VGaztea

Euskarazko irakurketa kluba (Gauekoak)

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela?

Gazteon irakurzaletasuna xede duen irakurle klub txiki honen helburu nagusia XXI.mendeko idazle euskaldunen proposamen literarioen inguruko eztabaida gune bat sortzea da. Norbanakoen esperientzia pertsonalak abiapuntzutzat hartuta, hilabetean behin proposatzen dugun kultur ekintza dugu helburu.

4 saio euskarazko 4 literatura-idazle emakumeekin.

Hasiera emango diogu klubari Gorputz madarikatuak eta Lucía Baskaranarekin irailaren 29an,  lagunduko gaituela saioan bere liburuaren inguruko ideiak ama-kumean jartzeko eta irakurketa partekatua egiteko.

Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek?

Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.

Irakurketa klub honetan parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da. Egin ahal duzu egoitza elektrokioaren bidez zein Gauekoak-en web eremutik.

Saio guztiak Landatxo gizarte-etxean egingo dira 19:030etatik 21:00ak arte.

Informazio eta jarduera gehiago Gauekoak-en web espazioan et sare sozialetako profiletan.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

Udal liburutegiek blog propioa izango dute, BiblioGasteiz

Udal liburutegiek blog propioa izango dute, sarea osatzen duten 23 guneen funtsak ezagutaraztearren.

Bibliogasteiz blogak itxura zaindu eta berritua du; hileko berritasunak nabarmentzen ditu, bai liburuei bai musika eta zinemari dagokienez, irakurleek horien berri izan dezaten.

‘Irakurketa gidak’ ere eskainiko ditu, gai zehatzekin lotutako liburuak proposatzeko. ‘Gomendioak’ atalean, berriz, zenbait lan eta egile nabarmenduko dira, ikuspegi berezi batetik. E-liburutegiko funts digitalen gomendioak ere ez dira faltako.

 

Udal liburutegietan liburuak itzultzea

Udalaren Liburutegi Sarean alarma-egoera deklaratu aurretik mailegatutako liburuak, CDak eta filmak jasoko dira.

Liburutegiek itxita jarraitzen dutenez, itzulketa gizarte-etxeetako sarreran egingo da. Dokumentu kopurua handia denez (20.372), aurretiko hitzordua eskatzeko sistema bat ezarri da. Gomendagarria da itzultzeko araudia kontsultatzea, hitzordua eskatu aurretik

Hitzordua eska daiteke maiatzaren 25etik ekainaren 5era.

Informazio gehiago.

eLiburutegia irekita herritar guztientzat

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak helbide elektroniko bat ezarri du aldi baterako, herritarrek Espainiako liburutegi digital handienean sartzeko aukera izan dezaten; izan ere, Euskadiko liburutegi publikoek aurrez aurreko zerbitzuak eten dituzte, koronabirusaren pandemia dela eta.

liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidearen bidez, eLiburutegian sartzeko pasahitzik ez dutenek eta Euskadiko irakurketa publikoko sareko bazkideek eskatzeko aukera izango dute, eta sareko zein liburutegiko bazkide ez direnek ere eskatu ahal izango dute, egoera normalizatu arte.

Orain arte euskarri digital horretara sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eskatzeko tramitea aurrez aurre egin behar zen liburutegi batean, baina orain etxetik atera gabe egin ahal izango da, Internet bidez.

Guztira 20.000 liburu digital eta 15.000 film baino gehiago eskura daitezke. eLiburutegian pertsona bakoitzak hilean lau liburu irakurtzeko eta astero bi film ikusteko aukera du.

Irakurketa bultzatzen jarraitzeko, aldatu zure liburuak

Liburuak Trukatzeko VII. Azoka Iradier Arenan

Hasiera eguna: 2015/10/24, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2015/10/25, amaiera ordua:14:00

Beste norbaitek irakurri nahi duen liburua zeuk duzu… Horrek, berriz, zuk lortu nahi duzuna… Truka ditzagun, bada!

Liburutegiaren eguna dela eta, Udalaren Liburutegi Sareak trukatzeko 3000 liburu jarriko ditu.

Trukeak, haurrentzako lantegiak, musika zuzenean…

Ikusi egitarau osoa