VGaztea

Oinarrizko laguntza-zerbitzuetako lanpostuak betetzeko aldi baterako kontratazio-zerrendak zabaltzeko deialdia egin du Gasteizko Udalak

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 11ra arte eta deialdi irekiak hiru dira:

Aterpe-zaintza

Oinarrizko informazio, kontrol eta mantentze lanetako agenteak

Garbiketa 1

Informazio gehiago, deialdiaren oinarriak eta izen-ematea

Enplegu publikoko beste eskaintza batzuk Gazte Informazioko Bulegoaren webgunean

Erakusketa Gazte Informaziorako Bulegoan: “Ekuadorreko Amazoniaren bihotzera bidaia”

2019an, hamaika euskal gazte Ekuadorrera joan ginen Mundukide eta Laboral Kutxaren eskutik, Waorani eta Kichwas nazionalitateko gazteekin batera, gure munduaren ikuspuntua aldatuko zuen esperientzia bati aurre egiteko.

Gonbidatzen zaituztegu erakusketa ikustera, Gazte Informaziorako Udal Bulegoan (Espainia Plaza 1, behean) 2021eko maiatzaren 21etik ekainaren 30era bitartean.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara. Ekainaren 16tik aurrera, goizez bakarrik egongo da irekita.

Egileak: Ana V. Santamaría, Ioar de Guzmán, Josu Ortiz de Landazuri eta June Prieto.

Informazio gehiago

Tetrapack 2021: bultzada kolektiboa.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren lankidetzaren ondorioz, Tetrapack 2021 erakusketak gaur, maiatzak 21, ateak irekiko ditu 19:00etan Amarika aretoan ekainaren 27ra arte (barne).

Honakoa, Gazte Klik Klak 2020ko Maitane Campos, Liam McDonnell, María Fariñas eta Asier Corredera argazki eta bideo lehiaketako irabazleen lanaren emaitza da. Geihago…

Hiretu Hiria Gala- Gazte jendea hiria eraikitzen: maiatzak 14, 17:00, Goiuri jauregian

                                             

IPI Sansomendi, Sagrado Corazón, Nazareth, EPA El Carmen, Mendebaldea, Ekialdea, Koldo Mitxelena eta Egibideko ikastetxeen ordezkari gazteek landu dituzten proiektuak Gasteizko herritarren aurrean ikusgai jarriko dituzte. Horretarako, zuzeneko lekukotzak eta eurek eginiko bideoak plazaratuko dituzte Hiretu Hiria izeneko galan. Helburua: Gasteizko hiria bizitzeko toki solidarioa eta atsegina bihurtzea.

Hiretu Hiria Gala, Hiretu Hiria programaren parte da, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, parte-hartze kulturan heztea helburu. Gazteria Zerbitzuak antolatzen du.

Gala honetara bertaratuko dira: parte hartu duten eskola-talde guztietako ordezkariak, senitartekoak, irakasleak, prozesuan inplikatutako hezkuntza-agenteak, alderdi politikoetako ordezkariak, eta gazte-proposamenak ezagutzeko interesa duten Gasteizko herritarrak. Gainera, jende ugari bertaratuko dela baliatuz, ekitaldian “Aurkeztutako gazteen gai eta esperientzien bozketa” egingo du Gazteria Zerbitzuak, bertaratutako jendeak gehien gustatzen zaiona aukera dezan. Boto gehien jasotzen dituen gaiak honako sari hau lortuko du: lan- eta dibertimendu-asteburu bat Paulen. Topaketa horretan, gazte irabazleek ekintza zehatz bat asmatuko dute Gasteizko herritarren aurrean ikusgai jartzeko.

Hiretu Hiria 2021 Gala gazteen parte-hartzerako prozesuaren amaiera izango da, eta baliagarria izango da gazte-proposamen eta gazte-gaitasunei balioa emateko: ahalmen kritikoa, analisi-ahalmena, auto-antolaketarakoa eta erantzunkidetasuna.

  • Data eta ordua: maiatzaren 14an (ostirala), 17:00etan.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz eta euskaraz.
  • Adina: 14-99
  • Tokia: Goiuri jauregia.
  • Sarrera librea lekuak bete arte, 16:50etik aurrera.
  • Gaiak: “Gizarte-desberdintasunak Gasteizko auzoetan”, “Arrazakeria”,“Harrera-zentroak”, “Kartzela eta gizarteratzea”, “Animaliak abandonatzea”, “Nerabezaroa, Helduen aurreiritziak”, “Homofobia eta lesbofobia”, “Ikastetxeen ideologia”, “Eskola-jazarpena”, “Bizitzarako ikasgaia”, Genero-indarkeria”, “Nola landu sexua, droga eta alkohola”, “Kirola eta gizarteratzea”.

 

2021ko Empleo Gune

Hemen dugu Empleo Gune, Gasteizko Udalak eta EHUren Arabako Campusak urtero antolatzen duten enplegu foroa.

Aurten, 51 enpresak parte hartuko dute informazio standen bidez eta, horrez gain, erakusmaharik ez duten enpresak plataformaren bidez ezagutarazi ahalko dituzte beren enplegu eskaintzak.

Egoera sozio-sanitarioa dela  eta, formatu birtualean egingo da.

Apirilaren 27tik  maiatzaren 20ra plataforma aktiboa egongo da informazio guztiarekin.

Maiatzaren 13an: Zuzeneko arreta eta jardueren garapena.

Izen-emateak: maiatzern 13ra arte http://www.empleo-gune.org/

 

“Zure esku ere badago” sexu heziketarako kanpainak komiki berria argitaratu du

También está en tu mano

14. zenbakia da, “Elkar Zainduaz” izenburua du, eta arrisku-jarduerak, kontrazepzioa, STI (Sexu-Transmisioko Infekzioak) eta babesteko erantzukizuna jorratzen ditu.

Kanpainak gazteentzako eta haiekin lan egiten duten agenteentzako komikiak eta unitate didaktikoak eskaintzen ditu.

Komiki bakoitzak gai ezberdina jorratzen du, guztiek Gasteizen dute eszenatokia eta bukaera irekita uzten dute pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Gainera, komikiekin batera unitate didaktikoak ditugu ikasgelan edo aisialdian gazteekin lantzeko.

Gazteak bazarete, komikiak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, denbora-pasa izateaz gain, hausnarketa interesgarria egin baitezakezue. Hezitzailea edo irakaslea bazara, gazteekin landu ditzakezu unitate didaktikoak.

Ikus “Elkar zainduaz” komikia eta unitate didaktikoa (pdf)
Kanpainari buruzko informazio gehiago eta komiki guztiak ikusi.

Komunikazio teknikari lanposturako deialdia Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Prozesuan parte hartzeko, CV eta motibazio gutunak apirilak 26ko 12:00ak arte jasoko dituzte egk@egk.eus -en. Lanpostua Bilbon izango da.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Komunikazio teknikari lanpostua eskaintzen dute. Beren barne eta kanpo komunikazioa, ekosistema digitala (webgunea, buletin digitala eta sare sozialak), eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila dabiltza. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da, baina lan eremua Euskadi osoan. Zure eguneroko lanean albisteak, prentsa-oharrak, ekitaldi eta prentsaurrekoetarako deialdiak, elkarrizketak eta sare sozialetako argitalpenak kudeatu beharko dituzu. Era berean, gainerako lan-arloekin une oro arituko zara elkarlanean proiektuen zabalpenean eta hauen jarraipenean. Zure Komunikazio lan-arloko proiektuak ere izango dituzu, adibidez, EGKren nortasun korporatiboa berrituz irudi honetan agertzen diren bezalako irudiak aldatuz.

Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak eta egin beharrekoak, etab. deialdian (PDF) ikus ditzakezu.

Oso garrantzitsua: 30 urte baino gutxiago izan behar dituzu eta euskara zein gaztelaniaz ondo aritu. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da.

 

Gazte txalentx talde txapeldunak

 

Gazte txalentx txapelketaren talde irabazleak

Tetrayodotironinas taldekoak izan dira txapeldunak, eta Street Sansomendiko lagunak bigarren geratu dira. Biek 180 euroko txartel bana jasoko dute.

Hirugarren eta laugarren postutan Agapitinak eta Kalekumeak geratu dira, hurrenez hurren, eta 100 euroko txartel bana irabazi dute.

Zorionak eta mila esker parte hartzeagatik!

Ikusgai dago “Jasangarritasunaren alde nago eta bideoz kontatuko dizut” erronkan puntu gehien lortu zuen bideoa (Tetrayodotironinas taldearena)

 

 

Antzerkirako gonbidapenak

Gazte-txartelak udaberriko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara gonbidatzen zaitu.

Parte hartu zozketan eta udaberriko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabaz ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa.

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?

Sarrera bikoitza honako ondorengo ikuskizunerako:

  • Ameriketako bidaia (Ttanttaka) – 15/04/21 – Teatro Principal – Teatro en euskara
  • El festín de los cuerpos (Dantza Mobile) – 16/04/21 – Teatro Félix Petite – Danza
  • Préludes (Alfonso Gómez, Ramón Lazkano, Ensemble Cairn) – 23/04/21 – Teatro Principal – Espectáculo de música
  • Konpromisua (Txalo produkzioak) – 05/05/21 – Teatro Principal – Teatro en euskara
  • Serenity Suite (Matxalen Bilbao, Natalia García) – 14/05/21 – Teatro Félix Petite – Danza
  • AKA (Also Known As) – 20/05/21 – Teatro Jesús Ibáñez de Matauco – Teatro en castellano
  • Dead (Lasala – Judith Argomániz) – 22/05/21 – Teatro Félix Petite – Danza
  • Anari en concierto – 11/06/21 – Teatro Principal – Espectáculo de música
  • Hnuy Illa (Kukai dantza) – 18/06/21 – Teatro Principal – Danza

Informazio gehiago.