VGaztea

Artistentzako pistak

Gazte Zerbitzuaren Haziak 2021 lehiaketan aukeratu zen “Artistentzako pistak” proiektua asteburu honetan egin da, aurreikusitako helburuak betez: Musikan interesa duten gazteei, oraindik hasi ez badira edo ibilbide laburra badute, abesti bat sortzeko jarraitu beharreko urratsak erakustea, beren nortasuna doako tresnekin eta oinarrizko musika teoriarekin eraikitzea.

Bertaratutakoak (12 pertsona) oso pozik agertu dira tailerren edukiarekin.

Zorionak ideia horren sustatzaile diren Adriana Fariñas eta Rafael Hernándezi.

Lantokiko prestakuntza egiten ari bazara, ikusi Enpresako egonaldi-beketarako deialdia

Ikaslan Arabak jakinarazi digu lantokiko prestakuntza egiten ari diren ikasleentzako enpresako egonaldi-beken deialdia ireki dela.

Deialdia Eusko Jaurlaritzak egiten du eta eskaera egiteko epea urriaren 16ra arte dago zabalik.

Onuradunak aurtengo irailetik abendura bitartean lantokian prestakuntza-modulua egiten ari direnak dira. Praktikaldia amaitu ondoren, enpresan 1 eta 3 hilabete bitartean jarraitzea da helburua. Horretarako, logikoa denez, enpresa ados egon behar da eta hitzarmen bat ezarri behar da enpresaren eta ikastetxearen artean.

Informazio gehiago

Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkideentzako hobariak eskatzea

Betebeharrak

– 24 urtera arteko ikasleek

–  Gasteizen erroldatuta egotea

–  Gasteiztik kanpo -barnetegian edo ostatua nahiz bizilekua bertan hartuta- ikastea

Epea

Abenduaren 31 arte egin beharko da eskabidea, hurrengo urtean ondorioak izan ditzan.

 

info gehiago: http://v-g.eus/hobaria

 

Kultur eskaintza Gasteizko kaleetan

 

Udako programazioa

Hona hemen Gasteizko Udalaren aste honetako kaleko kultur programazioa.

Ikusiko duzuenez, eskaintza askotarikoa da, bai eskaintzen diren ikuskizunengatik, bai zuzenduta dauden publikoengatik.

Gogorarazten dizuegu sarrera librea izango dela edukiera bete arte eta Coviden aurkako neurriak errespetatuko direla.

http://v-g.eus/35XBoAo

 

Gozatu!

Gazteen Nazioarteko Eguna

Nazioarteko Eguna, 1999tik

1999an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak abuztuaren 12a Gazteriaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen, Gazteriaren Ministroen Mundu Konferentziaren gomendioei jarraituz.

Urteko ospakizun bat da, gazteek aldaketa-prozesuetan funtsezko bazkide gisa duten eginkizuna sustatzea eta aurre egin beharreko erronka eta arazoei buruzko kontzientzia sortzeko espazio bat sortzea helburu duena.

Hau dela eta, Gazteria Zerbitzuak “Gazteen ekarpena COVIDaren aurrean” bideoa aurkeztu du, Lankidetza Zerbitzuarekin eta Arabako SEADen lagunen elkartearekin batera.

Ezagutzen dituzu gure esperientziak?

Bideoan, gazteek COVID-19ren aurrean egindako prebentzioaren eta sentsibilizazioaren arloko hainbat ekimen erakusten dira, bai hemen, bai munduko hainbat herrialdetan (Kolonbia eta Sahara, besteak beste). Vanesa, Mohamed, Maria Camila eta Antoniok gazte boluntario gisa hainbat erakundetan egindako ekarpena erakusten digute, eta lan desinteresatu horren balioa mahai gainean jartzen dute, ziurgabetasun une hauetan.

http://youtu.be/66w4VOoSKEs

Helburuak

Ikus-entzunezkoa Erronka: gazteak Gazte Planaren barruan kokatzen da, eremu lokal-globalean, eta hiru helburu ditu:

Gasteizko eta hegoaldeko herrialdeetako gazteen artean truke-estrategia berritzailea sortzea (boluntariotza, kultura), haien errealitateak eraldatzeko ekintzak egin ahal izateko.
Kultura-kudeaketan munduko beste leku batzuetako gazteekin ezagutzak transferitzea ahalbidetuko duten ekintzak babestea.
Gazteen artean Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) ezagutzen lan egitea, helburuok betetzean ekarpenak egitea ahalbidetuko duten jarrera-aldaketak sustatzeko.

Zorionak pandemia une honetan zuen kolaborazioengatik!

 

Hizkuntza kluba

Ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea.

Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko duzuna zure hitz-jariotasuna izango da.

16-35 urte bitartekoa bazara eta aukeratutako hizkuntzen hitz egiteko maila erdi/goikoa izatea.

Kontsultatu 21/22 ikasturko eskaintza gure weborrian.

Izena emateko epea irailaren 14an zabalduko da.

 

Kpop Dance

Atzo Falerinan egin zen Kpop Dance-ren emanaldian gazteek arlo horretan egindako lan bikainaz gozatu ahal izan genuen.
Zorionak ematea@everlasting_unit eta@doryoku.dc taldeei ekitaldia antolatzeagatik, 40 gaztek parte hartu baitzuten ekitaldian. Gasteizko taldeez gain, Bilboko, Iruñeko eta Zarauzko taldeek ere parte hartu zuten.

Parte-hartzaileek biziki eskertu zuten dantzaz eta musikaz gozatzeko eta erakusteko espazioak izatea, eta Gazteria Zerbitzuak baliabideak jartzen jarraituko du gazteek beren interesak gara ditzaten.