VGaztea

Gauekoak – Ta y Tantxs: prisma hetero patriarkal kapitalista desmuntatzen

Ta y Tantxs

Noiz

Eguna: 2021/03/27, hasiera ordua: 09:30, amaiera ordua: 19:00

Deskribapena

Jardunaldia.teoriko-praktikoa, hogeita hamar minutuko zazpi hitzaldiz osatua eta bi lantegi arratsaldez.

– Hitzaldiak: Begirada feministak 30 minututan.

Goizeko saioan, beren arloan espezializatuta dauden zazpi profesionalek topaketa batera gonbidatzen gaituzte,Baratza artoan, hitzaldi bakoitzean prisma hetero-patriarkal-kapitalista desmuntatzeko: historia, komunikabideak, afektibitatea, nutrizioa eta osasuna, musika, sexualitatea, estereotipoak, ekonomia eta umorea.

Arratsaldean bi lantegi ospatuko dira Aldabe gizarte etxean eta bietako batean parte hartzeko aukera izango dugu. Gogoratu izena ematea beharrezkoa dela.

– Lantegia: Feminismoa izara artean: sexualitate, plazera eta berdintasuna.

Harreman libreak, atseginak, osasuntsuak eta aurreiritzirik gabeei buruzko lantegia.

– Lantegia: Behera kanonak!

Ezarritako estereotipoak, kanonak eta genero-rolak vs aniztasuna, onarpena eta norberaren maitasuna.

Gauekoak programaren jarduera, Berdintasunerako zerbitzuarekin lankidetzan.

  • Non: Baratza Aretoa (hitzaldiak) eta Aldabe gizarte-etxea (lantegiak)
  • Noiz: martxoak 27, larunbata.
  • Ordutegiak:
  • 11:00-19:00. Hitzaldiak. Baratza aretoa
  • 17:00-18:30: Lantegiak (biak aldi berean). Aldabe gizarte etxea
  • Hizkuntza: gaztelaniaz.
  • Adina: 16-30 urte.

Izen-ematea:

Otsailaren 22tik aurrera, lekuak bete arte. Ta y Tantxs ekintzak hiru aukera ematen dizu izena emateko.

Informazio gehiago.

Euskarazko idazkera sortzailea-lantegia

Noiz:

Hasiera eguna: 2021/03/07, hasiera ordua: 10:00, amaiera eguna: 2021/03/28, amaiera ordua: 12:00

Helburua:

Ikastaro honen xede nagusia Gasteizko euskal idazle gazteak batzea da, elkarren artean euskararen, aniztasunaren eta feminismoaren alde eginez.

Dinamizatzaileak:

Miren Uriarte Crespo (psikologoa eta taldelanean aditua), eta Itziar Uriarte Crespo (psikopedagogian lizentziatua eta hizkuntza irakaslea) izango dira tailerra bideratuko dutenak. Biak Gazteria zerbitzuak antolatutako “Gazte Hitzak lehiaketan” sarituak, eta Itziarren kasuan, “Bizimundua” izeneko helduentzako ipuin-liburu inklusiboaren sortzailea.

Edukia:

Lantegian, hainbat kontakizun mota landuko da, baliabide estilistikoak eta idazketa ez sexista indartuz. Tailerraren amaieran, parte-hartzaileek sortutako kontakizunak biltzen dituen liburuxka bat argitaratuko da. Maiatzaren 7an, Goiuri Jauregian, liburuaren aurkezpena egingo da, eta parte-hartzaileek, bertaratutakoen aurrean, bere kontakizunaren zatiren bat irakurriko dute.

Proiektu hau “Haziak- ideia gazteak” lehiaketan saritua izan da. Horri esker, laguntza ekonomikoa izan du, baita udaleko errekurtsoak erabiltzeko aukera ere: difusioa (kartelak, udaleko gizarte-sareak) eta ikastaroa egiteko udaleko espazio bat.

  • Jarduera: Idazkera sortzailea euskeraz lantzeko lantegia: kontakizunak, ipuinak, nano kontakizunak, poesia,…Balio estilistikoak, idazkera ez sexista. Ikaskuntza kooperatiboa.
  • Eguna eta ordua: 2020ko martxoaren 7, 14, 21 eta 28an, 10:00-14:00.
  • Hizkuntza: Euskaraz.
  • Adina: 16-35 urte.
  • Lekua: Aldabe gizarte-etxean, 1. bilera gelan.
  • Aldez aurreko izen ematea, hemen: idatzizsortu@gmail.com / otsailaren 28ra arte.

Lantegiaren kartela ikusi (pdf)

 

HEI Online saioa: ‘Ziurgabetasunean nola moldatzen ikasteko gakoak’

pregunta

Ziurgabetasuna deitzen diogu ziurtasun faltaren egoerari, non daukagun informazioa eta ezagutza inperfektua edo ezezaguna den. Gaur egungo egoeraren ezaugarri nagusia horixe da: “ziurgabetasuna”, eta “ez jakitearen” sentsazio etengabea.

Egoera horretatik errealitatea hautemateak kezka eta desoreka emozionala (beldurrak) sortzen ditu pertsonengan, eta horrek gure ongizateari eta osasun integralari eragiten die, eta, zenbait adituk dioten bezala, gehien kezkatzen gaituen gauzetako bat da.

Ziurtasunik eza mehatxu izugarri bihurtzen da, eta horren aurrean erreakzio ohikoena geldiarazita geratzea da, aurrera egitea eragozten digun ekintzarik gabeko egoeran.

Nola zaindu geure burua eta ingurukoak egoera horretan? Hemen proposatzen dugun tailerrak gako hau eta beste batzuk jorratu nahi ditu, ziurgabetasunak dena betetzen duen egoera hauetan zehar konfiantzaz eta erantzukizunez igarotzeko.

Hezitzailea: Emma Ortiz

Psikologian lizentziatua (Deustu), Giza Baliabideen Kudeaketako Masterra eta Coach Sistemikoa. Zuzendari tekniko eta aholkulari gisa lan egin du hainbat aholkularitzatan, pertsonak, taldeak eta kultura-eraldaketa prestatzeko eta garatzeko proiektuak garatuz. Gaur egun, Consultora-Coach da eta hainbat sektore pribatu eta publikotako erakundeentzat lan egiten du.

Eguna: Maiatzak 14

Ordutegia: 17:30 -19:30

Hizkuntza: Gaztelania

Nori zuzendua: herritarrei

Izen ematea: Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda. Izena eman eta gero esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

“Musika hedatua: Irudiaren atzetik doan soinua” Artium-eko lantegia

Música expandida

12-18 urte bitarteko gazteentzat

Martxoaren 14an, larunbata, 17:00etan

Diziplina asko elkartzen diren lantegi hauetan, musika elektronikoa abiapuntu harturik eta oso modu esperimentalean beste diziplina batzuk jorratuko dira, hala nola performancea, bideoa, komikiak, marrazkiak… eta askoz gehiago!

Filmetan, normalean ez diogu erreparatzen soinuari, eta horren erakusle da filmei buruz hitz egiten dugunean ikusi aditza erabiltzen dugula beti. Tailer honetan, ikustea bigarren mailako ekintza izango da, eta entzutera bideratuko dugu arreta, hau da, filmak entzungo ditugu. Hartara, soinuak informazio ugari ematen digula konturatuko gara. Amaitzeko, praktikan jarriko dugu ikasitakoa, eta esanahia sortzeko elementu nagusitzat soinua darabilen film labur bat egingo dugu.

Antton Goikoetxea musikari eta hezitzailearen eta Paula Ortiz hezitzailearen eskutik

Museoko sarrera-txartelarekin doan.

 

Jaietan emakumeentzat arriskutsuak diren eremuak identifikatzeko lantegia

Lantegi honen (uztailaren 26an eta uztailaren 27an) helburua da hiriko jaietako aisialdi- eta jai-eremu nagusietan emakumeentzat arriskutsuak diren eremuak identifikatu, aztertu eta nabarmentzea. Horretarako, ikasiko dugu hiria ikuspegi inklusibo batetik begiratzen, eta kontuan izango ditugu generoa, sexualitatea eta aniztasun funtzionala bezalako alderdiak. Ibilbidearen abiapuntua gutariko bakoitzak eremuan bizi izan duen esperientzia izango da, eta ondoren taldeko esperientzia aztertuko dugu. Amaitzeko, hiri-eremuan esku hartuko da hiriko puntu beltzak ikusteko moduko bihurtzeko, horien inguruan ohartaraziko da eta zenbait hobekuntza proposatuko dira emakumeek eraso sexistak jasateko dituzten arriskuak mugatzeko.

Informazio gehiago.

Chop shop sweater – Sweaterak berrerabiltzeko lantegia

Lantegia, Haziak gazteen ideien lehiaketara aurkeztuta eta hautatua gauzatzeko, puntuzko arropak berrerabiltzean oinarritzen da eta bizi berria ematean. Horrekin jantzi edo arropa berri batzuk sortzen dira, Patchwork teknikaren antzekoa erretalekin eginda.

Lantegi honek bakarrik erabiltzen ditu puntuzko arropak eta aprobetxatzen du jertsearen forma patronaje lana errazteko.

Erabiltzen dira 4, 6 jantzi ezberdinak arropa bakoitza gauzatzeko, baina zati guztiak aprobetzatzen dira beste proiektuetarako. Lantegiaren bukaeran mikrolantegi bat planteatzen da loreak egiten sobran izan diren zati guztiez. Horrela ez dugu zaborrik sortzen eta jasangarriagoa da.

Proiektuaren eskema:

4 asteetan zehar, 2 egun (Ast. eta Azk.) ordu eta erdi saio bakoitza. Erronka da hauxe gauzatzea: kuxin bat, manta bat, jertse bat, soineko bat, panpin bat eta lore asko.

Jantzi eta gauza hauek azoka batetan erakutsiko dira eta salmentan egongo dira. Ateratzen den diru guztia proiektu onuragarri batera joango da.

Egilea: Estíbaliz Vera

Azaroaren 24tik abenduaren 20ra arte (egun solte batzuk)

Izena emateko

Lantegia – Gazteak Berdintasunean 2.0

Irakasle eta gazteen hezkuntzan lan egiten dutenentzat lantegi bat da.

Prestatzailea: Mikel Otxotorena Fernández. Soziologoa, Emakume eta Gizonen Berdintasunaren Gaineko Masterra, Gizonduz Ekimenaren prestatzailea, ON:GIZ eta Gizon Sarea Elkarteko (Euskadiko gizonen taldeko sarea) kidea.

Lantegi honetan “Gazteak Berdintasunean 2.0” unitate didaktikoa eta horrekin batera datorren bideo-jokoa landu nahi ditugu. Biak Gizonduz-Emakunde-k editatu ditu. Aztertuko ditugu batetik, eduki teorikoak, hau da, emakumeen eta gizonen berdintasunaren gainekoak eta unitate didaktikoan jasotako maskulinotasunaren eraikuntzari buruzkoak, eta bestetik, abentura grafikoan ikasleek argitu beharko dituzten edukiak eta egoerak.

Norentzat: Irakasle eta gazteen hezkuntzan lan egiten dutenentzat.

Data: Ostirala, urriak 16.

Ordutegia: 17:00etatik 21:00etara.

Lekua: Montehermoso Kulturunea. Ordenagailu-aretoa.

Hizkuntza: Euskara.

Taldea: Gutz. 8 / Gehi. 12

Informazioa jasotzeko eta izena emateko: BerdinEskolaVG@vitoria-gasteiz.org

LAGUNTZAILEAK: Gizonduz ekimena (Emakunde) eta Oihaneder Euskararen Etxea.

Collage&Poster, hiru eguneko lantegia kartelei eta posterrei buruz ikasteko, uztailaren 27tik 29ra, Aldaben

Lantegi hau kartelaren eta collagearen mundua ezagutzeko eta esploratzeko aukera paregabea da. Parte hartzaileak materialak jasotzeaz gain ezagutzak ere jasoko dituzte eta honela oinarrizko kontzeptuak ezagututa norberak bere proiektuak aurrera atera ahal izango ditu.

Lantegia hiru saioz osatuta dago. Lehenengoan, gaiari teoriatik helduko zaio, ahalik eta hobekien ezagutzeko afixaren testuingurua. Bigarrenean, Susana Blasco artistak parte hartuko du collage tekniken inguruan arituko dena. Azken saioan, aldiz, ikasle bakoitzak kartel bat eginez ikasitakoa praktikan jarri ahal izango du. Egindako lanekin, erakusketa txiki bat egin ahal izango da.

Informazioa gehiago

Emakumea bazara eta jendeaurrean nola hitz egin hobetu nahi baduzu, hau da zure aukera

JENDAURREAN HITZ EGITEKO TEKNIKAK

Prestatzailea: Esti Redondo Tirado  Kazetaria eta hezitzailea.

Egunak: maiatzaren 9, 10, 16 eta 17an

Ordutegia: ostiralak (16:30etik 20:30era) eta larunbatak (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara)

Lekua: Iparralde gizarte etxea (5. lantegia)

Nori eskainia: emakumeei

Hizkuntza: euskara

Izena emateko epea: maiatzaren 2ra arte