VGaztea

Eta uda honetan, zer?

Uda honetan egiteko ideien bila bazabiltza edo planen, jardueren eta abarren berri izan nahi baduzu, kontsultatu gure “Eta uda honetan, zer?” gida. Bertan, bidaiei, udako ikastaroei, sasoiko lanari, uda honetan Gasteizen egingo diren kirol eta kultur jarduerei eta beste gauza askori buruzko informazioa aurkituko duzu.

Aldian-aldian informazioa berritzen dugu, beti eguneratuta egon dadin.

Kontsulta ezazu!

Jarduera nautikoetarako hastapen ikastaroak: maiatzaren 31n izena emateko epea irekiko da.

Jarduera guztietarako, gutxienez 11 urte beteta izan behar dira ikastaroaren unean, Bela Hastapena ikastarorako izan ezik; izan ere, ikastaro horretan, gutxienez 16 urte bete beharko dira, eta Haurrentzako Bela Ikastaroa 7 eta 15 urte bitartekoentzat izango da.

Jarduerak

Argibide gehiago

Gauekoak: proiektu poltsaren deialdi berria

Parte hartu nahi duzu Gauekoak-en  programazioan?

Proiektuen poltsaren deialdi berria zabalik. Aisialdiko programa alternatiboaren udaberri/udako eta udazkeneko denboraldietan ideiak gauzatu nahi dituzten gazte, talde edota elkarteen egitasmoak aurkezteko epea maiatzaren 4an hasi eta ekainaren 4an amaituko da, biak barne.

Anima zaitez eta bidali zure proposamenak!

Oinarriak eta dokumentazioa

Aurkeztu beharreko informazioa:

Maiatzaren 3an irekiko dira udaberria-udako “kirol bidean” kanpainarako izen-emateak

Gazteen artean kiroletako praktika hedatzeko kanpaina da “Kirol bidean”.

12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko. Jardunaldiak adin-taldeen arabera banatzen dira: 12 eta 17 urte bitarteko talde bat eta 18 eta 30 urte bitartekoa bestea.

Arroilak, espeleologia, parapentea, hipika, ferrata-bidea, kayak, yoga, geocaching, bizikleta eta eskalada haitzetan praktikatzeko aukera izango duzu.

Ez galdu aukera! Izena eman maiatzaren 3tik aurrera online, Gizarte etxe eta udal kiroldegietan, edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.

Argibide gehiago eta izen-emateak: v-g.eus/34h2iAo

2021eko Gazteria Sari Nazionalen Deialdia

Beste urte batez, Injuvek Gazteriaren Sari Nazionalen deialdia egin du. Sari horien bidez, gazteen ibilbidea eta ahalegina sustatu eta aintzatetsi nahi dira, beren lana eta inplikazio pertsonala dela eta, gizartearen hainbat arlotan duten konpromisoa agerian uzten baitute.

Aurtengo deialdia 2021eko martxoaren 22ko BOEn argitaratu zen, eta sei kategoria ditu:

  • Konpromiso soziala. Egindako lan soziala eta boluntarioa aitortzea.
  • Kultura. Balioak transmititzeko arte-diziplinen erabilera aintzatestea.
  • Ingurumena. Ingurumenarekiko errespetua sustatzen duten jarduerak egitea aintzatestea.
  • Kirola. Kirola gazteen artean balioak eskuratu eta transmititzeko bitarteko izan dadin egindako jarduerak aintzatestea.
  • Zientzia eta Teknologia. Zientziaren eta teknologiaren arloan garatutako ekimenak edo jarduerak aintzatestea.
  • Giza eskubideak. Giza eskubideen arloko aitorpena edo jarduerak.

Edizio honetan, sariaren zenbatekoa 5.000 eurora igotzen da kategoria bakoitzeko.

Hautagaitzak aurkezteko epea: martxoaren 23tik apirilaren 21era.

Informazio gehiago.

Kirol Bidean – Espeleologia

Espeleologia Kirol Bidean

Zatoz Arabako Mairulegorreta haitzuloko galeriak esploratzera!

Ibil zaitez esploratzen eta aurreratzen galeriak eta katazuloetan zehar. Areto eta formazio desberdinak aurkituko dituzu, hainbat mota, kolore eta ehundura dituztenak. Betebeharrak: Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea. Gomendioak: Mendian aritzeko arropa egokia, esku-oihala eta lurrari ongi heltzen dioten eta busti daitezkeen oinetakoak, aldatzeko arropa eta oinekoak eraman. Janaria eta ura.

Eman izena martxoaren 25era arte.

Informazio gehiago.

Ariznabarrako rokodromoak jarduera berreskuratu du

rocódromo ariznabarra

Ariznabarrako rokodromoak jarduera berreskuratu du, azken asteetako berritze-lanen ondoren.

Aste honetan zabaldu da atzera Ariznabarreko rokodromoa, urtarrilaren 11z geroztik hainbat berritze-lan egin direlarik. 36.901 euroko kostua izan dute lanek, guztira, eta, horri esker, hainbat elementu ordeztu ahal izan dira, hala nola panelak, plaketak eta zintzilikatzeko sistemak. Metalezko egiturak ere indartu dira, eta akatsak konpondu, ordeztu beharrik ez zuten euskarrietan. Rokodromoko lau bertikaletatik hirutan egin da esku-hartzerik handiena —23.000 euro inguruko lanak—.

Bai rokodromo hori bai Hegoaldekoa zorroztasun handiz aztertu ondoan egin dira obrak. Lehenago egin ziren Hegoaldeko hobekuntzak, 17.000 euroko inbertsioarekin.

Ariznabarreko rokodromoa berriro zabaltzeak aukera emango du Salburuko eta Hegoaldeko rokodromoetan ohiko ordutegiak berreskuratzeko, ordutegi zabalagoa izan baitute hori itxita egon den bitartean.

Ariznabarreko rokodromoak eskalatzeko 420 m2-ko azalera du (% 50 bertikal, eta % 50 erortzearekin). 40 metroko zabalera du hormak, eta 9,5 metroko altuera. Zailtasun maila ezberdineko 62 bide ditu, eta sokak, goitik beherako guztietan.