VGaztea

Astebururako hiru aukera kulturalak. Zuk erabaki.

Tetrapack Erakusketa eta katalogoa Gazte Klik argazki digitalaren lehiaketan jaiotzen dira. Gazte Klik 25 urte baino gutxiago dituzten argazkilarientzat zuzenduta dago. Han lau argazkilari gazteen lanak aurkitu ahal dituzu: Jon Gorospe, Raquel Roche, Sara Berasaluce eta Sara de Diego. Gazteak dira eta artearekin zerikusia duten ikasketak egiten dituzte (diseinua, argazkilaritza eta Arte ederrak). Nahiz eta gazteak izan, badakite gogor aritu beharko dutela bere karrera profesionala aurrera ateratzeko. Prozesu hau hasi da. Azken hiru hilabeteetan lau proiektu hauek gauzatu dituzte eta horiek ikusi ahal ditugu Ignazio Aldekoa Kultur etxean.

2012ko martxoaren 23tik apirilaren 29 arte

Ignazio Aldekoa Kultur etxea

Baita Udalaren weborrian bere lanak ikusi ahal dituzu.

 

Beste aukera Paco Rocak inauguratuko duen erakusketa bisitatzea da. Erakusketa Zuloa esparruan egongo da, Correria kalean, 21. zenbakian. Komik marrazkilaria da eta seguru poztuko zara bere lana ezagutzean.

Egilearen web orria eta Zuloa esparruarena ikusi ahal dituzu.

 

Azkenik, Break dance lantegia batetara gonbidatzen zaitugu. Lantegi hau igandeetan, arratsaldeko 16:30etatik 18:00ak arte egiten da Iparralde gizarte etxean, apiriletik ekaina arte.

Ekintza hau Gazteburu programa barruan dago. Programa hau Udalaren web orrian ikusi ahal duzu. Izena eman gizarte etxeetan.

Apustuak egiten badituzu eta gaztea bazara, ondo erabaki zure apustua.

Asajer elkarteak sentsibilizazio kanpaina egiten ari da gazteak eta apustuei buruz. Bertan komik lehiaketa jarri da martxan 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Aukeratu den gaia, hau izan da: “GAZTEAK, AUSAZKO JOKOAK ETA APUSTUAK (ONLINE/OFFLI­NE). JOKO ARDURATSUA”.

Kanpainaren liburuxkak esaten duen moduan, “Kontrola galtzea da funtzionamendu okerra salatzen duen adierazleetako bat: hasiera batean pentsatzen zena baino diru gehiago xahutzen da jokoan eta hasiera batean aurreikusitakoa baino denbora gehiago eskaintzen zaio jarduera horri”.

Hemendik kanpainaren detaile gehiago ezagutu ahal duzu.

Anima zaitez eta gazteak eta apustuei buruzko kanpainan parte har ezazu.