VGaztea bloga

VGaztea

“Gazteak, COVID eta ongizate emozionala” jardunaldiak

Ikerketa guztien arabera, COVID-ek eragindako osasun-krisiaren ondorioz ezarri diren murrizketek gazteen artean izan dute eraginik handiena. Gazteen sozializazio-prozesuetarako funtsezkoa den unean, gazteen askatasuna murriztu egin da, eta haien parekideekin harremanetan jartzea eragotzi da; haien jokabideak kriminalizatu egin dira gizarteko hainbat eremutatik, eta, gainera, maite dituzten pertsonen galeraren ondorioz sortutako dolu-egoerei aurre egin behar izan diete. Zirkunstantzia horiek guztiek haien osasun mentala narriatzea ekarri dute, eta “Gazteak, COVID eta ongizate emozionala” zikloaren bidez aztertzen saiatuko gara.

Jarduerak

#NolaDaramazu? inkestaren emaitzak

Cómo lo llevas

Gazteen Euskal Behatokia pandemiaren bigarren aldi honetan eginiko #NolaDaramazu? inkestaren emaitzak argitaratzera dator.

Inkesta online egin da, Euskadiko 15 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da eta 2020ko urriaren 30ean hasi eta azaroaren 4an bukatu zen.

Covid19aren inguruan Gazteen Euskal Behatokitik burutu dugun bigarren inkesta da hau, beti ere gazteen egoera ezagutzeko asmoz. Lehenengoa martxoan egin genuen, etxeko konfinamenduaren hasierako egunetan. Bigarren honetan egoera ez da berdina; alarma-egoera indarrean dago baina neurriak ez dira martxokoak bezain murriztaileak. Edozelan ere, helburua hauxe izan da: ezarritako neurriak eta har litezkeen beste batzuk nola baloratzen dituzten gazteek jakitea, bai eta izurriak zelako eragina izan duen gazteen ohituretan eta proiektuetan ere ezagutzea. Era berean, jakin nahi izan dugu nola sentitzen diren gazteak une honetan.

Informazio gehiago.

Gazteentzako telelanari buruzko oinarrizko ikastaroa

Argi dago bide telematikoetan oinarritutako lan-modalitatea geratzeko etorri dela. “Erronka:Gazteak” Gazte Plan bereziaren bidez, errealitate berri horretan lan egin nahi dugu, gazteak gure gizartearen erronka berriei aurre egiteko ahalik eta prestatuen egon daitezen. Ikastaro honen bidez, zure enplegagarritasuna hobetzen lagunduko dizun lan egiteko modu berri honen oinarriak ezagutu ahal izango dituzu. Eman izena doako prestakuntzan, orri honen amaierako estekaren bidez.

Ikastaroaren edukia:

  1. Sarrera.
  2. Telelana geratzeko etorri da.
  3. Telelanaren abantailak eta desabantailak.
  4. Lanerako espazioa.
  5. Nola antolatu.
  6. Produktibitate-gomendioak.
  7. Software-tresna erabilgarriak.
  8. Zaindu zaitez barrutik eta kanpotik.
  9. Urrutiko langileen eskubideak eta betebeharrak.
  10. Azken gomendioak.

Irakaslea: Imanol Terán

Modalitatea: online Zoom aplikazioaren bidez

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2020/12/15

Ordutegia: 18:00 – 20:00 (2 ordu)

Informazio gehiago.

Jardunaldia: ‘Erronka: Gazteak. COVID-19 eta gazteria: erronkak eta aukerak’

Jornada Erronka: Gazteak

Noiz
Eguna: 2020/12/09, hasiera ordua: 11:00, amaiera ordua: 14:00

Deskribapena
COVID-19a da orain gure arretaren muina. Hori dela eta, eguneroko diskurtsoan egon behar dira horrek gazteengan dituen ondorioak. Inork galdetu al dio bere buruari gazten gaur egungo eta etorkizuneko lan-egoerari buruz? Eta haien osasunaren eta bizipen emozionalen arloan, nola eragiten dien egoera honek? Eta haien elkartasun-balioei dagokienez, zer ekarpen egiten dizkioten inguruari?

Gai horiei eta kezkatzen gaituzten beste batzuei buruz eztabaidatuko dugu, eta lehen mailara ekarriko dugu gazteen egungo egoera.

Egitaraua

  • 11:00-11:15. Jardunaldiaren hasiera: Miren Fernández de Landa, Gazteria zinegotzia
  • 11:15-12:00. GazteaGo! Ikerketa ezagutu. Deustuko Unibertsitatea.
  • 12:10- 13:00. Covid-19 eta gazteak. Red de Estudios sobre Juventud y Sociedad.
  • 13:10-13:45. “Erronka: Gazteak” 2020-2021 Gazte planaren aurkezpena.
  • 13:45-13:55. COVID-19 garaiko boluntariotza. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egindako bideoa
  • 13:55-14:00. Jardunaldiaren itxiera.Gazteria Zerbitzuak dinamizatuko du.
  • Tokia:
    • Aurrez aurre: Europa Jauregia. Francisco de Vitoria aretoa.
    • On-line: parte hartzeko lotura helaraziko zaie parte-hartzaileei.
  • Izen-ematea: doan. Formularioa bete behar da:

Izena eman