VGaztea

Enpresetan praktikak egiteko prestakuntza-programa 2021

Formación prácticas

Araban bizi bazara, 30 urte baino gutxiago badituzu eta unibertsitateko edo LHko ikasketak 2017ko otsailetik aurrera amaitu badituzu, 5 hilabeteko praktiketako 25 beketako bat eskuratzeko aukera izango duzu. SEAk eta Vital Fundazioak batera finantzatutako programa bat da, tituludunen prestakuntza beren lanbide-kualifikazioari dagozkion zereginetan osatzeko aukera ematen duena.

Informazio gehiago.

Avanza Orienta. Orientatzaileentzako jardunaldia

Avanza Orienta aurrez aurre egingo da, datorren azaroaren 10ean, Gasteizko Europa Jauregiko Francisco de Vitoria aretoan. Bertaratuen segurtasuna bermatzeko eta COVID-19ak dakarren arriskua prebenitzeko, eremuak eta formatuak egokitu egin dira edizio berezi honetan.

Jardunaldia doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Noiz: 2020ko azaroaren 10a

Non: Gasteizko Europa Jauregian

Norentzat: Orientatzaileak, tutoreak, zuzendariak

Informazio gehiago.

Beca

Vital Fundazioak berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko beka deialdi berria abiatu du. Egibideko Lanbide Heziketako ikasle tituludunei zuzenduta, hamar beka emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Ahal dela, posta elektronikoz eskatu beharko dira, eta, ezin bada, ikastetxeetan bertan, irailaren 14tik 18ra bitartean.

Araban Lanbide Heziketa garatzea izan da beti Vital Fundazioaren lehentasunetako bat, eta, horregatik, urtez urte lankidetza hori mantentzen eta indartzen jarraitzen du. Aurreko edizioetan bezala, hamar beka emango dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Horiek eskuratu ahal izateko, goi-mailako teknikariaren titulua lortuta izan behar da Egibideko campusetako batean (Arriaga, Jesús Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo edo Nieves Cano) 2018/2019 edo 2019/2020 ikasturteetan. Dokumentazioa jaso eta behar bezala beteta entregatu behar da irailaren 14tik 18ra bitartean, ahal dela posta elektronikoz edo, ezin bada, idazkaritzan, campusetako edozeinetan. Idazkaritzara joan ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatuta beharko da Egibideren webgunearen bidez (www.egibide.org). Beken iraupena 2020ko urritik 2021eko ekainera bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.

Hauek dira beken xede diren arloak:

  1. Kalitate-prozedurak laborategi kimikoan
  2. Ingurumena kudeatzeko eta sentsibilizatzeko prozedurak
  3. Kudeaketarako aplikazio informatikoak garatzea
  4. Ostalaritzaren kudeaketa integrala
  5. Marketina eta Komunikazioa/Administrazioa eta Finantzak/Zuzendaritzari laguntzea
  6. Ekipo informatikoa
  7. Laborategi klinikoaren eta biomedikoaren arloko proiektuak garatzea
  8. 4.0 industrian sistema integratzea
  9. Ekipo industrialen mantentze-lanak kudeatzea
  10. Fabrikazio- eta muntaketa-proiektuak garatzea

Informazio gehiago.

Lanbide Heziketaren azoka birtuala

FPP

Arabako Lanbide Heziketak ateak irekitzen ditu etorkizuneko ikasleek eta haien familiek lanbide-familia bakoitzeko Erdi Mailako eta Goi Mailako zikloak, sektore bakoitzeko merkatuaren joerak eta probintzian ziklo horiek ematen diren zentroak ezagutu ditzaten. Hurrengo ikasturtean izena emateko epea 2020ko ekainaren 1etik 19ra bitartekoa da, eta matrikulak uztailaren 13tik 17ra egin beharko dira.

BirtLH urrutiko LHko ikastetxeak izen-ematea aurreratu du. Maiatzaren 29tik ekainaren 9ra. Tramite horiek on line edo ikastetxeetako idazkaritzetan egiten ahalko dira, horretarako prestatu den ordutegian.

Informazio gehiago.

 

Fpbide. Zer Lanbide Heziketako ziklo ikasi nahi duzu?

fpbide

Zer da Fpbide?

  • Ez ba dakizu zein LH ziklo mota egin nahi duzun…
  • Interesatzen zaizkizun ziklo ezberdinei buruz zalantzak badituzu…
  • Gehien erakartzen zaituzten heziketa zikloen ikasgaiak eta irteera profesionalak ezagutu nahi ba dituzu…

Fpbidek lagun zaitzake!

Zer eskaintzen dizu Fpbidek?

Euskadiko LH ikastetxe ezberdinetako hainbat orientatzailek sortutako doahineko eta sarrera-libreko webgune bat da. Bi atal nagusitan banatzen da: lehenengoan, test irudidun baten bidez gehien interesatzen zaizkizun 5 LH zikloak aukeratzen lagunduko zaitugu eta bigarrenean, ziklo zehatz horiei buruzko informazioa (ikasgaiak, irteera profesionalak, moduluak, bideo azalgarriak, ikasle eta irakasle ohien testigutzak eta abar…) edukiko duzu. Agerian denez tresna erabilgarri eta osagarria da hau.

Informazio gehiago.

Vital Fundazioaren ingeleseko bekak

Vital Fundazioak 40 beka eskaini ditu unibertsitateko eta LHko tituludunentzat, ingeles-ezagutza hobetu dezaten.

Britainia Handian edo Irlandan lanean edo lan-praktiketan hiru hilabeteko egonaldiak egiteko 20 beka egongo dira, 2.000 eurorainokoak, eta beste 20 beka Idiomas Fundazioan ingeles teknikoa eta komertzialeko ikastaro bat egiteko.

Vital Fundazioak unibertsitateko tituludunentzako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako tituludunentzako beken programarako deialdia egin du aurten ere, beren ingeles maila hobetu dezaten, bereziki maila teknikoan eta komertzialean. 20 beka emango dira Britainia Handian edo Irlandan hiru hilabeteko egonaldiak egiteko, lanean edo lan-praktiketan, eta beste 20 Idiomas Vital Fundazioan hizkuntza hobetzeko. Eskaerak egiteko epea apirilaren 1ean hasiko da.

Informazio gehiago.

 

Avanza. Arabako Lanbide Heziketaren Azoka

avanza

Arabako Lanbide Heziketako ikastetxeok AVANZA Orienta jardunaldiaren II. ediziora gonbidatu nahi zaituztegu, dohainik, bai orientatzaileak bai tutoreak bai zuzendaritza-taldeak, datorren apirilaren 1ean, asteazkenean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Hausnarketa, motibazioa eta ikaskuntza hazten jarraitzeko

IÑIGO SÁENZ DE URTURI (9.00-10.00 horas)

Egizu posible! Konektatu zure ikasleekin eta izan haien liderra.

Talde korporatiboen prestatzailea, komunikazioan aditua eta Adimen emozionaleko eta neurolinguistika-programazioko masterra.

Sáenz de Urturi nazioarteko hizlaria (Keynote Speaker) da, bai eta prestatzailea ere Espainian zein Latinoamerikan: lidergo adimenduna, ahozko komunikazioa eta lantaldeen kohesioa.

ROBERTO AGUADO (10.00-11.00 horas)

Garrantzitsua ez da zer egin behar den jakitea, baizik eta egiteko gai izatea  

Adimen emozionalaren alorrean erreferentea eta Lotura Emozional Kontzientea (VEC, gaztelaniazko siglak) ereduaren egilea, zeina ikerketa zientifikoan eta Denbora Mugatuko Psikoterapien Europako Institutuan garaturiko 25 urtetik gorako lan-eskarmentuan oinarrituko metodoa den.

Aguado Psikologia Klinikoan eta Psikoterapian aditua, Ebaluazio eta Psikoterapia Zentroen zuzendaria, irakaslea, egilea eta idazlea, ikertzailea eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea da.

LEHENENGO PERTSONAN

LH Dualeko ikasleen esperientziak (11:30-12:00)

Bi gaztek Lanbide Heziketa Duala ikasteko beren arrazoiak azalduko dituzte, hala nola zertan datzan prestakuntza-modalitate hori, nolakoa den beren egunerokoa eta, haien ustez, zein abantaila dakartzan enpresan prestatzeak.

JOKO-ZELAIAN

Bisita enpresetara (12:30-13:30)

Antolakuntzak autobusak jarriko ditu bertaratuak inguruko enpresetara joan eta, talde txikitan, lanbide-heziketako ikasle ohiek bertan egiten duten benetako lana ezagutu ahal izateko.

Jardunaldia doakoa bada ere, izena eman behar da aurretik, martxoaren 20ra bitartean. Izena emanez gero, eskertuko dizuegu bertaratzeko konpromisoa betetzea.

Informazio gehiago.