VGaztea

Gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza-lantegiak

Tokiko Gobernu Batzarrak IRSEARABA (gizarte inklusiorako institutua) elkartearekiko lankidetza-hitzarmen bat onetsi du, gizartetik baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonei zuzendutako prestakuntza-ikastaro eta -lantegiak egiteko.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 30.000 euro emango dizkio, 2021ean jarduera hauek egin ditzan:

  • Logistikako prestakuntza ikastaroa. Trebetasunak eskuratzea eta arlo pertsonalean, sozialean, harremanetan eta lan-arloan gaitasunak garatzea du xede, horretarako hezkuntza-jarduera lagunduak baliatuta.
  • Orga-jasotzaileen arloko ikastaroak. Orga jasotzaileak, eskuzko transpaletak zein elektrikoak, eta pilatzaile elektrikoa erabiltzeko gaitzea dute xede.

Sormenezko argazkigintzaren Haziak lantegia- ALIEN

Lantegi hau ez dago argazkilariei zuzenduta bakarrik, baizik eta modeloekin egindako produkzioetan interesa duen orori, hau da, makillatzaileei, estilistei, argitzaileei, sortze-zuzendariei, ukitu fotografikoak egiten dituztenei… Sormena landuko dugu: ideia lantzeko prozesua azalduko dugu, baliabideak ondo erabiltzen ikasiko dugu, adibidez, aurrekontu eskasarekin argiztapen ona lortzen, eta horrela, argazkiei ahalik eta onura gehien aterako diegu, emaitzak optimizatu.

Bakoitzak bere kamera ekartzea gomendatzen da.

–         Eguna: 2019/09/15a

–         Ordutegia: goizeko 11:30etik arratsaldeko 19:30era

–         Kokalekua: Aldabeko gizarte etxean eta Alde Zaharrean

–         Prezioa: 15 euro (janaria eta edariak barne)

–         12 plaza

–         Bi modelo

–         Zalantzak argitzeko: leirebaztarrica@gmail.com