VGaztea

Gazteria-Iragarki Taula

Zure eskura jartzen dugu espazio bat, zu iragartzeko edo bilatzen ari zarena aurkitzeko: pisu bat, alemaneko irakasle bat, zure zaletasunak partekatzeko norbait… eta askoz gehiago.

Gogoratu, 14 eta 30 urte bitartean badituzu eta Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten baduzu, online iragar zaitezke.

Lana eta/edo etxebizitza eskaintzen baduzu, ez dago adin-mugarik.

Zerbitzu hau doakoa da. Iragarkiak hilabetez argitaratzen dira, eta epe hori igarotakoan, posible da zerbitzua berriro erabiltzea.

Iragarki Taula

Gazteentzako (16-35 urte) gune bat da, eta bertan iragarri edo aurkitu daiteke bilatzen ari direna: alemaneko irakasle bat, zaletasun bat partekatzeko lankide bat, alokairuko gela bat…

35 urte baino gehiago badituzu, baina pisu bat edo logelak alokatu edo eskaintzeko lan bat baduzu, iragarki bat ere jar dezakezu.

Doako zerbitzua da.

Kontsultatu gure webgunea informazio gehiagorako eta iragarki bat jartzeko.

Iragarki-taula: behar duzuna eskaintzeko edo bilatzeko gunea

Gazte Informaziorako Udal Bulegoaren webgunean, zure berri emateko edo bilatzen ari zarena aurkitzeko gune bat eskaintzen dizugu: pisu bat, alemaniarreko klaseak, zaletasunak partekatzeko norbait, zure kirol talderako jendea eta askoz gehiago.

14 eta 30 urte bitartekoa bazara, honako gai hauei buruzko iragarki bat jar dezakezu:

  • Ostatua
  • Haurrak zaintzea
  • Etxebizitza partekatzea
  • Eskola partikularrak
  • Hobbyak, kirola, bidaiak, boluntariotza…
  • Oparitu egiten da
  • Trukea

Adin horretatik gorakoa bazara, aukera izango duzu iragarkia ipintzeko baldin eta gazteentzako lana edo etxebizitza eskaintzen baduzu.

Ikusi oraingo iragarkiak edo zeurea ipini!

Global Training 2021 bekak eskatzeko epea zabalik dago

Global Training programa31 urte baino gutxiago eta Unibertsitate-titulazioa edo Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua duten Euskadiko gazteei zuzenduta dago.

Aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan.

Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.

Eskaera egiteko epea: ekainaren 14tik uztailaren 16ra.

Informazio gehiago: 2021ko global training bekak

Oinarrizko laguntza-zerbitzuetako lanpostuak betetzeko aldi baterako kontratazio-zerrendak zabaltzeko deialdia egin du Gasteizko Udalak

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 11ra arte eta deialdi irekiak hiru dira:

Aterpe-zaintza

Oinarrizko informazio, kontrol eta mantentze lanetako agenteak

Garbiketa 1

Informazio gehiago, deialdiaren oinarriak eta izen-ematea

Enplegu publikoko beste eskaintza batzuk Gazte Informazioko Bulegoaren webgunean

Ezagutu gure lan-eskaintza publiko, pribatu eta praktiken atala

Administraziorako lan egin nahi baduzu, gure lan-eskaintza publikoen atalean, Euskadin, Estatuan eta Europar Batasunean argitaratzen diren deialdiak kontsulta ditzakezu. Gainera, harpidetu zaitezkeen zenbait buletinen berri ematen dizugu. Buletin horiek lana bilatzen lagunduko dizute.

Sektore pribatuan enplegua bilatzea interesatzen bazaizu, bisitatu gure enplegu pribatuaren eta praktiken orria. Bertan, lan-eskaintzez gain, enpresetan eta erakundeetan praktikak egiteko deialdiak ere aurkituko dituzu.

Informazioa astero berritzen denez, eguneratuta aurkituko duzu beti.

Gasteizko Gazteria Zerbitzua badago Instagramen

Gaurtik aurrera Gasteizko Gazteria Zerbitzuak profil propio bat kudeatuko du Instagramen.

Bertan, egunero, informazio berriak edukiduko dituzu: aisialdia, prestakuntza, enplegua, bekak, etab.

Bilatu eta jarrai gaitzazu: @vggaztea

Eta nahiago baduzu, Gazte Informaziorako Bulegora hurbildu zaitezke zure zalantzak galdetzera, edo honakoen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Helbidea: Espainia plaza 1, behea. Vitoria-Gasteiz

Telefonoz: 945 16 13 30

Posta elektronikoa: infogaztea@vitoria-gasteiz.org

Twitter: @VGgaztea

Facebook: OMIJ informazio Gaztea

Buletin elektronikoa: Albistegi gaztea

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.

Astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara.

Aldi baterako kontratazio-zerrendak zabaltzeko deialdia

empleo

Gasteizko Udalak oinarrizko laguntza-zerbitzu jakin batzuk martxan mantendu behar ditu. Eskaintza publiko bidezko hautaketa-prozesuetatik datozen kontratazio-zerrendak badaude ere, eta zerrenda horiek kide asko badituzte, eskaera handiko egoera jakin batzuetan, iraupen laburreko kontratazio-eskaintzetarako eta lanaldi murriztuetako kontratazio-eskaintzetarako, zerrenda horiek ez dira nahikoak behar horiei erantzuteko. Horretarako, eta Aldi Baterako Kontratazio Zerrenden Jarraipen Batzordeak proposatuta, zerrenda hauek sortzeko deialdia egiten da:

  • Erizaina
  • Erizaintzako zaintzako teknikari laguntzaileak
  • Sukaldaria
  • Garbiketa

Informazio gehiago.

 

Lan-zerrendak sortzeko deialdia

Dantza klasikoko irakasleen zerrenda sortzeko deialdia.

Lehiaketa-oposizio bidezko hautaketa-prozeduraren deialdia, Gasteizko Jose Uruñuela udal dantza kontserbatorioan dantza klasikoko irakasle espezialitatean aldi baterako kontratazio-zerrenda bat sortzeko. Eskabideak aurkezteko epea 2021/01/11ko 24:00ak arte.

Laneko arriskuen prebentzioko erdi mailako teknikarien zerrenda (Segurtasuna).

Oposizio-lehiaketa bidezko hautaketa-prozeduraren deialdia, aldi baterako kontratazio-zerrenda bat sortzeko, honako espezialitate honetan: laneko arriskuen prebentzioa (espezialitatea: laneko segurtasuna). Eskabideak aurkezteko epea 2021/01/11ko 24:00ak arte.

Dantza garaikideko irakasleen zerrenda sortzeko deialdia.

Lehiaketa-oposizio bidezko hautaketa-prozeduraren deialdia, Gasteizko Jose Uruñuela udal dantza kontserbatorioan KONTEMPORANEA dantzako irakaslea espezialitatean aldi baterako kontratazio-zerrenda bat sortzeko. Eskabideak aurkezteko epea 2021/01/11ko 24: 00ak arte.

Gazteentzako telelanari buruzko oinarrizko ikastaroa

Argi dago bide telematikoetan oinarritutako lan-modalitatea geratzeko etorri dela. “Erronka:Gazteak” Gazte Plan bereziaren bidez, errealitate berri horretan lan egin nahi dugu, gazteak gure gizartearen erronka berriei aurre egiteko ahalik eta prestatuen egon daitezen. Ikastaro honen bidez, zure enplegagarritasuna hobetzen lagunduko dizun lan egiteko modu berri honen oinarriak ezagutu ahal izango dituzu. Eman izena doako prestakuntzan, orri honen amaierako estekaren bidez.

Ikastaroaren edukia:

  1. Sarrera.
  2. Telelana geratzeko etorri da.
  3. Telelanaren abantailak eta desabantailak.
  4. Lanerako espazioa.
  5. Nola antolatu.
  6. Produktibitate-gomendioak.
  7. Software-tresna erabilgarriak.
  8. Zaindu zaitez barrutik eta kanpotik.
  9. Urrutiko langileen eskubideak eta betebeharrak.
  10. Azken gomendioak.

Irakaslea: Imanol Terán

Modalitatea: online Zoom aplikazioaren bidez

Hizkuntza: Gaztelania

Data: 2020/12/15

Ordutegia: 18:00 – 20:00 (2 ordu)

Informazio gehiago.