VGaztea bloga

VGaztea

Gazteentzeko “Kirol erronkak” lehiaketa

deportes

Zu, 14 eta 17 urte bitarteko gasteiztarra, erronka luzatzen dizugu. Ea proposatzen dizkizugun erronketatik bost egiteko gai zaren!

2021eko urtarrilaren 31ra arte izango duzu jarraian proposatzen dizkizugun 10 erronketatik 5 gutxienez egiteko.

Gainditzen badituzu, zure ahalegina eta gaitasuna baieztatzegatik izan dezakezun betetasun pertsonalaz gain, kirol-sari bat ere izango duzu!!!

Gainera, animatzen zaitugu, nahi izatekotan, zure sare sozialetara erronkak igotzera (tik tok, Instagram, Youtube, Twitter…) #kirolerronkak hashtag-arekin eta zure lagunei erronka jotzera. Ea horiek ere zuk lortu dituzunak gainditzeko gai diren!

Hamar erronka

Esteka hauetan duzu planteatzen dizugun erronka bakoitzari buruzko informazioa, erronka horiek egiteko eta egiaztatzeko moduari buruzkoa.

  1. Eraztun Berdearen Itzulia oinez edo bizikletaz ematea.
  2. Erraketa edo palako kirol batean 150 kolpe jarraian ematea.
  3. Izotz-pistari bi bira ematea, euskarririk edo erori gabe.
  4. Gasteizko running ibilbide bat korrika egitea, gutxieneko denbora jakin batean.
  5. Saskibaloiko 10 hiruko saiakeratik 5 sartzea.
  6. Konbara jauzi-sekuentzia jakin bat egitea.
  7. Eskalada zeharkaldi bat egitea Gasteizko rokodromoetako batean.
  8. Gasteizko udalerriko edo inguruko mendietako batera igotzea.
  9. 3 dominada egitea edo pinua 10 segundoz egitea.
  10. Futboleko edo boleiboleko baloi batekin 25, 50 edo 100 ukitu egitea lurrera erori gabe.

Primi erronka: erronka bota eta lortu beste 5 pertsona zuk sortutako kirol erronka gainditzea.

“Erronka primia” borondatezkoa da, eta aukera ematen dizu beste 10 erronketako baten ordez erabiltzeko, eta 5 edo 10 erronka gainditzeko duzun helburu horretan zenbatzeko.

Eta desgaitasunen bat baduzu, jar zaitez harremanetan Kirol Zerbitzuarekin, eta erronkak edo lortu beharreko kopurua zure aukeretara egokituko dugu.

Sariak

Proposatutako 10 erronketatik 5 gainditzen eta egiaztatzen dituzten lehenengo 150 pertsonetako bat izatea lortzen baduzu, honako sari hau izango duzu:

  • Udalak antolatzen duen 2021eko Neguko Kirol Bidean kanpainako jarduera baterako irteera bat (snowboard, elur-erraketak, eski nordikoa, neguan mendira igotzeko teknikak eta ekipamendua, espeleologia, rokodromoko jarduera anitzak, izotz gaineko patinajearen hastapenak, urpekaritza) edo 2021eko Udaberri-Udako Kirol Bidean Kanpainako irteera bat (surfa, arroilen jaitsiera, espeleologia, parapentea, ferrata bidea, eskalada, piragua jaitsiera, etab.)

Eta zuretzat, 5 erronka ezer gutxi bada, eta 10 erronkak lortzen duen lehen 30 pertsonetako bat izatea lortzen baduzu, gainera, sari berri bat izango duzu:

  • Udalaren 2021eko Nautika Jardueren Kanpainako jarduera batean izena ematea, doan: windsurf, paddle-surf, ur lasaietako piraguismo edo belaren hastapen ikastaroak dituzu hautatzeko.

Eta bost erronka gainditzen badituzu, baina beste 150 pertsona aurreratu bazaizkizu, zure gainditze-oparia izango duzu ere. Eta, gainera, Udalaren 2021eko Nautika Jardueren Kanpainako jardueretarako (windsurfa, paddle-surfa, ur lasaietako piraguismoa, belarako hastapena) beste 30 izen-emateen zozketan parte hartuko duzu.

Lehiaketaren oinarriak kontsultatu.

Pandemia

Erronkak egiteko eskatzen den moduak pandemiarako ezarritako prebentzio-arauak eta -neurriak hartzen ditu kontuan, baina, hala ere, mesedez, erantzukizunik handiena eskatzen dizugu!

Lagun bati erronkak grabatzen edo beste alderdiren batekin laguntzeko eska diezaiokezu, baina badakizu, maskara, distantzia eta eskuak etengabe garbitu!

Informazio gehiago.

Gazteentzako 10 plan aktibo edo kirol plan

Deporte

1. Bota partidatxo edo patxangilatxo bat zure familiako norbaitekin

Orain, ezin da beste lagun batzuekin jolastu edo ariketarik egin, baina bai zurekin bizi den norbaitekin; beraz, zer iruditzen zaizu familiako norbaitekin botatzea partidatxo bat (anaia/arreba, aita edo ama), tenisera, padelera, frontenisera, badmintonera, mahai-tenisera edo squashera? Edo basket, eskubaloi edo futboleko jaurtiketa batzuk bota? Kontsultatu kanpoko pilotalekuak eta pistak, edo erreserbatu udaleko edo hiriko beste edozein kirol-zentrotako kirol-instalazio bat.

2. Zer iruditzen zaizu lagunekin zuen gauzei buruz hitz egitea paseatzen ari zareten bitartean?

Pasealeku on bat Eraztun Berdea osatzen duten Parkeetako (Zadorra, Zabalgana, Armentia eta Salburua) ibilbide berdetatik da, eta beste pertsona batzuekin paseatzea baimenduta dagoenez (gehienez 6, gogoratu), hitz egin, ariketa egin eta naturaz gozatu ahal izango duzue. Hiru batean!

3. Apuntatu gimnasio batera eta utzi begiralea zu gidatzen

Orientabide egokia emango dizute zure helburuekin bat egin dezazun fitness gelan. Udalak Ariketa Aretoak edo Kirol-Klub Aretoak(Beste leiho batean irekiko da) eskaintzen dizkizu eta Gasteizko beste zentro edo gimnasio(Beste leiho batean irekiko da) asko, besoak zabalik izango dituzu. Kalean edo inon apuntatu beharrik gabe egitea nahiago baduzu, street workout edo kalistenia gune batera ere joan zaitezke, eta bertan oinarrizko ariketak egin, zure pisua erabiliz, hala nola sentadillak, hondoak, dominatuak edo flexioak.

4. Zergatik ez hasi skate, roller, parkour, BMX edo orain hirian zehar topatzen diren beste diziplina edo jardueraren batean?

Gure hiriak hainbat pista eta espazio ditu jarduera horietarako. Hurbil zaitez haietariko batengana, begira nola egiten duen gainerakoek, galde iezaiozu hori, eta egizu poliki-poliki. Bide batez, ezagutzen al duzu Lakuako BMX pista berria? Ziur gustatuko zaizula!

5. Ba al zenekien baimenduta dagoela zure lagunekin abentura-kiroleko jarduerak egitea?

Gaur egun aire librean taldean egin daitekeen kirol-jarduera bakarra da. Beraz, badakizu, hitz egin lagunekin eta animatu parapente, eskalada, BTT gidatu, espeleologia, zaldi-irteera eta abarreko jardunaldi batez gozatzera. Hona hemen harremanetan jar zaitezketen enpresen zerrenda(Beste leiho batean irekiko da). Bide batez, ezagutzen duzu Gorbeia Central Park(Beste leiho batean irekiko da)? Hamaika abentura Gasteiztik pauso batera.

6. Izotz Pista probatu al duzu inoiz?

Ziur zure lagunekin barre egingo duzula BAKHeko Izotz Pistan. Hori bai, gogoan izan, gorde beti segurtasun-tartea. Eta bertara iristeko bidegorria badago.

7. Eta altxorraren bila jolastu zure lagunekin edo familian?

Jaitsi Geocaching(Beste leiho batean irekiko da) aplikazioa eta ekin zuen abenturari. Beste pertsona batzuek altxor batzuk ezkutatu dituzte Gasteizen, eta aurkitu behar dituzue, mugikorra (GPS koordenatuak) eta app-aren bidez utzitako pistak erabiliz.

8. Jarraitu familiako norbaitekin entrenatzen eta hobetzen egiten duzun kirola

Orain, entrenamenduak eta lehiaketak bertan behera geratu direnez, zure teknika hobetzen jarraitu behar duzu, bakarrik edo zure aitaren, amaren edo anai-arrebaren laguntzarekin. Jarduerak itzultzen direnerako, ziur zure hobekuntzarekin harrituta geratuko direla. Galdetu entrenatzaileari zein ariketa egin, eta eskatu jardueren zerrenda edo bideoak emateko. Hamaika pista dituzu kanpoan, baina, nahiago baduzu, Gasteizko Udalak elkarbizitza-erreserbak egiteko aukera eman du udaleko zenbait kirol-instalaziotan.

9. Saiatu bizikletan buelta bat ematen zure kontura edo zure familiako norbaitekin. Edo korrika egitera, edo patinatzera

Bizikletaren arabera, zure forma-egoera eta nahi duzuna bidegorrietatik, bidezidorretatik, mendialdeetatik edo Gasteizko eta inguruko errepideetatik joan ahal izango duzu. Beti seguru, hori bai. Edo animatzen bazara, Gasteiz ere hiri bikaina da korrika edo patinatzeko, bere parke eta bidegorriekin. Kontsultatu runningaz eta patinez(Beste leiho batean irekiko da) gozatzeko aukerez eta ibilbideez.

10. Eta dantza?

Elkartu zure lagunekin dantzatzeko edo taldean koreografiak egiteko (gogoan izan, sei lagunetik behera), gehien gustatzen zaizuen motakoak: break-dance, hip-hop, funky, etab. Era berean, hala nahiago baduzu, dantza edo dantzei buruzko eskolak antolatzen dituzten akademia edo zentroren batean ere izena eman dezakezu.

Gomendioak

Kirola egiteko kontuan hartu beharreko zenbait gomendio eskaintzen dizkizugu, murrizketen garai horretara egokituta.

Informazio gehiago.

Gazteentzako F5 programa

Izen berezia dauka Programak, “F” letrarekin hasitako bost hitzek baitaukate giltza; “Fit”, “Fuerza”, “Feliz”, “Formación” eta Futuro”. Hektorren hitzak dioten moduan “gorputz funtzionala izateak aso errazten ditu egunerotako ekintzak”. Zabalganako auzoan sortu zuen bere kirolerako espacio orain dela 4 urte eta han ezagutu ditu persona askoren beharrak. Orain dela 2 urte, espacio horretara ailegatu zen persona haietariko bat Miren izan zen. Mugikortasun arloan arazoak zituen gaizotasun kroniko baten ondorioz eta pixkanaka pixkana asko hobetu dituzte osasun arlo asko. Geihago…