VGaztea

Euskara ikasteko laguntzak

Euskara ikasteko laguntza-deialdia onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. 149.000 euro bideratuko dira HABEk homologatutako euskaltegietan eta autoikaskuntza-zentroetan ikasten duten helduei zuzendutako laguntza horietara.

Hainbat programa daude: herritarrentzat, oro har; zortzi urtetik beherako seme-alabak dituztenentzat; aisialdi- eta kirol-begiraleentzat, eta merkataritzaren eta ostalaritzaren arloko profesionalentzat.

2021eko ekainaren 30ra arte erregistratu ahal izango dira eskabideak. Euskara Zerbitzuan kontsulta daiteke informazio guztia. Aurten, hainbat berrikuntza egin ditu Udalak: alde batetik, gutxieneko asistentzia eskatuko da laguntza jaso ahal izateko —ikastaroa gainditu beharra zegoen lehen—, eta, bestetik, puntuazio-sistema bat baliatuko da, ikasketa-orduak baloratzeko, beste aldagai batzuen aldean.

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzen deialdia irekita

Proiektuak antolatu eta gauzatzetik sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak ematea. Laguntza horiek jasotzeko, gazteei gizarteko bizitzan era aktiboan parte hartuz sartzeko bidea emango dieten aukerak eta baliabideak eskaintzea izan beharko da proiektu horien helbururik behinena.

Nork

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek.

Epea

Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hogei egun balioduneko epea izango da eskabideak aurkezteko epea, ALHAO 2021eko martxoaren 15a, 30 zk. 2021. urtean: apirilaren 16a arte.

Betebeharrak

  • Elkarteek Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistro Nagusian izena emanda egon beharko dute.
  • Eskabidea eta eskatutako gainerako agiriak aurkeztea.

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea
  • Proiektua aurkezteko formularioa, II. eranskina
  • Eskaria izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztagiria, eta nortasun agiriaren fotokopia.
  • Identifikazio fiskalerako txartelaren fotocopia.
  • Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Informazio gehiago.

Etxebizitza librea alokatzeko laguntzak

Etxebizitza alokaitzeko laguntzak

Etxebizitza libreen alokairua ordaintzeko diru-laguntzen ezohiko programa, COVID-19aren ondoriozko osasunkrisiaren ondorioz sortutako zaurgarritasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko.

Ezohiko laguntza-programa berri hori COVID-19ren krisiak eragindako kaudimengabezia ekonomikoko egoerak arintzera, etxebizitza libreen alokairuak ordaintzea eragozten dutenak, bai eta pandemiak bereziki ahulak diren beste kolektibo batzuetan duen inpaktuaren ondorioz sortzen diren premia handiko egoerei aurre egitera ere.

Programak 15,5 milioi euro inguruko zuzkidura du.

Informazio gehiago.

Santander Languages | English Courses – British Council bekak

Baldintzak:

18 urtetik gorakoak.

Hurrengo herrialdeetako nazionalitatea izatea edo bertan bizitzea: Espainia, Alemania, Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Mexiko, Peru, Polonia, Portugal eta Uruguai.

Edukia:

British Council-en Learn English Select plataforman ingelesa ikasteko 5.000 beka. Ikastaroaren gastoak ordaintzen ditu bekak.

Ikastaroaren iraupena: 3 hilabete (2021eko maiatzaren 10etik abuztuaren 10era).

Epea:

2021/04/14

Informazio gehiago.

Gaztelagun-ek lehen bi urteetan 2.100 gazteren alokairua ordaintzen lagundu du

gaztelagun

Gazteen artean etxebizitza librea alokatzeko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatzen duen laguntza-programa, Gaztelagun, 18 eta 35 urte bitarteko 2.100 gazteengana iritsi da 2019ko urtarrilean hasi zenetik 2021eko otsailaren erdialdera arte. Gaztelagunek areagotu egin du eskatzaileen eta emandako laguntzen kopurua 2019tik 2020ra, eta % 126,6ko igo da 2020ko abendura arte emandako laguntzen kopurua, aurreko urtearekin alderatuta, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egindako ebaluazioaren arabera.

Etxebizitza Sailak abian jarritako jardunetako bat da Gaztelagun. Helburu du gazteen emantzipazioa sustatzea, hiru urtez etxebizitza librearen alokairua ordaintzen lagunduta. 2020ko abendura arte 2019ko abenduan zeudenen bikoitza baino gehiago zeuden, laguntza jasotzeko baldintzen aldaketa dela medio. Igoera hiru probintzietan izan da: Araban % 133,8ko igoera, Bizkaian (% 128,1) eta Gipuzkoan % 119,6. Geihago…

Gasteizko gazteei zuzendutako proiektuak sortzeko diru-laguntza deialdia

VGaztea

Udalak 25.000 euro jarriko ditu helburu hauetara bideratutako gazte ekimenei laguntzeko: gazteen gizarteratze aktibo eta parte hartzailea ahalbidetzea; elkarteetako gazteen ekoizpen eta lanak jendeari ezagutzera ematea; haiek bistaratzea; gazteen prestakuntza, elkartegintza eta boluntariotza sustatzea; gazteen artean erantzunkidetasuna bultzatzea, eta abar.

Tokiko Gobernu Batzarrak laguntza ekonomiko horiek emateko deialdiaren oinarriak onetsi ditu, zeinetan batera lan egingo dutela erakusten duten elkarteen arteko proiektuak eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektuak lehenetsiko baitira.

30 egun naturalekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik.

Deialdiari buruzko informazio eta dokumentazio guztia Gasteizko udalaren web-orrian egongo da eskuragarri (www.vitoria-gasteiz.org) bai eta Gasteizko Udaleko herritarrei laguntzeko bulegoetan ere, ordutegi ofizialetan. Gainera, Gazteria Zerbitzuak aholkularitza eta informazioa emango die interesa duten elkarteei.

Haurren eta Gazteen Aisialdiko Hezitzaileak Prestatzeko Eskoletarako 2021. urteko deia

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea lehiaketa bidez. Dirulaguntzak ematearekin lortu nahi dena da haurren eta gazteen aisialdiko prestakuntza eskolei laguntzea, haurrekin eta gazteekin aisialdian dabiltzan pertsonentzako prestakuntza ikastaroak eman ditzaten.

Informazio gehiago.

Ezagutu 2021ean Araban ekintzaileen eskura dauden laguntza guztiak

Alava Emprende

2021 honetan ekiteko asmoa baduzu eta Araban bizi bazara, laguntza-programa batzuk aurkezten dizkizugu hemen, zure proiektua bultzatzeko lagungarri.

2021eko lehen Ekin Breakfastean aukera izan dugu Araban ekintzaileen proiektuei laguntzeko programa guztien berri izateko. Ekintzaile guztiek programa horiek baliatzeko aukera dute beraz. 2021. urtean ekiteko egutegiaren ikuspegi orokor bat. Hori guztia, lurraldeko erakunde nagusien eskutik.

Informazio gehiago.

Etxebizitza libreen alokairua ordaintzeko laguntzak

vivienda

Gobernu Kontseiluak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolaren Agindua onartu du. Agindu horren bidez, COVID-19aren krisiaren ondorioz kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden Euskal Autonomia Erkidegoko alokairu libreko etxebizitza parkeko errentariei laguntza zuzenak ematea arautzen da.

Larrialdi sanitarioak eragindako krisiaren ondorioz langabezian geratu diren edo aldi baterako enplegu-erregulazioa jasan duten pertsonak laguntza horren onuradun izan daitezke, baita, langile autonomoak edo enpresariak izanik, euren diru-sarrerak edo salmentak % 40 edo gehiago murriztu zaizkienak ere. Geihago…

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-neurriak unibertsitateko prezio publikoetan eta beketan

UPV/EHU

 

Hezkuntza Sailak neurri sorta bat helarazi dio Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari; unibertsitate-ekitatea hobetzea eta COVID-19ren ondorio ekonomikoak pairatzen ari diren familiei laguntzea dute helburu neurriok.

Prezio publikoak: datorren ikasturteari begira, unibertsitateko tasa guztiak izoztu egingo dira, eta COVID-19ren eraginpean dauden bigarren lauhilekoko irakasgaien bigarren matrikularen kostua murriztu egingo da.

Bekak: unibertsitate-ikasketa guztietan jaitsiko da beka bat lortzeko behar den nota; errendimendu akademikoaren kalkulua malgutu egingo da bekari eutsi ahal izateko; eta administrazioak koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko die familiei errenta-aitorpenean, baldin eta COVID-19ren ondorio ekonomikoak pairatu badituzte.

Informazio gehiago.