VGaztea

Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa. 2021eko deialdia

Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak egiten dute deialdi hau. Hainbat kultura eta/edo arte ekintzen bidez, munduan dagoen giza eskubideen egoeraren gainean, bereziki, Udalarekin harreman egonkor eta jarraitua duten herrietan –bertan giza eskubideak babesteko eta garapenerako proiektuak burutzen dituelako– dagoen egoeraren gainean, gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektua hautatzea du xede deialdi honek.

Deialdiaren gehieneko zenbatekoa 14.999 euro + BEZ (% 21) izango da. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak barne hartu beharko ditu zuzkidura horrek.

Gasteizko Udalak, bere aldetik, kostu hauek hartuko ditu bere gain:

-publizitatearen eta zabalkunde instituzionalaren kostuak, hala nola hirian egiten den publizitatea, gonbidapenak, aretoko orriak eta Montehermoso kulturuneko bannerra.
-aretoetako arreta eta zaintza-langileen kostuak.

Era berean, muntatze eta desmuntatze lanen ondorio diren beste kostu batzuk ere hartu ahal izango ditu bere gain Udalak, edo proiektuan jaso gabeko ekintza edo jarduera osagarriak, gehienez 6.000 euro arte. Montehermoso kulturuneko tresneria teknikoa eta giza baliabideak gehituko zaizkio horri,erabilgarri badaude eta proiekturako egoki badira.

Proiektuak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 23ra arte izango da. Erantsitako eskabidea bete behar da. Izapideak online egin daitezke egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre Herritarren Arretarako bulegoetan.

Informazio gehiago.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2021ko kartela diseinatzeko lehiaketa

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Lehiaketaren oinarriak

Zu izan zaitezke Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2021 programaren kartelaren egilea eta trukean aparteko bidaia bat irabazi dezakezu.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, parte hartu. Kartelaren konposizioa piktorikoa, fotografikoa, digitala eta abar izan daiteke.

Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan.

Lanak aurkezteko epea:

2020ko urriaren 21etik azaroaren 21era, bi egunak barne.

Informazio gehiago.

Zikloa: “Fokuan. Aterpea Mediterranoan”

Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak “Fokuan. Aterpea Mediterraneoan” zikloa antolatu du, hitzaldi sorta bat, dokumental baten proiekzioa eta erakusketa bat, Europan babesa bilatzen saiatzeko beren herrialdea uzten duten milaka migratzaile eta errefuxiaturen egoerari erreparatzen diona. Siriako gerra eta haren ondorioak, segurtasun eta babes bila joandako pertsonekin, eta Europako migrazio-politika nahasia dira Mediterraneoan bizi dugun tragedia humanitarioari buruzko hausnarketa sustatzea helburu duten jarduerak.

Informazio gehiago.

Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa. 2020ko deialdia

Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak egiten dute deialdi hau. Hainbat kultura eta/edo arte ekintzen bidez, munduan dagoen giza eskubideen egoeraren gainean, bereziki, Udalarekin harreman egonkor eta jarraitua duten herrietan –bertan giza eskubideak babesteko eta garapenerako proiektuak burutzen dituelako– dagoen egoeraren gainean, gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektua hautatzea du xede deialdi honek.

Deialdiaren gehieneko zenbatekoa 14.999 euro + BEZ (% 21) izango da. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak barne hartu beharko ditu zuzkidura horrek.

Alarma-egoerak eragindako administrazio-epeak eten ondoren, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuak administrazio-jarduerari berriro ekitea ezartzen du. Hori dela eta, jakinarazi nahi dizuegu 2020ko ekainaren 26ra arte berrabiaraziko dela  “Giza Eskubideak eta Sorkuntza artistikoa 2020ko deialdian” proiektuak aurkezteko epea.

Informazio gehiago.

KIDEZ- KIDE: gazteak, lankidetza, eta kulturaarteko bizikidetza

Kidez Kide Gasteizko udaleko Gazteria eta Garapenerako Lankidetzako zerbitzuek sustatutako udal programa da eta bere helburua beste herrialdeetako gazteei buruzko ezagutza, elkarkidetasuna, bizikidetza eta lankidetza sustatzea da hiriko ikastetxeetako 14 eta 18 urte bitarteko gazteen artean. Horretarako, metodologia aktibo eta parte-hartzaileen bidez hezi egiten ditu eta hainbat hezkuntza eta gizarte eragileen laguntza du, baita beste herrialdeetako gazteekin elkarri eragin ere.

Informazio gehiago.

 

Kidez-Kide:Gasteizko eta Ibaguéko gazteek elkartasun internazionala eta kulturarteko bizikidetza gasteiztarren aurrean plazaratu dute

Kidez-Kide programan lan sakoneko urtebete aritu ostean, Koldo Mitxelena, VeraCruz eta Federico Baraibar ikastetxeetako neska-mutilak Urrezko Zeledonen plazan bildu ziren joan den maiatzaren 17an, eta merezi duen balioa eman zieten nazioarteko elkartasunari eta kultur aniztasunari, hiru ekintza bateraturen bitartez:

Koldo Mitxelena. Aldaketaren aldeko bidea

VeraCruz: Bigarren aukeren azoka txikia.

Federico Baraibar BHI: Irtenbidea zugan da. Ekin sexu- eta genero-bazterkeriaren aurka!

Proiektu hauen info gehiago.

Gasteiztarren aurrean, gazte horiek merezi duen balio eman zioten nazioarteko lankidetzari eta kultur aniztasunaren errespetuari, gune jakin bat konpartitu zutelarik, elkarrekin begiradak eta bizi-poza konpartituz. Une oso berezia izan zen Euskal Herriko eta Kolonbiako dantzatan aritu zirenekoa, elkarrekin egin ere. Geihago…

Médicos sin Fronteras elkarteak antolatutako ekitaldia: komikia, hitzaldia eta laburmetraia.

Egitaraua:

Juan Gallegok eta Javier Gallego “Crudo”k komikia aurkeztuko dute

Santi Palaciosen eta Mikel Konateren dokumental laburra

Idoia Moreno, Mugarik Gabeko Medikuekin Lesbosen egondako erizain gasteiztarra

Mursego; biolontxeloa eta ahotsa

Montehermoso Kulturunea (Ortuño aretoa)

Frai Zacarías Martínez kalea, 2

01001 Vitoria-Gasteiz

Otsailaren 23a, larunbata, 12:00etan

Doako sarrera, lekua bete arte

https://www.msf.es/actualidad/agenda/presentacion-del-libro-nunca-hubieran-sido-1