VGaztea

Gauekoak – Amaiera jaialdia

Arima ni hil

Egitarauaren hasieran bezala, kontzertu bat proposatzen dugu denboraldia amaitzeko. Bertoko bi taldek emango dute kontzertua: Arima eta ni hil.

Arima behar emozionalak eta sentimentalak modu ezberdin batean azaleratzeko helburuarekin sortu zen proiektua 2018. urtean. Melodia sentimental eta etereoek, kitarra distortsionatuekin nahastuz bidaia pertsonal eta berezi batera gonbidatzen zaituzte. Arimaren kontzertu bat txirrista baten modukoa da; berezia, pertsonala eta sentimentala. 2019.urtean “Metamorphosis” EP-a aurkezten aritu ginen Euskal Herri zehar hainbat kontzertu eginez. Diskoa Karlos Osinaga “Txap”-ekin grabatu zuten Bonberenea ekintzetako estudioetan.

Ni hil paisaia musikal dentso eta errepikakorrak, eta ahots lirikoak kontrajartzen dituen gasteiztar musika taldea da. Kanta geldoek, kitarra zaratsuek eta baxu burrunbatsuak taldearen oinarri iluneko soinuari lagundu egiten diote.

  • Sarrera hemen.
  • Jimmy Jazz
  • Abenduak 19, larunbata.
  • 19:00
  • info + Gauekoak

Gazte Talent lehiaketaren finala

Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa da, Jimmy Jazz elkarteak antolatzen duena Gauekoak, Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskarazen laguntzarekin.

Edizio honetan, osasun-egoeragatik eta indarrean dauden murrizketengatik, kategoria bakoitzeko hiru finalista baino ez dira aukeratu.

Finalak abenduaren 3 eta 4ean Jimmy Jazz aretoan ospatuko dira. Doako
sarrera.

Laboral Kutxa Saria.- Abenduak 3

– Negra Cucaracha
– Melophilia
– Stupid Gallos

Gazte Talent Saria – Abenduak 4

– Maverick Keys
– Memphis
– X

Informazio gehiago.

Gauekoak – M-fest

 

M-Fest

Noiz

Eguna: 2020/11/14, hasiera ordua: 17:00, amaiera ordua: 21:00

Deskribapena

Emakumeek soilik egingo duten musika jaialdia, inposiziorik gabeko espazio bat sortu ahal izateko. Emakume artistei laguntza eta espazio bat emateko asmoarekin antolatuko da jaialdia. Horrela, oro har gizonel okupatzen dituzten espazioetan emakume musikarien parte – hartzea bultzatu, normalizatu eta ikusarazi nahi da.

Parte hartuko duten artistak:

  • Bala (arratsaldeko 19:45ean)
  • Sua (arratsaldeko 18:30ean)
  • Lady Banana (arratsaldeko 17:30ean)

Berdintasun Zerbitzuarekin lankidetzan.

Sarrera gonbidapenarekin eta aurrez esleitutako lekua hemen

  • Jimmy Jazz
  • Azaroak 14, Larunbata.
  • 17:00etan ate irekiera, 17:30ean kontzertuen hasiera