VGaztea

Lanbide Heziketari buruzko webinarra

webinar HETEL

HETELek “Lanbide Heziketa pertsonalki eta profesionalki aurrera egiteko aukera gisa” webinarra aurkeztu du.

HETELek orientatzaileei, gazteei eta familiei zuzendutako webinarra aurkezten dizu. Bertan, 2020-2021 ikasturterako Euskadiko Lanbide Heziketaren berezitasunak azaltzen dira. Eskaintzen diren informazioen artean, honako hauek daude: heziketa-zikloa ezberdinak, sistema duala, Lanbide Heziketaren laneratzea, lantokiko prestakuntza, nazioartekotzea eta beste batzuk.

Julen Elgeta, HETELeko presidentea, izango da hizlaria eta Euskadiko lanbide Heziketa sistema eta HETEL abantean zentroak pixka bat gehiago ezagutzeko behar duzun guztiaren errepasoa egingo du.

Webinarra esteka honetan daukazu: https://hetel.eus/index.php/eu/hetel-lh-info . Ez galdu!

Honetaz gain, prestakuntza-eskaintzaren web-atala eguneratu dugu, prestakuntza-zikloaen ezagutza errazteko. Orain erraz eta argi ikus dezakezu zer eduki dituzten heziketa-zikloek, zer gaitasun eskuratzen diren, zer lanpostu edo zer baliozkotze izan zenitzakeen. Informazio gehiago: https://hetel.eus/index.php/eu/prestakuntza

BERTARATZE modalitateko Lanbide Heziketan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2017/18 ikasturtea)

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 12tik uztailaren 3ra, biak barne, egin beharko dute matrikula.

Gainontzeko ikaslerientzat:

Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:

Ikastetxean bertan ekainaren 5etik ekainaren 16ra arte, biak barne.

ONLINE eskabideak, ekainaren 15era arte.

Matrikula gauzatzeko web orria

Geihago…

Ez geratu geldirik. Lanbide Heziketari buruzko bideoa

Lanbide Heziketa zabaltzeko bideo bat aurkezten dugu, gazteek egina. Lan merkatura heltzeko behar den prestakuntza azpimarrazten du, gazteen emantzipazio prozesuan laguntzen.

Blogaren irakurle bat bidali digu. Eskertzen dugu eta animatzen bazarete, zuek ere bidali ahal dizkiguzue zuen proposamenak.