VGaztea

Aurrez aurreko tailerra: ‘Jolasaren pedagogia’

jolasaren pedagogia

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Jolasaren pedagogia‘ tailerra Bilbon. Raúl García Piñeirok ‘Saco de Juegos’-en sortzailea, esperientzia ludikoen diseinatzailea eta berrikuntza teknologikoan aholkulariak emango du ikastaroa.

Prestakuntza saioan parte hartzen duten pertsonek jarrera, balioen barneratzea eta hezkuntza-xede anitzak lortzeko tresna ludiko edota jolas-baliabideak, baita esperientziak diseinatzeko metodologiak eta mekanismoak ere ikasiko dituzte.

Horretaz gain, hainbat hezkuntza- eta enpresa-esparrutan erabiltzen ari diren jolasean oinarritutako azken hezkuntza-joera berritzaileak ezagutuko dituzte.

Helburuak

  • Jolasak egungo gizartean duen garrantzia ulertzea.
  • Jokoaren hezkuntza-gaitasuna eta gizartea aldatzeko duen ahalmena ulertzea.
  • Esperientzia ludikoak diseinatzeko metodologiak, teknikak eta hezkuntza-joerak ezagutzea.
  • Jolasean oinarritutako jarduerak eraginkortasunez zuzentzeko teknikak bereganatzea.

Noiz: 2021eko apirilaren 14an eta 21ean

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea

Hizkuntza: gazteleraz

Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara

Izena emateko epea: 2021eko martxoaren 15etik 22ra

Leku kopurua: 12 lagun 

Informazio gehiago.

 

“Apustu egiten duzunean, dena desagertzen da”

Gasteizko gazteentzako jarduerak
  • Xake-mate erronka – Ihes-areto birtuala zenbait jokalarirentzat. Gehienez ere 45 minutuko epean joko-gunetik ihes egiteko gauza zara? Jarduera hau arazoaren erdirako aurreikusita dago.
  • Esku-hartzeak bide publikoan gazte-taldeekin, non ausazko jokoak eta kirol-apustuak tartekatzen diren. Kaleko sentsibilizazio-programa bat da, “koadrilaz koadrila” egitekoa, ludopatien eta beste adikzio batzuen arriskuez hausnarrazteko.
  • Apustu bat, bizitza bat. Apustuek zure bizitza alda dezakete. Laster, bideo bat izango duzu hemen, nola kiro-apustuek mutil gazte bat guztiz harrapatu zutela erakusten duena.
Talde berezientzako jarduerak
  • Zer dakizu ausazko jokoez eta horien arriskuez? Prestakuntza lantegi teoriko-praktikoak, informazio garrantzitsua eta tresnak eskaintzeko gazteekin lan egiten duten kiroletako begiraleei. Kiroletako begiralea bazara eta lantegiak interesatzen bazaizkizu, jar zaitez gurekin harremanetan, hemen: asajer@telefonica.net.
  • Gasteizko adikzioen inguruko baliabide-gida bat egitea Gida eskuragarri izango da abenduan.
Ikasteentzako jarduerak

Jokatzeko ohitura amets guzti-guztiak gal ditzakete: pertsona benetan elikatzen duten bizi-esperientziak, kalitatezko denbora adiskideekin, familiako harreman onak, ikasketetan kontzentratzeko gaitasuna, horien bidez gero norberak nahi duena izan ahal izateko, dirua, eta abarren abarra. Amets horiek lausotu egiten dira joko patologikoan hastearekin bat, desagertzera jotzen dute. Oro da jokoan. Geihago…

‘On-line jokoak, kirol apustuak, sare sozialak… menpekotasuna edo kondairak?’ ikastaroa

Gazteen Euskal Behatokiak aurrez aurreko ikastaroekin hasiko da berriro irailetik aurrera. Aforoa, gehienez 12 lagun, eta segurtasun neurriak bermatuko dira.

Irailaren 23an ekingo diegu udazkeneko jarduerei Ortzadarkoek emango duten ‘On- line jokoak, kirol apustuak, sare sozialak… menpekotasuna edo kondairak?’ ikastaroarekin. Kurtsoa Estibaliz Ansotegi Guruziagak, psikologian lizentziatua, Ortzadar enpresako osasun eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak, emango du.

Informazio gehiago.

JOKORIK GABEKO EGUNEKO MANIFESTUA (2017eko urriak 29)

Urriaren 29an Jokorik Gabeko Egun Nazionala ospatzen da. Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkarteak (ASAJER) jardunaldi hori baliatzen du herritarrei ausazko jokoekin, diru-jokoekin, apustuekin, horien inguruko egoerarekin eta horien erabilera okerrak sorrarazitako problematikarekin lotutako zenbait gogoeta helarazteko.

Ausazko jokoen erabilera areagotzen ari da gazteen artean. Adin txikikoen artean badira onarpena duten jokoak, esate baterako, kirol-apustuak. Horren ondorioz, halako jokoak erakargarriak dira adinez txikikoentzat. Telefono mugikorra edo ordenagailua baliatuz, Internet bidez, erraz sar daiteke jokoetara. Hori dela eta, adinez txikikoek ausazko jokoetan eta apustuetan parte har dezakete. Gogorarazi behar da adinez txikikoek debekaturik dutela jokoetan parte hartzea, Euskadiko Autonomia Erkidegoko jokoari buruzko Araudi orokorrean (2016) adierazten den moduan. Debeku hori urratu egiten da ostalaritzako zenbait establezimendutan eta web-orri batzuetan, izan ere, jokorako sarbidearen kontrola ez da beharko lukeen bezain murriztailea adinez txikikoentzat.

Pertsona gazteenek hainbat modutara jo dezakete jokora, publizitatearen eraginez, berdinen arteko presioaren ondorioz, haietara iristeko erraztasunaren ondorioz, apustu bat egiteak duen kostu baxuagatik (apustu eskuragarria) edota jokora iristeko erraztasunagatik. Adierazi behar da hedabideek zeregin garrantzitsua dutela jokoaren hedapenari dagokionez, publizitatearen bidez.

Manifestu osoa esteka honetan.

On line jokatu arduraz, Joko arduratsuaren eguna

2014ko otsailak 17. Joko arduratsuaren eguna. ON LINE JOKATU ARDURAZ

Joko arduratsuaren egunaren jatorria 2008. urtean dago. Orduan antolatu zen lehen aldiz European Gaming and Betting Association (EGBA) elkarteak antolatuta. Otsailaren 17an ospatzen da.

Helburu nagusia erkidegoko araudiari buruzko elkarrizketa sustatzea da, joko arduratsuaren mezua irisarazteko hainbat kontzientziazio-kanpaina burutzeaz gain. Prebentzioa bi mailatan kokatzen da:

Lehen mailako prebentzioa: Ausazko jokoarekin lotuta, osasuna sustatzean datza, joko arduratsua hedatuz.

Bigarren mailako prebentzioa: Detekzio goiztiarra, orientabidea, jokoak dakartzan arazoek eragindako kalteak murriztea eta senideei zuzendutako aholkularitza lantzen dira. Geihago…