VGaztea

Ainhoa Larrañaga. EskuMinak

Data: martxoak 25

Ordua: 19:30

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea

Ainhoa Larrañagak “EskuMinak” diskoa aurkeztuko du Eskilarapeko Soinuak zikloaren baitan, urtarrilean COVID-19a dela-eta, ezin egin izan zen kontzertua martxoan emango da.

Kontzertua modu intimoan eta xumean eskainiko du, eta Iker Lauroba eta Garazi Esnaola izango ditu alboan.

Ainhoa Larrañaga 18 urteko hernaniarra aktore lanetan ezaguna egin zen Go!azen telesailean eta izen bereko antzerki lanetan aritu ondoren. Bago!az programan ere couch gisa parte hartu zuen bi urteetan zehar.

Aktore ibilbidea, musikarekin uztartu izan du beti eta kaleratu berri duen disko honekin bakarkako ibilbide berria hasi du musikan.

Hainbat kolaborazio egin ditu: besteak beste, Joxan Goikoetxearen “Lurra, ur haize” diskoan, edota Iker Laurobaren “Ontzi zahar batean” kantuan ere.

Informazio gehiago.

Gauekoak denboraldiaren aurkezpen-kontzertuak

Hip Hop

Noiz

Eguna: 2021/03/05, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:00

Deskribapena

Gauekoaken udaberri-udarako egitaraua aurkezteko jaialdia, Gasteiz Hip Hop dinamikarekin elkarlanean antolatua. Gasteizko bi taldek osatuko dute kartela, eta egitaraua ezagutarazteko balioko du.

Melophilia: Lmike eta Lhuna MC-ak eta Naiz DJak osatutako taldea. Elkarrekin rapari buruzko une eta hitzaldiak partekatuz, 2018an Melophilia proiektuari bizia ematea erabaki zuten. Bolifaceticos albumetan ikus daitekeen bezala, musika estilo ezberdinen eraginpean sortu zen taldea, bere letrekin mezu garbi eta erreal bat transmititzeko helburuarekin.

X eta Javidier: 2020.urtean jaiotako proiektua. Taldeko X eta Javidier kideek, 2017tik ezagutzen zuten elkar Mike L & Javi D taldearen zuzenekoetan parte hartzen zutelarik. Iaz,musika-proiektu berri bati forma ematea erabaki zuten, eta hilabete honetan bertanargitaratuko dute beren lehen lana.

  • Non: Jimmy Jazz
  • Noiz: martxoak 5, ostirala
  • Ordutegia: 18:00
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz
  • Sarrera doan, aurrez esleitutako eserlekuan. Eskuragarri egongo dira Entradium plataforman, ikuskizuna baino bi aste lehenagotik:

Entradium

Jardueran, koronabirusaren prebentziorako beharrezkoak diren antolakuntza, segurtasun eta higiene-neurriak hartuko dira.

Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

Kulturuena

kulturuena

Kulturunea Vital Fundazioak kulturarekin duen konpromisoa da. Musika eta aisialdi eskaintzari ematen diogun laguntzak tinko dirau. EITBrekin elkarlanean, etxetik bertatik gozatu ahal izango den musika jaialdia abiaraziko dugu. Guztira 11 kontzertu izango dira, eta zuzenean emango dira webgune honetan eta eitb.eus webgunean.

Folketik skara, pop eta rocketik pasatuz doazen musika estilo zabalak biltzen ditu Kulturuneako kartelak. Gainera, Arabako 5 talde edo artista ditu kartelak.

Informazio gehiago.

Joseba Tapia eta Besamotzak

Kontzertua

Azaroak 28, asteartea, 20:30, Parral tabernan

Joseba Tapiak, gitarra elektrikoa eskutan, rockari eutsi dio beste hiru musikarirekin batera Besamotzak talde berriarekin. Dani Narbartek (soinu txikia eta gitarra), Iñigo Telletxeak (baxua) eta Iker Uriartek (bateria) osatzen dute taldea.

Kontzertua Jimmy Jaz aretoan: GAZTE HITZ 2012 – Ze Esatek! + Skakeitan + On

ABENDUAK 05 ASTEAZKENA / MIÉRCOLES 05 DE DICIEMBRE

ATEAK/PUERTAS: 19.00 H    

03/05 EURO

Tickets: Gora Taberna • HOR DAGO! • Kulturalive.com       

 

ZE ESATEK! taldea beti da albistea. Rock&roll eraginkor eta biziaren eskenarako sortuak direla dirudite zuzenean ikusitakoan. Aktiboak bezain aktibistak, beti mugitzen, beti “konspiratzen” dagoen banda dugu. Euren ekitaldiak, benetako festa herrikoi askeak dira, abesti piztuak, erritmo indar itzela eta , hauen bitartez, marrazten duten sistema dekadentearen satira, nonahi zabalduz. Zuzenekoa da, zalantzarik gabe, Ze Esatek! taldearen armarik kontundenteen eta sinesgarriena. Geihago…