez da harentzat.

16 urtetik gorako pertsonei dago zuzendua. Ikastaroak Eusko Jaurlaritzaren HABE

erakundeak diseinatu eta finantzatzen ditu eta erakunde honek helduen euskalduntzearekin du zerikusia, ez haurrekin.

Ikastaroaren iraupena 60 ordukoa da eta 9 euroko prezioa du. 

Animatzen zaituztegu ezagutzen dituzuen etorkinengana informazio hau helarazten.

Informazioa hobeto ezagutzeko, dossierra ere hemen topatu ahal duzue. 

Mila esker.