VGaztea

Maiatzaren gazteria politikei buruzko jardunaldietako ekarpenak eta materialak jartzeko web esparrua

Aste batzuk igaro dira hemen Gasteizen jardunaldietan elkartu ginenetik, gazteei buruz eta gazteria politikei buruzko hausnarketa egiten. Handik atera ziren ekarpenak heltzen ari dira, lan saioetan landutako edukiekin eta elkar partekatzeko lan esparruetatik ateratako ondorioekin.

Web esparru bat gauzatu dugu eta han ekarpenak eta materialak (bideoak…) jartzen jarraituko dugu heltzen diren moduan, bakoitzak bere ondorioak atera ahal izateko eta denon artean maiatzaren 12an eta 13an sortutako materiala hauek erabili ahal izateko nahi duen bezala.

Web esparrurako esteka.

Beste ekarpenak helduko zaizkigu eta heldu bezain laster, zuen eskuetan jarriko ditugu, zuek izan zinetelako jardunaldietako benetako protagonistak.

Zuen parte hartzea berriro eskertzen dizuegu eta material gehiago agertzen denean, horren berri bidaliko dizuegu (bideoak, jardunaldiei buruzko txosten teknikoa…)

Mila esker Gasteizko Gazte Planetik eta ongi izan.