VGaztea bloga

VGaztea

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

8 de marzo

Aurten, Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Udalak berdintasunarekin daukan konpromisoa berretsi nahi du, batez ere mugimendu feministaren, emakumeen elkartze-mugimenduen, norberaren izenean jarduten duten hainbat pertsonaren eta berdintasuna agendan txertatu duten erakundeen borrokei eta aldarrikapenei esker lortu diren eskubideak zalantzan jartzen dituzten edo atzera egiteko mehatxua egiten duten horien aurrean.

Informazio gehiago.

Zure esku ere badago, gazteen heziketan sexualitate libre, begirunetsu eta arduratsuak izateko kanpaina

Gazte Koadrila batek bizi dituen egoera desberdinen komiki multzoa, beraiei esker sexualitatea, aniztasun sexuala, estereotipoak, pertsonen arteko harremanak,… aztertuko dituzte

Helburuak

Gazteen heziketan eragitea sexualitate-bizipen libre, begirunetsu eta arduratsuak izateko.

Harremanetan emakumeen ahalduntzea sustatzea.

Sexualitate-arloan eskaintzen diren errekurtsoak ezagutzera ematea.

Materialak. Zure esku ere badago kanpainak gazteentzako eta haiekin lan egiten duten agenteentzako komikiak eta unitate didaktikoak eskaintzen ditu. Komiki bakoitzak gai ezberdina jorratzen du, guztiek Gasteizen dute eszenatokia eta bukaera irekita uzten dute pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Gainera, komikiekin batera unitate didaktikoak ditugu gazteekin lantzeko.

Info gehiago

Parte-hartze feministago bat helburu. EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gazte eragile desberdinek zein Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolaturiko zenbait hitzaldi, topaketa eta dinamiketan, gizartean gertatu ohi den moduan, parte-hartzea orokorrean maskulinoa dela ikusi da. Hori dela-eta, Euskadiko emakume gazteek espazio publikoetan duten parte-hartzea aztertzeko EGK-k #Plazandre izeneko proiektua jarri martxan 2018ko urrian.

Aurten, 2019ko urriaren 8an, bertan ateratako ondorioak EGK-ko elkarteekin partekatu eta lanketarako ildo berriak jorratu ziren. Topaketara elkarte ezberdineko emakumeak hurbildu ziren eta honek ikuspegi anitzetatik sortutako hausnarketak aberastu zituen. Izan ere, #Plazandre jardunaldian emakume batek esan zuen moduan: “Oso leku desberdinetatik gatoz, baina oso esperientzia berdinak ditugu”.

Info gehiago.

Jabetze Feministarako Eskola – #FeminismoanItzel gazteentzat.

Haurrentzako eta gazteentzako jarduerak

Jabetze Feministarako eskola

Bada, lehen begiratuan dirudiena baino askoz ere pertsona gehiagok eskubideak urratuta dauzkatela ohartzeko lehen urratsa da desberdinkeria sorrarazten duten askotariko ardatzek zeharkatzen dituzten taldeen errealitateak ikusarazi eta ezagutzea, bai eta generoa ardatz horiekin guztiekin elkarlotzen dela jakitea ere. Hori dela-eta, Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolaren edizio berri hau (bederatzigarrena) errealitate horiek jendaurrean jartzen ahalegindu da. Eskolaren inaugurazioa irailaren 8an izango da.

2019-2020ko programazioa

Programazio osoa liburuxkan (pdf)

HiRIkoarte FEMinistaren laborategia. Jarraitzen du.

HARA! Indarkeria matxistari aurre egin nahi diozula? Feminismoaren bidez egingo dugu musika eta dantza erabiliz. Beldur Barik Jarrerak aldarrikatzen dituzten baloreak (berdintasuna, aniztasuna…), indarkeria matxista prebenitzeko eta aurre egiteko tresnak landuko ditugu. Gustatzen zaizkigun dantza eta musika motak eta erreferenteak ikertu eta aztertuko ditugu.

Laborategia DOAKOA da eta 3 bloke ditu. Horietako hiruetan, bian edo soilik batean parte har dezakezu, baina ez ahaztu bloke bakoitzak bere izen ematea behar duela.

Aldabe gizarte etxean, martxoaren 11tik maiatzaren 24ra arte (ikusi bloke bakoitza), Ordutegia: astelehenetan eta asteazkenetan 17:30etik 20:00etara (ikusi bloke bakoitza) Hartzaileak: 14 – 20 urteko gazteak (gehienez 25 pertsona bloke bakoitzean)

1. BLOKEA: “Musika kritikoaren laborategia”

Partehartzaileok , ez dagoela berezko musika matxistarik baizik eta matxismoak mota eta garai desberdinetako musikan eragina daukalaz ohartaraztea da helburua.

2. BLOKEA: “Gure baitatik, Beldur Barik! Sentitu, hausnartu eta hitza jarri”

Gasteizko Bertso Eskolarekin euskal musika eta bere hitzei buruz eztabaidatuko dugu. Euskararen erabilera erritmo modernoetan eta joera misikal berriakuztartuko ditugu abesti bat bertsionatzeko asmoz.

3. BLOKEA: “Nire dantza, nire arauak”

Hiri dantza lantegi honetan kultura patriarkalak dantzan ezartzen dizkigun aurreiritzi matxistak ikusiko ditugu. Dantza berreskuratu eta gure konfidantza eta autoestimua sendotuko dugu.

Info gehiago eta izena ematea

HiRIkoarte FEMinistaren laborategia