VGaztea

Asteburu honetan Kaleko Jolasak egingo dira hiriko auzo gazteenetan.

Berriro ere, Udalak Kaleko Jolasak antolatu ditu hiriko auzo gazteenetan. Egun hauetan egingo dira: ostiralean, ekainak 28, arratsaldean; larunbatean, ekainak 29, egun osoan, eta igandean, ekainak 30, goizean.

Leku hauetan egingo dira jarduerak: Ekialdeko parkean, Salburuko gizarte etxetik hurbil; Ibaiondoko gizarte etxearen aurreko plazan (Landaberde, 31), eta Juan Gris kalean, Zabalganeko gizarte etxearen aurrean.

Eta ordutegiak hauek izango dira: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:30era.

Aurtengo jardunaldien lema “Denok Jolasean – Jugamos todos y todas” da.

Gasteizko gazteen arteko eztabaida taldeak. Jokoa eta apostuak -18 eta 30 urte artean.

Anima zaitez!

Udalaren Gazteria zerbitzuan ausazko jokoen inguruko ikerketa bat burutzen ari gara, gure hiriko gazteek zenbat eta nola jokatzen duten ezagutzeko.

18 eta 30 urte bitartekoa bazara,eztabaida talde baten parte izan zaitezke (6 persona talde bakoitzean), gai honen inguruko gazteen errealitatea zein den jakiten laguntzeko.

Ez duzu zertan jokatu/apostu egin beharrik; talde heterogeneoen bila gabiltza, eztabaida sustatzeko eta esperientzia eta iritziak partekatzeko.

Datak:

  • Otsailak 21, osteguna. Gaztelaniazko taldea.
  • Otsailak 22, ostirala. Gaztelaniazko taldea.

17:30-19:30, Landatxo – El Campillo.

Informazio gehiago eta izen-emateak:

945 16 62 15   /   945 16 62 16   /   planempleo35.1@vitoria-gasteiz.org