VGaztea

Gasteizek udalerriko gazteria politiken aliatu diren entitateak aitortu ditu

Udalak Udalaren Gazte Planaren laguntzailearen zigiluaz aitortu ditu prestakuntza, kultura, kirola eta gizarte arloetako entitate.

“Badakigu gazteria politikak ez ditugula bakarrik Gazte Planaren bidez egiten, agente ugarik hartzen baitute parte horietan, udalaren barrutik zein kanpotik, eta horiek erabakigarriak dira gazteria politikek gazteen errealitatean nahi ditugun aldaketak eragin ditzaten”, azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak.

Gazteria politikek esparru ugari besarkatzen dute. Hori dela eta zigilua ematen hasteko ia arlo guztietako erakundeak hartu dira kontuan. Lehena eta garrantzitsuena gazteak berak, Euskadiko Gazteria Kontseilua (EGK)-ren bidez ordezkatutak.

Udalak EHU, Egibide, Ikaslan, Berritzegunea, Diseinu Eskola, Dantza Kontserbatorioa eta Musika Eskola nabarmendu ditu ere prestakuntzaren arloan.

Enpresaren alorrean, Arabako Merkataritza Ganbera eta Ajebask elkartea aitortu ditu Udalak; kulturaren eta sorkuntzaren alorrean, Gauekoak, ZAS Kultur, Baratza aretoa eta Artium; elkarteen alorrean, Aspace, Ailaket, Azanea Afrika, Gazteok XXI, Gurutze Gorria eta Salburuko Lore; euskararen alorrean, Geu Elkartea eta Lazarraga kultur elkartea; nekazaritza eremuan, Gasteizko Kontzejuen Elkarteak egindako lana; aisialdiko hezkuntzaren barruan, Astialdi Foroa, zeinak Araba aisialdiko talde guztiak biltzen baititu; desabantailei aurre egiteko lanaren alorrean, Sartu Araba eta Irse Araba, eta kirolaren alorrean, Araski (emakumeen kirolaren sostengua) eta Gaztedi (errugbi inklusiboko proiektua).

Gasteizek udalerriko gazteria politiken aliatu diren entitateak aitortuko ditu

Udalak Udalaren Gazte Planaren laguntzailearen zigiluaz aitortuko ditu prestakuntza, kultura, kirola eta gizarte arloetako 28 entitate: “aliatu horiek gabe ezinezkoa litzateke udalerriko gazteria politiken inplikazioa eta eraginkortasuna lortzea, Gazte Plana hiri proiektua bihurtzeraino. Gasteizko Gazte Planaren aliatuen bereizgarria eta aitorpena izatea nahi dugu”, nabarmendu du Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak.

Gasteizko Udalak bide luzea egin du gazteria politikak lantzen, zeinak gazte planen bitartez garatzen baitira. Lehen Gazte Plana 1994an onetsi zen, eta harrezkero bide beretik jarraitu dugu. Hiriko gazteen bizi-baldintzak hobetzen laguntzea da planen helburua. Gazteria politikak oso egoera, adin eta talde ezberdinez arduratzen dira, bizitzaren etapa ezberdinetan (12-30/35 urte) dauden beharrizanei erantzuteko, eta egoera berezietan dauden askotariko taldeei.

Esate baterako, informazio eta aholkularitza zerbitzu bereziak eskaintzen dira, hala nola Gazteen Argibideetarako Bulegoa, aholkularitzak, enplegurako eta ekintzaileentzako orientabideak…, adin bakoitzean sortzen diren arazoak kudeatzen eta erabakiak hartzen laguntzeko.

“Badakigu gazteria politikak ez ditugula bakarrik Gazte Planaren bidez egiten, agente ugarik hartzen baitute parte horietan Geihago…