VGaztea

Gaztea Maketa Lehiaketaren 29. edizioa

Maketa Lehiaketa martxan da aurten ere, urtearen hasierarekin batera. 29. edizioan ere Euskal Herriko musikari eta bakarlari onenen bila abiatuko gara Gaztean. Beraz, ez galdu astirik, eta bidali zuen lanak otsailaren 27a baino lehen! Edozein musika estilok balio du, ez baitago mugarik. Diskoetxe batekin kontraturik ez izatea da parte hartzeko bete behar den baldintza bakarra.

Epaimahaiak hautaketa egingo du bidalitako proposamen guztien artean. Ondoren, Gaztea atarian jarriko ditugu eta gustukoenari botoa eman ahal izango zaio, martxoaren 11tik 17ra. Maketa bozkatuenak pasako dira finalera. Epaimahaikideek aukeratutako beste hiru maketa aukeratuko ditu.

Azkenik, finalera pasako diren lau hautatuek Bilboko Kafe Antzokian joko dute zuzenean apirilaren 3an. Emanaldi horretan, epaimahaikideak egongo dira eta, zuzenekoan oinarrituta, Gaztearen XXIX. Maketa Lehiaketako irabazlea zein den erabakiko dute. Lehiaketaren oinarriak Gaztearen webgunean kontsulta daitezke.

Sariak

-Epaimahaiaren Saria: 5.000 euro dirutan eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera.

-Entzuleen Saria: 2.500 euro dirutan.

-Kafe Antzokiaren Saria: 300 euro dirutan.

Informazio gehiago.

 

 

GAZTEAKON EKITALDIKO PROTAGONISTAK

Koala rabioso eta LarruSketch GazteakON 2017 ekitaldiko parte hartzaileen artean

Zure inguruko yotuberrek ezagutu nahi zaituzte eta erabiltzen dituzun tresna digitalei probetxu gehiago ateratzen irakatsi nahi dizute. GazteakON 2017 edizioa badator eta abenduaren 29an eta 30ean ospatuko da Iparralde Gizarte Etxean. Baina zeintzuk dira eta zer egiten dute etorriko diren  youtuberrak? Hona hemen euren aurkespena:

Koala Rabioso: Bilbotar honek Stay Wild (Basati Mantendu) filosofiaren jarraitzailea da eta bere bizimodua erakusten du bere bideoetan.

LarruSketch: Iruneko gazte bat da. Bere bideoetan umorea era desbedinetan erabiltzen du. Udako abesti arrakastatsuenaren euskarazko bertsioa egin, edota eguneroko istorioak era dibertgarrian kontatzeko gai da.

NatyPenadas: Bere Youtube kanalean 13.000 harpidedun baino gehiago dituen beste bilbotar honek, betidanik galdezka dabil. Pasa da “Zergatik?” galdetzetik “Zergatik ez?” galdetzera, bere publikoak gogoeta egin dezan.

Daniivlog: Gastizeko youtuber honek bere egunerokotasunak kontatzen ditu bere bideoetan eta umore onez aholkuak ematen ditu ere. Gainera, bere harpidedunak desafiatzera ausartzen da.

Gari González: Garik bidai esperientziak edota Gastezien gertatzen diren jazoera publikoak kontatzeko argitarazen ditu bere bideoak.

1dalanyo: Osagarri desberdinak lantzen ditu Gasteizko youtuber honek. Eskumuturrak, lepokoak edota ondartzarako txankletak egiteko tutoretzak daude bere kanalean.

Sirarous: Bizitza osasuntsua jarraitzeko aholkuak entzun nahi badituzu, edota edertasun aholkuak behar badituzu zure aurpegi hoberena erakusteko, hau da zure Youtube kanala.

Mundu digitalaren zale bazara, zatoz abenduak 29 eta 30 gurekin ikastera! Informazio gehiago hemen.

Beldur Barik Jarrera 2014 lehiaketaren 5. edizioa. 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilentzat. Indarkeri sexitaren aurka.

12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako Beldur Barik Jarrera 2014 udalerriko lehiaketaren bosgarren edizioa hasi da. Aurkeztutako lanek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Informazio gehiago edukitzeko hemen sakatu.

Gazte Klik Klak 2013k lanak jasotzeko epea ireki du.

Gazte Klik Klak-ek, gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketak, lanak jasotzeko epea ireki du. 14 eta 25 urte bitartekoentzako lehiaketan zure lanak aurkezteko aukera duzu irailaren 2tik urriaren 13ra arte.

Aurten lanak bideo formatuan ere aurkez daitezke.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatuta, 2013an lehiaketaren bosgarren edizioa egingo da. Orain arte lehiaketaren gaiek lurralde, berdintasun, mestizaia eta ekologiarekin lotura izan dute. Edizio honetarako argazki sortak eta bideoak “Hiriaren gaineko gazte begiradak” lelopean aurkeztu beharko dira.

Irabazleek eta hautatuek -60 pertsona baino gehiago, 2009tik eta 2012ra bitarteko edizioetan-, bere lana ikusgai izango dute Montehemoso Kulturunean erakustaldi batean, eta baita galeria birtual batean, milaka postaletan eta udalak hirian zehar kudeatzen dituen publizitate euskarrietako neurri handiko karteletan ere.

Montehermoso Kulturunean argazki sorten artean lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek ekarriko die 300,00 euroko bono trukagarria (argazki, bideo edo kultura materiala lortzeko) eta parte hartzea taldeko erakustaldi batean. Erakustaldi horren gaia librea izango da, parte hartzaileen sormena bultzatzeko.

Lanak eman daitezke, lehiaketaren oinarrietan agertzen diren formatuaren adibideen arabera, bai gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan, bai CD batean Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, Plaza Berriaren arkupeetan.

Gehiago jakiteko lehiaketaren oinarriak kontsultatu : www.vitoria-gasteiz.org/gazteria

Zalantzak argitzeko: gazteria@vitoria-gasteiz.org

Irekita jarraitzen du Gazte Klik lehiaketaren irabazleen argazki erakusketa.

TETRAPACK 2013.

Hau Tetrapack-eko 4. edizioa da eta, Vitoria-Gasteizko Udalaren Kultur Plangintzaren eta Jaien Gazteria Atalaren ekimena bada ere, Montehermoso Kulturunearekin lankidetzan eta Ibón Sáenz de Olazagoitiaren eta Rubén Díaz de Corcueraren ardurapean egin da. Erakusketa hau Gazte Klik lehiaketatik dator eta proposamen sortzaile hau 25 urtetik beherako argazkilariei dago zuzenduta. Argazki sortak ekoizten jarraitzea da irabazleentzako saria: Tetrapack 2013.

Maider Jiménez, Leire García, Elsa Fernández eta Estibaliz Aguiriano artista eta sortzaileak dira, eta gazteak izan arren, argi dute lan gogorra egin behar dutela beraien proposamenak aurrera ateratzeko. Erakusketa honetan aukera izango dugu argazkilari gazte horiekin batera beraien proiektuak konpartitzeko. Maiderren kasuan, bizitzako iragaitzaren gaineko hausnarketa; bere ezinegona adierazten diguten pertsonaia andana, Elsaren proposamenean; Leirek rock & roll-eko argazkilaritzaren ikono berrasmatuak; edo lagunei buruz bere lorategitik kontakizun sosegatua, Estitxuren eskuetan.

2013ko maiatzaren 5 arte.

Montehermoso Kulturunea.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 37. urtebetetzea. “Mar de arena” dokumentala eta egingo den musikaren lehiaketa.

Otsailaren 27an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 37 urte beteko ditu. 
Hori dela eta, otsailaren 28an, osteguna, Guridi zinemetan (1. aretoan), 19:00etan SEADen lagunek, lehenengo aldiz, “Mar de Arena” izeneko dokumentala proiektatuko dute. Marokok okupatutako herrialdeetan, Fronte Polisarioak askatutako herrialdeetan eta Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetan banatuta dagoen herri honen historia kontatzen digu Fernando López Castillo zuzendari gasteiztarrak dokumental honetan. 37 urte hauetan giza eskubideak urratu dira, indarrez ebatsi da (batez ere, arrantza eta fosfatoak); baina, halaber, erresistentzia urteak izan dira, emakumeek protagonismoa izan duten urteak, elkartasun urteak.

Era berean, “Saharari Kantari / Una canción para el Sáhara” lehiaketaren bideoa, epaimahaia eta oinarriak aurkeztuko dira. Lehen saria: Tindufeko FISAHARA jaialdian parte hartzea.

Josune Rodríguez izan da Bizicampus argazki lehiaketaren irabazlea

Nondik egonogo dira. Beti berandu

Nondik egongo dira. Beti berandu (Josune Rodriguez)

Vitoria/Gasteizko udalaren Gazteria atalak, Ingurumen-Gaietarako Ikastegiak, eta UPV/EHUk bultzatu duten Bizicampus Argazki-Lehiaketa “Nondik egongo dira? Beti berandu…” argazkiak irabazi du. Argazki irabazlearen egilea, Josune Rodríguez, arkitekturako Ikasle gasteiztarra izan da.

Lehiaketaren epaimahaia lehengo sariaren argazkitik, originaltasuna eta lehiaketarekiko helburuen egokiera azpimarratu du. Modu berean, saritutako argazkiaren kalitate artistiko eta teknikoa nabarmendu du. Lehengo saria eskuratzeagatik, Josune Rodrigezek, bizikleta elektrikoa jasoko du.

Bigarren saria, Asier San José Fernández Filosofiako ikasle gasteiztarrak lortu du “Bi gurpiletan bide berriak eraikiz” argazkiarekin; eta hirugarren saria Alfonso Ladrón de Guevara Ortega artearen historiako ikasleak eskuratu du “Efecto mariposa” argazkiarekin.

Epaimahaiak aurkeztutako proposamen gehienen irudimena eta kalitate ona azpimarratu nahi izan du, unibertsitateko ikasleen artean unibertsitaterako joan-etorrietan  bizikletaren erabilera sustatzeko helburuaz antolatutako lehiaketa izanda.

BIZICAMPUS LEHIAKETA: oraindik epean zaude zuen argazkiak aurkezteko

Bizicampus lehiaketa

"Los colores del bidegorri": Iñigo Martin Benito

Bizicampus argazki lehiaketan argazkiak aurkezteko epea irekita dago oraindik, AZAROAK 15era arte duzu aukera. 

Gogoratzen dizuegu gaia bizikleta, garraiobidea, dela.

Arabako Campuseko ikasleek eta Vitoria-Gasteizko ikasle izanik UPV/EHUko beste campus batzuetan ikasten  dutenek parte hartu ahalko dute lehiaketan.

Sariak hauek dira:

1. saria: bizikleta elektrikoa

2. saria: 300 euroko bonoa, bizikletarekin lotutako materiala erosteko.

3. saria: 100 euroko bonoa, bizikletarekin lotutako materiala erosteko.

Argazkiak aukeztu ahal izango dituzu:

–          Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, CD formatuan.

–          Posta elektronikoz helbide honetan: alavacomunicacion@ehu.es

Informazio gehiago eta aonarriak: UPV/EHUren webgunean

“YUZZ” talentu gazteen lehiaketa

Yuzz

“Yuzz” gazte bat zara?

Banesto Fundazioaren ekimena gazte sortzaileak bilatzekoa da. Aurkeztutako ideiek, osagai teknologikoa eta berritzailea eduki behar izango dute

18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen lehiaketa da teknologiari oinarritutako ideiak aurkezteko eta gero Arabako Tekonologi-parkean dohainik 7 hilabetetan garatzeko. Horretan beste aditu eta ekintzaileen laguntza izango dute irabazleek.

Lehiaketaren saria: 30.000 € irabazleentzat 20.000 € bigarrenarentzat eta 10.000 € hirugarrenarentzat. Eta gainera Silicon Valley-ra joateko aukera izango dute (Yuzz zentroko bakoitzeko bat).

Epea: urriaren 31

Informazio gehiago: www.yuzz.org