VGaztea

Saharako kanpamenduetako gazteriarekiko lana.

EGK-k, Nafarroako Gazte Kontseiluak (CJN-NGK), Kataluniakoak eta Espainiako Gazte Kontseiluak Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatu zuten formakuntza bat ematera. Formakuntzaren helburua gazte kontseiluek elkartegintzan eta parte-hartzean egiten duten lana Saharako gazteei helarazteaz gain, hauek egunerokotasunean aurkitzen dituzten erronkei aurre egiteko tresnak ematea zen. Bideoak bidaia honen ondorioak laburbiltzen du.

Kaleko Heziketarako programa: ‘Ibilbide baten historia eta etorkizunerako hedapena’

Maiatzaren 18an Kaleko Heziketarako programaren inguruko jardunaldia egin genuen. 80ko urteen hasieran abiatu zen Kaleko Heziketarako programaren ibilbide luzea gogoratu nahi izan dugu jardunaldi honekin.

Ekitaldi horretan aurkeztu genuen:

  • jardunaldiaren izenburu bereko azterlan bat: “Ibilbide baten historia eta etorkizunerako hedapena” (pdf). Azterlana Gasteizko udalak berak, programa kudeatzen duen IRSE-IBI elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetzan egindako ahaleginaren emaitza da. Bertan, inplikatutakoen kontakizunen bitartez jasotzen da programaren ibilbidea: udaleko profesionalak, hezitzaileak, gizarte-eragileak eta, jakina, baita familiak eta nerabeak ere, horiek baitira programa honen hartzaileak.
  • Eta oso arrakastatsua izan zen bideo bat ere egin genuen. Kalean, zer berri? (YouTube), du izena eta horren bitartez programa zer den eta hirian nola bizitzen den erakutsi nahi dugu.

Hirian burutzen ari diren proiektuak ezagutzeko ere baliatu genuen jardunaldia, eta programako neska-mutilak eta kale hezitzaileak izan ziren aurkezle. Hainbat arlotako proiektuak dira: Ingurumen-hezkuntza ardatz dutenak, esaterako: Inguru Bira eta Auzitik Mendira (Lakua eta Ibaiondokoak); proiektu komunitarioak, esaterako: Hegoaldeko Creando barrio, eta Tejiendo Zabalgana; kirolaren bidez baloreak sustatzeko proiektuak, esaterako Aikido-Aldabe; eta artearen bidez identitatea eta sinergiak sortzen dituzte beste zenbait proiektu, esaterako: Pilarreko eta Lakuako Pompa945.

Bizilagunak – Alboko familia: egitasmo solidarioa bazkaltzeko orduan

Zer da Bizilagunak – Alboko familia?

Datorren azaroak 22an, igandea, bazkaltzeko orduan, kultura desberdinetako familiak, baten etxean elkartuko dira eguerdiko bazkaria konpartitzeko. Berdina gertatuko da Euskal Herriko herri eta hirietako beste hainbat etxe desberdinetan.

Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Eta familia ulertu modu zabal batean: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, umeekin edo ume barik; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak… azken finean, beraien bizitza konpartitzen duten pertsonak.

Informazioa gehiago

Gasteizko Afrikako gazteriaren jardunaldiak. Irailak 16 eta 17

Irailak 16an, jardunaldi hauetan This is Africa azoka egingo da. Bertan ekintza batzuk gauzatuko dira arlo ezberdinetan: besteak beste Djembe, afrikako dantza, ionarrisko pausuetan, afrikako erritmoak lanyzen. Baita afrikatarren artean eta Gasteizko herritarren artean erabili ez diren gauzen trukea eginteko aukera izango da. Afrikako sukaldaritzaren proposamen batzuk aurkeztuko dira, adibidez artosko kauserak, edo madiocazkoak, jenjibre edariekin batera. Afrikako artisautzaren erakusketa, Afrikako trensak eta ile apaindegi txoko bat. Afrikako koadro bat margotuko da eta buztinezko eskulturak egingo dira. Azoka hau Urrezko zeledonen enparantzan izango da (Lehen Posta plaza).

Irailaren 17an, hitzaldia edo mahai ingurua izango dugu Luis de Ajuria aretoan, Afrikako zerumuga izenarekin. Bertan, Anagnorisis bideoa ikusi ahal izango da eta pertsona batzuen ekarpenak jasoko dira arlo ezberdinetan, besteak beste sorginkeriaz. Ihesa, edo gazteria politikak. Bukatzeko Arratseko Jaia izango da.

Jardunaldien kartela

Azanea afrika elkartearen jendarteratzeko bideoa

Gazteentzako programa: “Kalea, dantzan”.

Udan gazteentzako jarduerak kalera aterako ditugu. Guk musika eramango dugu eta zure zain egongo gara. Animatu eta egin dantza kalean!
Ekainaren 16tik, astelehena, 27ra arte, Pilarreko gizarte etxeak gazteentzako ekintza sorta bat antolatzen du Kalea, dantzan izeneko programan. Besteak beste, aerobica, body combat-a, country dantza, hip-hop-a eta aquarunning-a izango dituzu. Guztiak arratsaldeko seietan hasiko dira. Ekintza irekiak dira, ez da beharrezkoa izena ematea eta dohainik dira. Esan lagunei eta hurbildu zaitez gustukoa duzuna jende gehiagorekin egiten gozatzera.

Zumbidos de Vitoria-Gasteiz dokumentalaren estreinaldia, martxoaren 20an, 19:00etan VillaSuson

Gasteizko Udalak Zumbidos de Vitoria-Gasteiz dokumentalaren estreinaldira gonbidatzen zaitu.//

Animazioa izango da estreinaldian: batetik Saioa García, /La Omega/ rap-abeslaria; bestetik Baskoniako jokalari batek, Lamont Hamiltonek diplomak banatuko dizkie proiektuan parte hartu dutenei

Zain gaituzu!

Hezkuntzen trukea

Ba al dakizu ingelesa? euskara? frantsesa? gaztelania? arabiera? errusiera? alemana? txinera?… Edo ikasi nahi al dituzu? Hizkuntza horietakoren bat baldin badakizu eta beste norbaitekin parktikatu nahi baduzu, interesatuko zaizu /Norabidek /abian jarri duen programa hau:

HIZKUNTZA TRUKEA

Hizkuntza hori praktikatzeko pertsona bat aurkitu eta aurkeztuko dizugu, irakats diezazun eta hiz egiten treba zaitezen. Trukean, zuk dakizun hizkuntza hori irakatsiko diozu. Euskara edo gaztelania izango da truke-hizkuntzetako bat.

Informazioa eta izen ematea:

Kulturartekotasun Atala, /Norabide/

Tel.: 945 161 764

truequedeidiomas@vitoria-gasteiz.org

“BIZILAGUNAK – ONDOKO FAMILIA” EKIMENA BIZILAGUNAK 2013 Bazkari ezberdina

Latinoamerikako, Magrebeko edo Txinako familia batekin behin bazkaltzea nahikoa da kulturen artean ditugun estereotipo asko hausteko.Nahi duzu horrelako bazkari batean parte hartu? SOS Arrazakeria eta CEAR elkartea horrelako bazkari bat antolatzen ari dira Gasteizen, azaroaren 17an, hainbat herrialdetako familiak binaka elkar daitezen, bazkaltzeko eta elkar ezagutzeko. Oso aberasgarria izango da. Beste familia bat gonbidatu dezakezu edo bitartekari lana egin edo zeure familia izan daiteke gonbidatua. Zeuk aukeratu. Deitu 653 011 223 telefonora eta argibide gehiago emango dizkizugu.