VGaztea

Gure protokoloak hizketagai

egk

2016tik EGK-k berdintasuna lanerako zeharkako balore gisa txertatzeko konpromisoa hartu zuen. Hortik sortu ziren berdintasun protokoloak oraindik gertatzen diren Indarkeria Matxista eta LGTBI+fobikoak salatzeko

Noiz: Azaroak 23, 18:30

Non: Zoom

Informazio gehiago: berdintasuna@egk.eus / 943429767 (Irati)

 

Cruising eremuetan, beste baten etxean edo etxe propioan ematen diren hitzorduetan eta ligatzeko aplikazioetan segurtasuna

Cruising eremuetan, beste baten etxean edo etxe propioan ematen diren hitzorduetan eta ligatzeko aplikazioetan segurtasuna sustatzeko liburuxka argitaratu du Ikusgunek.

Gure bizitzaren egunerokotasunean ematen ziren ohitura batzuk aldatu ditu Covid-19aren pandemiak. Aisialdi establezimendu batzuk konfinamendu eta segurtasun neurriak direla eta itxi behar izan dute. LGTBI+ pertsonok hauetako batzuk erabiltzen genituen gure artean harremantzeko eta harreman sexu-afektiboak bilatzeko.

Informazio gehiago.

Maiatzak 17. Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

LGTBIfobia

Igandean Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak hiri libre eta askotarikoa eraikitzeko dei egin du, pertsona lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen aurkako erasoen aurrean aktiboa.

Ez zaitzala LGTBIfobiak kutsatu!

LGTBI pertsonek aurre egin ohi dieten estigma eta desberdintasuna areagotu egin dira COVID19aren ondoriozko krisiarekin. Horrek areagotu egin du haienganako bazterkeria- eta diskriminazio-arriskua.

Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Ikusgunek, Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia, sexu-orientazioa eta genero-identitatea direla eta izandako erasoei buruz aurten landu duen txostena (pdf) (2019ko maiatzetik 2020ko apirilera arte) aurkeztu du.

Informazio gehiago.

Ikusgune. Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia

Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren aurkako behaketa sistema iraunkorra da.

Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia da Ikusgune:  Lumagorri ZAT, Zisheterosexismoaren Aurkako Taldearen proiektu bat, Gasteizko Udalarekin elkarlanean aurrera eramandakoa.

Ikusguneren asmoa da homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren aurkako behaketa sistema iraunkorra izatea.

Ikusgunean, datuak biltzen ditugu, salaketa judiziala jartzera animatzen dugu, eta beste bide batzuk esploratzen ditugu, sexu-orientazioa edo genero-identitatea direla-eta izaten diren  diskriminazioak erreparatzeko, ahal den kasuetan. Nolanahi ere, garrantzitsutzat jotzen dugu eraso guztiak salatzea mugimendu sozialetik, eta, horretarako, ezinbestekoa da hiriko elkarte‑ehunarekin harremanetan egotea.

Informazio gehiago.

 

Aniztasunak, mila kolore!

Homosexualitateak gaixotasun izateari utzi eta 28 urte geroago, EGKtik eta 8 elkartetatik* gaurko eguna, maiatzak 17, aprobetxatu nahi dugu gazterian ematen den LGTBI+fobia salatu eta gizarte anitz bat izatearen garrantzia azpimarratzeko. Aniztasunak, mila kolore!

Izan ere, oraindik ere LGTBI+ kolektiboak bizi dituen bazterketa eta indarkeriaz gogoeta egitea eta aldaketa bidean proposamenak egitea beharrezkoa da. Adibidez, Trans* gazteek oraindik ere (nahiz eta lege mailan aldaketarako proposamenak egon) patologizazioa bizi dute, alegia, gaixo bezala etiketatuak bizitzea beraien gorputza eta dokumentazioa aldatu ahal izateko.

Hori dela-eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) eta Gaur8 lantaldetik manifestu bat atera nahi izan dugu, Euskadiko gazteei eta administrazioari eskaerak eta proposamenak egin nahian. Hemen irakur dezakezu!

Manifestua