VGaztea

Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak txostena aurkeztu du EGK-k

Emakumea eta gizonen arteko berdintasun erreala oraindik ez da erdietsi, are gutxiago kolektibo arrazializatu edo baztertuen egoera aztertzen badugu. Bizikidetza bermatzeko oztopo nabarmena da eta, horregatik, EGK-ko berdintasun eta bake eta bizikidetza lan-arloetatik Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak topaketa antolatu genuen 2019ko irailean Donostiako Emakumeen Etxean. Gaur bertan jorratutako ondorio eta proposamenak aurkezten ditugu.

Aipatutako oztopoak aztertzea ezinbestekoa da irtenbide partekatua bilatu ahal izateko: zein den oinarria, zein jarrerek mantentzen duten, nola egin diezaiekegun aurre, zein politika publiko jar daitezken martxan, etab. Islamofobia oztopo horietako bat da, izan ere emakume musulmanek emakume izateagatik sufritzen duten zapalkuntza bikoitza da.

Feminismoak, erronkak eta ikuspegiak

Topaketan, lehenik, jatorri desberdineko hiru profilen testigantzak izan genituen: Ikram Bouzalmat, emakume musulman gazte bezala hausnarketa sakonak egin ditu kultura, hizkuntza edota gizarte desberdinek bere erlijioan duten ondorioei buruz; Chaimae Nakari, berak bizitako hainbat gertakariren ondorioz islamofobiari, berdintasunari eta bizikidetzari buruzko egindako gogoeta eta ikuspuntuak azaldu zituen; eta Enara Arrieta, master amaierako lanean aztertu zuen islamofobia.

Ostean, solasaldia ireki zen. Bertaratutakoek planteatutako galderekin hainbat gai jorratu ziren: itxura fisikoa eta janzkera barrera izan daitezkeela gazte musulmanentzat, hartutako erabakiak sor ditzakeen eztabaidak; egun bizikidetza ez dela existitzen; antzeko topaketak egitearen eta bertako ondorioak gizarteratzearen beharra; eta lehen arrazismotzat jotzen zena orain islamofobia bezala tratatzen dela, besteak beste.

Txostena ikusteko.

Hauei aurre egiteko, ondorengoak mahaigaineratu ziren:

  • Genero-ikuspegia txertatzea.
  • Zeharkakotasunaren garrantzia.
  • Emakume gazte musulmanei ahotsa ematea mendebaldeko feminismoak egituratu izan duen emakumearen iruditegia kolokan jartzeko. Inkontzienteki ditugun estereotipoak desegin behar dira
  • Komunikabideen papera. Transmititzen duten mezua kontuan izan behar dute.
  • Pertsonak bezala tratatzea, janzkeraren eta itxura fisikoaren etiketak gaindituz. Desberdina denari mentalitate irekiarekin begiratu eta entzun behar diogu.

Ekitaldiari buruz informazio gehiago jakin nahi baduzu, zalantzaren bat izanez gero edo kontuan izan beharko genukeen zerbait bururatzen bazaizu jar zaitez harremanetan gurekin bakea@egk.eus / berdintasuna@egk.eus helbideetan edo 943429767 / 944436143 telefonoetan.

 

Humanae, Angelika Dassen hitaldia abenduaren 18an, Goiuri jauregian.

Humanae Angélica Dass argazkilari brasildarraren proiektu bat da. Azalaren koloreari buruz hausnarketa aurkezten du, non artista gizateriaren benetako koloreak dokumentatzen saiatzen den normalean arraza kontzeptuarekin lotura bilatzen diren etiketa faltsuren ordez.  Etengabe eboluzioan dagoen proiektua da, gizakiaren zehaztu dena bere berezitasun saihestezina da, eta horregatik, bere aniztasuna frogatu nahi du

Angélica Dass: ‘Humanae’, azalaren koloreari buruzko hausnarketaAngélica Dass artistak bere argazkigintza lana aurkeztuko digu publikoarekin kontaktu zuzena eta pertsonala bultzatzen duen topaketa batean. Humanae artistaren argazkilaritza lan bat da. Azalaren koloreari buruz ez ohiko hausnarketa aurkezten du, non artista gizateriaren benetako koloreak dokumentatzen saiatzen den, “zuria”, “gorria”, “beltza” edo “horia”, normalean arraza kontzeptuarekin lotura bilatzen diren etiketa faltsuren ordez. Etengabe eboluzioan dagoen proiektua da, gizakiaren zehaztu dena bere berezitasun saihestezina da, eta horregatik, bere aniztasuna frogatu nahi du.

Tokia: Goiuri Jauregia. Martín de Salinas aretoa.

Ordutegia: 19:00.

Sarrera libre tokia bete arte.

Info gehiago

Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak. Irailak 26an Donostiko Emakumeen Etxean.

Berdintasun erreala jomuga bezala jarrita, berau lortzeko oztopoak aztertzea ezinbestekoa da: zein den oinarria, zein jarrerek mantentzen duten, nola egin diezaiekegun aurre, zein politika publiko jar daitezken martxan, etab. Horretarako, hainbatetan esan dugun bezala, genero-ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da. Islamofobia da aipatutako eragozpen horietako bat.

Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) bake eta bizikidetza eta berdintasun arloetatik ‘Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak’ jardunaldia antolatu dugu datorren irailaren 26an Donostian emakume musulmanek emakume izateagatik sufritzen duten zapalkuntza bikoitza aztertzeko, bakean bizi den eta bizikidetzan oinarritzen den gizarterako erronka handia baita. Eman izena hemen!

Ekitaldiari buruz informazio gehiago jakin nahi baduzu, zalantzaren bat izanez gero edo kontuan izan beharko genukeen zerbait bururatzen bazaizu jar zaitez harremanetan gurekin bakea@egk.eus / berdintasuna@egk.eus helbideetan edo 943429767 / 944436143 telefonoetan.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu. Geihago…

“Gazteriaren parte-hartze aktiborantz: Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea”

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Arabako SEADen Lagunen Elkartearen laguntzarekin, “Gazteriaren parte-hartze aktiborantz: Sahara-Euskadi esperientzia-elkartrukea” ekintza ospatuko dumartxoaren 21ean arratsaldeko 17:00etan Artiumeko Plaza Gelan, Gasteizen.

Jardunaldiaren helburu nagusia Saharar gazteria eta Euskadiko gazteriaren esperientzia-elkartrukea egitea da, ondoren gizartean parte-hartze aktiboago bat aurkitzeko tresnak izan ditzaten. Jardunaldia hiru zatitan banatuko da:

  • Saharako gazteria ahalduntzen bideoaren aurkezpena
  • Saharar gazteriak osatutako mahai-ingurua
  • World Te dinamika parte-hartzailea

Geihago…

Faktoriaren ateen irekiera ekitaldia. Balioen… faktoria berria! Etor zaitez bere ateen irekierara

¿Ba al zenekien SETEM Hego Haizea faktoria bat irekitzear dagoela? Lasai, ez beldurtu. Ez dugu arroparen hornidura-kate bat irekiko… Gure formakuntza eraldatzaileko egitasmo berriaz ari gara: Factoría de Valores izenekoa. Faktoria horretan pertsonak izango gara balioak eraikitzeko lehengaia, bidegabekeria eta krisia nagusi diren errealitate globalaren inguruko kontzientzia kritikoa pizteko.

Informazioa gehiago.

Faktoriaren irekiera ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu. Gasteizko Goiuri Jauregian izango da, otsailaren 21ean, asteazkena, arratsaldeko 19etan. Xabier Euzkitze ETBko komunikatzaile eta bertsolariak gidatuko du ekitaldia, non gure kontsumo ohiturek pertsonei eta planetari dakartzaten eraginak aztertu, eta bizitze onaren aldeko alternatibak bilatuko ditugun, Charo Morán eta Yolanda Jubetoren arteko solasaldi batean. Caléndula eta Muxutrukaren klown-ondorioak umorezko ikuskizunarekin amaituko dugu.

 

Hurrengo otsailaren 16 ostirala, Manuel Iradier elkarte afrikanistaren eskutik sustatutako AFRIKALDIA afrikar zinemaren iv. Jardunaldia hasiko da.

Zikloa egun hauetan ospatuko da; otsailean ostiralak 16 eta ostiralak 23, eta martxoaren 2an eta 16an, Luis de Ajuria Aretoan, 19:00 ordutan.

Martxoaren 2an, beste film labur batzuekin batera, BIAFRA 50 URTEZ GEROZIK estreinatuko da: eguzki erdi horiaren memoriak, Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak koproduzituta eta Kike Gómez argazki- kazetariak zuzenduta.

AFRIKALDIA Afrikar Zinemako zikloaren IV. emanaldia, Manuel Iradier Elkarte Afrikanistaren eskutik antolatua (AAMI), Gasteizko Udaletxearen eta Vital Fundazioaren diru-laguntzarekin, eta AL TARAB Itsasartearen Kultur Jendarterako Zentroaren laguntzaz, Zinema-nomada- Kordobako Zinema Jaialdi Afrikarraren sustatzailea, otsaileko hurrengo ostirala 16ean hasiko da, aurten berriz ere Afrikako film laburrei buruzko jardunaldi barneratuko du.

AAMI-a, baloreak eta sinesmenak transmititzeko zinema baliabide indartsua dela eta publikoarengan eragina zehatza lortzen duela kontziente izanik, okasio honetan, kontzientzia kritikoaren sormenari ekarpena egin nahi dio, Senegal, Nigeria, Afrika Erdiko Errepublika, Mali eta Madagaskar bezalako lurraldeetan girotu diren historietatik abiatuz.

Informazioa gehiago.