VGaztea bloga

VGaztea

“Ocio y consumo de drogas en las fiestas de Vitoria-Gasteiz” online tailerra

Fiestas

Ai Laket!! Elkarteak Aisialdiari eta droga-kontsumoari buruzko diagnostikoaaurkeztuko du. Andre Maria Zuriaren 2019ko jaietan egin zuen diagnostikoa, ikuspegi intersekzionala oinarri. Ondorio nagusietan eta arlo horretan hobetzeko proposamen zehatzetan sakonduko du. Azkenik, lantegian zenbait egoera ika-mikatsuri buruz eztabaidatuko dugu, adibidez, aisialdi eta droga-kontsumo eredua edota jai-eredu feminista baten proposamena. Trebatzaileak: Joana Eraña, antropologoa, eta Ainhoa Maillo, substantzia psikoaktiboen kontsumoari buruzko proiektuen koordinatzailea. Biak feministak eta Ai Laket!! elkarteko kideak.

Data: 2020/10/14
Ordutegia: 17:00 – 19:00

Informazio gehiago.

13 kontrol Andre Maria Zuriaren plazan eta inguruetan, abuztuaren 4an

Prebentzio-dispositibo bat ere jarriko dute martxan, mugatutako eremutik kanpo, hirian jende-pilaketarik gerta ez dadin.

13 kontrol jarriko dituzte Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Andre Maria Zuriaren plazan eta inguruetan, abuztuaren 4an, arratsaldez, jaiei hasiera eman ohi zaien espazio horietara sarbidea mugatzeko antolatutako dispositibo berezi baten barruan. Izan ere, aurten ez da suziriaren jaurtiketarik izango, pandemia dela eta.

Informazio gehiago.