VGaztea

“Irudikatu zure etorkizuna” programaren azarorako lantegiak. Ez galdu.

Azaroak 8an. Kurrikuluma, bideokurrikuluma eta lanelkarrizketa

Lantegi teoriko-praktikoa

Kurriculuma zure helbide-txartela da. Erakargarria eta akatsik gabea egin ezazu!, eta egokitu zaitez kasu bakoitzean eskatzen ari direnera zutaz jakin nahi dutena kontatuz. Gainera, lan-elkarrizketa on bat egiteko gako batzuk emango dizkizugu.

Azaroak 15ean Aukera berriak langabezian dauden gazteentzat

Informazio saioa / euskaraz

Oraingo egoerek erantzun berriak eskatzen dizkigute. PICE programak eta gazteentzako berme programak aurkezten dizkizugu, Arabako Merkataritza Ganbara eta Sartu Araba erakundeekin. Gainera, programak erabili dituzten gazteak ere izango dira.

Azaroak 21ean Enplegu publikoa, berriro aukera bat

12:00 (*) Mahai-ingurua

Azken urteotan berriro agertzen ari dira erakunde publikoetan sartzeko aukerak, OPE, poltsak etab… Ezagutu ezazu nola egiten diren, nola prestatzen diren eta hurrengo urteetarako zeintzuk diren erakundeen asmoak.

* EHUko Erizaintza eskolan

Azaroak 29an Esploratu, Isasi eta EKIN!

Saio teoriko-praktikoa

Ekintzailetza zeure lan-baldintzak hobetzeko edo zeure lanbide-garapenerako irtenbide gisa ikusi baduzu lagunduko zaitugu aukerak antzematen, eskainiko duzun zerbitzua definitzen eta negozio ereduak ezagutzen.

“Irudikatu zure etorkizuna” programan izena emateko epea irekita

16 eta 35 urte bitarteko gaztea bazara izena eman ahal duzu parte hartzeko antolatu ditugun lantegi, hitzaldi eta mahai-inguruetan. Gaiak honakoak dira: lana, etxebizitza, lanerako prestakuntza, ekintzailetza eta informazioa. Lana bilatzeko tresna informatikoak ezagutu ahalko dituzu, atzerrian lan egiteko aholkuak jado, zure zalantza juridikoak argitu alokairuen gainean (etxebizitza dela edo lagunekin lonja bat konpartitu nahi duzula), enplegu publikoa zer den ezagutu, eta askoz gehiago.

Urtean bi egitarau izango dira: bata orain, udazken-negua bitartean; eta bestea, udaberri-uda garaian. Oraingo edizioa urriaren 18an hasi eta urtarrileko 17ra arte luzatuko da. Jarduera guztiak Gazteen Argibideetarako Bulegoan (Espainia plaza 1, behea) izango dira 19:00etan, enplegu publikoaren ingurukoa izan ezik, Erizaintza Eskolan eta goizez izango baita. Saioek gehienbat teoria eta praktika landuko dute, eta batzuetan, dagokion gaian esperientzia duten gazteek haien ikuspuntua kontatuko digute.

Ez ahaztu eta izena eman!

Informazio gehiago.

Programaren liburuxka.

Izena eman.