VGaztea

No More Haters. Gorroto-diskurtsoa detektatzeko eta hari aurre egiteko aplikazioa

Maldita.es eta Fad erakundeek app bat atera dute nerabeek eta gazteek gorroto-diskurtsoa antzematen eta borrokatzen ikas dezaten.

“No More Haters. Gorrotoaren katea hautsi!” web-aplikazioa Google Play bezalako plataforma nagusietan deskargatu daiteke eta webgunetik ere jolastu daiteke.

Gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri, eta irakaskuntza-gida batekin batera dator, irakasleek gai horiek gelan lantzeko aukera izan dezaten.

Erabiltzaileak gorroto-egoeren aurrean identifikatu eta erreakzionatzeko eta asmatzen badute puntuak batzeko jolasak barne hartzen ditu.

Gorrotoarekin lotutako hitzak asmatzea, desinformazioak identifikatzea eta gorroto-egoeren protagonista izatea dira jolasak. Bulo-bilatzaile bat ere badago, iristen zaizkien desinformazioak kontsulta ditzaten.

Informazio gehiago.

Har ezazu kontrola 2021

Har ezazu kontrola

Internetek, sare sozialek, smartphone delakoek eta, oro har, teknologia berriek, gizartean onartuak izateko eta ezartzeko epealdi oso azkarra izan dute. Gaur egun, jende guztiak erabiltzen du teknologia hori, baina ez dago horren erabilerari lotutako arriskuen eta ondorioen gaineko ezagutzarik, ezta era kontzientean erabiltzeko prestakuntzarik ere.

Vital Fundazioan arrisku horien jakitun gara. Hori dela eta, ‘Hartu kontrola’ izeneko prestakuntza-programa abiarazi dugu hainbat publikorentzat, hala nola ikastetxeentzat, gizarte-zerbitzuentzat, elkarteentzat,55 urtetik gorako pertsonentzat eta familiak.

Saihestu sareko arriskuak. Hartu kontrola! Geihago…

Araba Encounter online egingo da

Araba Encounter

Araba Encounterrek ez dio urteroko hitzorduari huts egingo, nahiz eta Covid-19 koronabirusaren pandemiak murrizketa-neurriak hartzera behartu duen. Abenduaren 6an eta 7an egingo da topaketa teknologiko honen zazpigarren edizioa; aurten, online formatuan. Parte-hartzaile guztiak beren etxeetatik jardungo dira eta antolatzaileek, berriz, Arabako Parke Teknologikoan jarriko den kontrol-gunetik koordinatuko dituzte jarduera guztiak. Topaketa doakoa izango da, eta programa osatzen duten jolas- eta prestakuntza-jarduera guztietan parte hartzeko eskubidea ematen duten 340 plaza eskainiko ditu.

Online ekitaldi honek urruntze sozialari aurre egin nahi dio, eta betiko bokazioari eutsiko dio: alderdi ludikoa eta tailer zein hitzaldien bidez ikasteko aukera konbinatzea. Gainera, izena ematen dutenek arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako lehiaketetan parte hartu ahal izango dute.

Araba Encounterren online edizioa teknologia berrien zaleentzako elkargunea izango da. Hain zuzen, online formatuak Gipuzkoa Encounter, Euskal Encounter eta XGN R topaketak egiteko aukera eman du aurten, baita edonork parte hartzeko ere. Izan ere, edozein lekutan egonda ere, Interneterako konexioa besterik ez da behar hitzorduan esku hartzeko.

Topaketa Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin.

Informazio gehiago.

Sare sozialek nola aldatu gaituzten hitz egingo dugu

Plátika

Azaroaren 26an Plátikaren beste saio bat izango dugu, 18:30ean, Europa biltzar jauregiko Green aretoan. Plátika elkarren arteko trukerako, dialogorako eta hausnarketarako gunea da, betiere adineko pertsonoi eta herritarrei oro har eragiten gaituen gairen baten inguruan

Plátikaren hirugarren saio honetan, “Personas en relación… personas en redes sociales… ¿cómo estamos cambiando?”, izenpean, teknologiaz arituko gara, sare sozialek gure harremanak nola aldatzen dituzte aztertuko dugu.

Herritar guztientzako irekitako jarduera da. Izena eman daiteke adinekoentzako zentro soziokulturaletan edo Internet bidez.

Izena emateko epea irekita dago azaroaren 1etik 24ra bitartean.

Gurekin izango da Iruri Knörr, aditua nazioarteko enpresa handien marketinaren eta teknologiaren alorrean. Zenbait komunikabidetan idazten du eta irratian kolaboratzen du; horrez gain, dibulgazio-lana bideratzen du startup, ekintzailetza, marketin eta e-commerce gaien inguruan. Parte hartuko baita Ianire Estébanez psikologoak ere, zeinak sare sozialen bidez edo ziberindarkeriaren bitartez genero-indarkeriak eta amodio erromantikoak gazteen arteko harremanetan duen eragina ikertzen du sare sozialetan(Beste leiho batean irekiko da).

Arratsalde interesgarria izango da, ezin duzu alboratu. Eman ezazu izena!