VGaztea

Udalaren liburutegi sareko jarduerak

Urritik abendura bitartean gazteentzako eta helduentzako udal liburutegien sarearen programazioa ekarri dizugu.

Hiruhileko honetan zehar liburutegiak hitzaldiez, ipuin-kontalariez, antzerkiaz, bertsoz eta abarrez beteko dira.

Kontsultatu programazio osoa eta sartzeko baldintzak, eta ez galdu horietakoren batera joateko aukera.

Gozatzea espero dugu!

Udal liburutegiek blog propioa izango dute, BiblioGasteiz

Udal liburutegiek blog propioa izango dute, sarea osatzen duten 23 guneen funtsak ezagutaraztearren.

Bibliogasteiz blogak itxura zaindu eta berritua du; hileko berritasunak nabarmentzen ditu, bai liburuei bai musika eta zinemari dagokienez, irakurleek horien berri izan dezaten.

‘Irakurketa gidak’ ere eskainiko ditu, gai zehatzekin lotutako liburuak proposatzeko. ‘Gomendioak’ atalean, berriz, zenbait lan eta egile nabarmenduko dira, ikuspegi berezi batetik. E-liburutegiko funts digitalen gomendioak ere ez dira faltako.

 

Irakurri, gozatu eta oparitu: euskaraz irakurtzea sustatzen duen kanpaina

Irakurri, gozatu eta oparitu

Gure Udalaren Liburutegi Sarean dugun euskarazko literaturaz gozatzera gonbidatu nahi zaitugu, irakurle, eta gainera irakurritako liburua opari bihurtuko dugu. Horretarako Topagunearekin batera Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren edizio berria jarri dugu martxan.

Oso erraza eta atsegingarria da parte hartzea. Azaltzen dizugu nola: Geihago…

Ekonomia feministari buruzko hitzaldia Aldabeko liburutegian

Noiz

Eguna: 2020/09/30, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:30

Deskribapena

Hitzaldiaren izenburua: “Vidas sostenibles: bases introductorias a la economía feminista”. Hizlaria: Tania Cañas (Mugarik Gabe). Ekonomia feministak bizitza eta zaintzak erdigunean kokatzearen urgentzia planteatzen digu eta bizitza eta planeta suntsitzen ari den sistema ekonomikoari aurre egiteko beharra.

  • Hizkuntza: gazteleraz.
  • Adina: gazte eta helduentzat.
  • Lekua: Aldabeko gizarte etxeko liburutegian.
  • Sarrera: libre, lekuak bete arte.

Gazteentzako Nanoipuinen Lehiaketak sariak banatu ditu

nanorrelatos

 

Banatu dira Gasteizko udaletxean Gazteentzako Nanoipuinen Lehiaketaren seigarren edizioaren sariak; Udal Liburutegien Sareak antolatu du aipatutako lehiaketa. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Laboral Kutxako ordezkari Kepa Koldo Ortiz de Urbinak eman dituzte.

“Zorionak eman nahi dizkizuet aurkeztu zareten gazte guztioi, erronka polit hori onartzeagatik, eta parte hartzen eta idazketa sortzailearen abenturan sakontzen jarraitzera animatzen zaituztegu“, adierazi du Cantok.

A kategorian (DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat) Djamila Ouedraogok lortu du gaztelaniazko lehen saria, eta Sergio Lizarduyk, bigarrena. Euskarazkoan, Aitana Estebanek lortu du lehen saria, eta Olaia Espadasek, bigarrena; azken horrek ezin izan du saria jaso.

B kategorian (DBHko 3. mailatik 18 urtera artekoak), gaztelaniazko atalean, Alba Jonquera izan da lehena, eta Aimar Toquero, bigarrena. Euskaraz, Garazi Gilen estiloa aitortu dute eta haren ondoren, Marina Aguillorena.

19 eta 30 urte bitarteko gazteentzako Laboral Kutxa sarian, berriz, Erise Pérezek eta Alba Lazcozek lortu dituzte sariak gaztelaniazko atalean, baina bigarrenak ezin izan du saria jaso; euskarazko atalean, berriz, Iñigo Satrustegik eta Beñat Gotillak —hori ere ezin izan da bertaratu— irabazi dute.

Denek diploma bana jaso dute eta horretaz gain, tablet bat lehen saria lortu dutenen kasuan, eta hiriko liburu-denda baterako 50 euroko erosketa-balea bigarren saria lortu dutenen kasuan.

Txani Rodríguez eta Manu López Gaseni idazleek osatu dute epaimahaia.

216 egilek 371 nanoipuin aurkeztu dituzte orotara.

Informazio gehiago.

Udal Liburutegi Sarean: ordutegiak eta mailegua

Uda hemen da, eta Udalaren Liburutegi Sareak ordutegia eta maileguak egiteko baldintzak moldatu ditu hilabete hauetarako, oporretan ere irakurketa errazte aldera. Irailaren 1etik aurrera, zerbitzuek betiko ordutegia izango dute baino astelehenetik ostiralera; iraileko asteburuak liburutegiak itxita egongo dira.

Informazio gehiago.

Liburutegiak zabalik daude maileguetarako, aurretiko hitzorduen bitartez

bibliotecas

Udalaren Liburutegi Sareak beste pauso bat ematen du deseskalatzeko prozesuan, eta asteazken honetan, ekainaren 10ean, liburutegietako ateak zabalduko ditu gizarte etxeetan, gustu guztietarako irakurgaiak, musika eta filmak eskaintzeko.

Liburutegiak ohiko ordutegian irekiko dira, baina astelehenetik ostiralera soilik, gizarte etxeak asteburuetan itxita egongo baitira oraindik.

Hasiera batean, mailegu zerbitzua baino ez da martxan jarriko, eta eskatu nahi diren dokumentuak aldez aurretik eskatu beharko dira.

Maiatzaren 25az geroztik, osasun alarmaren deklarazioagatik itzuli gabe geratu ziren liburuak eta maileguan utzitako gainerako dokumentuak jasotzeari ekin zioten liburutegiek. Liburu, CD eta film horiek guztiak kutxetan sartuz joan dira, 15 eguneko berrogeialdia ziurtatzeko katalogora eta liburutegietako apaletara itzuli baino lehen. Eta orain beste urrats bat emateko unea da: mailegu zerbitzua berriz hastea, oraingoz murrizketa eta araudi berezi batzuekin, erabiltzaileek eskatzen duten zerbitzua modu seguru eta eraginkorrean ematen jarraitzeko.

Lehen fase honetan, liburutegiek ezin izango dituzte ohiko gainerako zerbitzuak eskaini, hala nola aretoan kontsultak egitea, fotokopiak egitea, ordenagailuak erabiltzea, ikasteko gelak edo liburutegien arteko mailegua.

Informazio gehiago.

Udal liburutegietan liburuak itzultzea

Udalaren Liburutegi Sarean alarma-egoera deklaratu aurretik mailegatutako liburuak, CDak eta filmak jasoko dira.

Liburutegiek itxita jarraitzen dutenez, itzulketa gizarte-etxeetako sarreran egingo da. Dokumentu kopurua handia denez (20.372), aurretiko hitzordua eskatzeko sistema bat ezarri da. Gomendagarria da itzultzeko araudia kontsultatzea, hitzordua eskatu aurretik

Hitzordua eska daiteke maiatzaren 25etik ekainaren 5era.

Informazio gehiago.

eLiburutegia irekita herritar guztientzat

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak helbide elektroniko bat ezarri du aldi baterako, herritarrek Espainiako liburutegi digital handienean sartzeko aukera izan dezaten; izan ere, Euskadiko liburutegi publikoek aurrez aurreko zerbitzuak eten dituzte, koronabirusaren pandemia dela eta.

liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidearen bidez, eLiburutegian sartzeko pasahitzik ez dutenek eta Euskadiko irakurketa publikoko sareko bazkideek eskatzeko aukera izango dute, eta sareko zein liburutegiko bazkide ez direnek ere eskatu ahal izango dute, egoera normalizatu arte.

Orain arte euskarri digital horretara sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eskatzeko tramitea aurrez aurre egin behar zen liburutegi batean, baina orain etxetik atera gabe egin ahal izango da, Internet bidez.

Guztira 20.000 liburu digital eta 15.000 film baino gehiago eskura daitezke. eLiburutegian pertsona bakoitzak hilean lau liburu irakurtzeko eta astero bi film ikusteko aukera du.