VGaztea

Etxe berdeak

Etxe Berdeak ekimenak hiriko familiek jarrera ekologikoagoa izatea sustatu nahi du eta, horretarako, ur eta energia gutxiago kontsumitzen eta erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagunduko du.

Doako ekimen hau, ekologikoagoak eta jasangarriagoak izan nahi duten familiei bideratuta dago, eta, modu berean, Vitoria-Gasteiz gero eta hiri berdeagoa izaten lagundu nahi dutenentzat. Eguneroko ur eta energia kontsumo ohiturek ekartzen duten ingurugiro eta giza inpaktuarekin kezkatuta dauden udalerriko pertsonanentzat zuzenduta dago. Argia itzali, garbigailua, martxan jarri, txorroka itxi, termostatoa erregulatu, zaborra bota, janaria erosi, hirian mugitu… egunero egiten ditugun ekintzak dira hauek, baina… Ba al dakizu eguneroko jokabide hauetan aldaketa txikiak egiteak dirua aurrezten lagundu diezazukeela eta baita ingurumenarekiko adeitsuagoa izaten ere?

Etxe Berdeak programak Vital Fundazioaren kolaborazioa du.

Zer eskaintzen dugu?

  • Zuen etxeetako kontsumoak aztertzeko bisita pertsonalizatua.
  • Aditu baten aholkularitza urtebetez, zuen zalantza guztiak argitzeko.
  • Gaikako bost lantegi (energia, hondakinak, ura, mugikortasuna eta kontsumoa). Horietan etxeko fakturetan aurrezteko aholku erraz eta praktikoak emango dira.
  • Energia eta ura aurrezteko, modu ekologikoan gidatzeko, bizikletaz ibiltzeko, kontsumo eta erosketa ekologikoak egiteko eta plastikoen eta konpostatzearen inguruko lantegi praktikoak.
  • Etxean aurreztea errazteko hainbat elementu.
  • Kontsumo, mugikortasun eta abarren inguruan ohitura iraunkorrak hartzea

Izena ematea

Maiatzaren 2a arte udal webgunean eta Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Informazio gehiagorako topaketa

  • Asteartea, martxoaren 23a, 18:30ean Vital fundazioaren Kulturunea aretoan, Dendarabako 1. solairuan.

Aurtengo udan Eraztun Berdea era ludikoan ezagutzeko gonbit egin du IGIk, familientzako jarduerak, lantegiak eta txangoak antolatu baititu, 30 orotara

Irekita dago izena emateko epea Udalaren web-orrian, Atarian, 010 telefonoan eta gizarte etxeetan.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak programazio betea antolatu du udako hilabeteetarako: besteak beste, Eraztun Berdeko landaretza eta fauna familiartean berraurkitzeko jarduerak, lantegiak eta ibilbide tematikoak proposatzen ditu uztailetik irailera arte.

Info gehiago Udalaren web orrian. Geihago…

Gazteen Euskal Behatokia: Ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna

Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, gazteek klima aldaketari buruz dituzten iritziak aurkeztera dator Gazteen Euskal Behatokia.

Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 kezkatuta daude klima aldaketa dela eta (kezka dezente, handia edo izugarria dutela adierazi dute). Gai honi buruz kezkatuta azaltzen diren gazteen portzentajea Euskadiko biztanleriaren batez bestekoaren gainetik dago (% 83).

Gazteen % 72k uste dute klima aldaketa, batez ere, gizakion jardueragatik sortzen dela. Beste % 25ek uste dute neurri batean prozesu naturalengatik datorrela baina baita gizakion jardueragatik ere, eta bakarrik % 1ek dio nagusiki prozesu naturalengatik sortzen dela. Klima aldaketa gizakion jarduerak dakarrela uste dutenen proportzioa handiagoa da gazteen artean biztanleria osoan baino (% 63).

Datu eta informazio gehiago.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegia – Etxe Berdeak, baita familia gazteentzat ere.

Etxe Berdeak ekimenak hiriko familiek jarrera ekologikoagoa izatea sustatu nahi du eta, horretarako, ur eta energia gutxiago kontsumitzen eta erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagunduko du.

Doako ekimen hau, ekologikoagoak eta jasangarriagoak izan nahi duten familiei bideratuta dago, eta, modu berean, Vitoria-Gasteiz gero eta hiri berdeagoa izaten lagundu nahi dutenentzat. Eguneroko ur eta energia kontsumo ohiturek ekartzen duten ingurugiro eta giza inpaktuarekin kezkatuta dauden udalerriko pertsonanentzat zuzenduta dago. Argia itzali, garbigailua, martxan jarri, txorroka itxi, termostatoa erregulatu, zaborra bota, janaria erosi, hirian mugitu… egunero egiten ditugun ekintzak dira hauek, baina… Ba al dakizu eguneroko jokabide hauetan aldaketa txikiak egiteak dirua aurrezten lagundu diezazukeela eta baita ingurumenarekiko adeitsuagoa izaten ere?

Etxe Berdeak programak Vital Fundazioaren kolaborazioa du, eta Leroy Merlinen laguntza ere badu. Programa Atari Consultora Sostenible enpresak dinamizatzen du.

Izena ematea Etxe Berdeak ekimenean Epea: urtarrilaren 29tik martxoaren 3ra.

Info gehiago.