VGaztea

Hizki Laburrak, gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketaren II edizioa: testu saridunak

‘Oihartzun’ hitza abiapuntu izanik eta gehienez 1000 hitz erabiliz istorio bat kontatzea izan du xede Hizki Laburren Lehiaketaren bigarren edizio honek.

Azaroaren 15era arte luzatu da lanak bidaltzeko epea eta guztira 16 lan jaso dira.

Aurreko edizioan bezala, honetan ere nabarmentzekoa izan da jasotako lanen kalitate aparta. Bestetik, aipatzekoa ere jasotako lanetan jorratu diren gai anitzak eta interesgarriak: umorea, egungo arazoak, mitologia, norbanakoen bizipenak…

Hiru lan izan dira sarituta suertatu direnak:

  • Lehenengo saria:  ‘Eman eta jaso’ – Oihana Arana
  • Bigarren saria: ‘Plazerra margotuz’ – Joyce Errasti
  • Hirugarren saria: Euskalduna’ – Ixone Santamaria.

Sari banaketa azaroaren 24an izango da Ortuño Aretoan, 19:00etan, eta ekitaldia borobiltzeko Jon Basagurenek kontzertua eskainiko du.

Gonbidapenak 

Zorionak parte-hartzaile guztientzat! Istorio guztiak irakurri udalaren web orrian.

 

Gauekoak eta Liburu Eguna

Gaur, apirilak 23, Nazioarteko Liburu Eguna da eta Gauekoak-ook gure Irakurketa Klub inklusiboan ospatuko dugu.

Klub honetan, 16 eta 30 urteko bitarteko 10 gazteek parte hartzen dute, ostiralero, Aldabe gizarte etxean , arratsadez 18:00etatik 19:30etara.

Pasaden ostiralean hasi ginen Montse Floresek idatzitako Agua del Rif liburuarekin  eta ekainaren 4an bukatuko dugu.

Arabako Irakurketa errazako elakarteak dinamizatzen du eta aisialdi inklusiboa, sortzailea eta parte-hartzailea sustatu nahi du, irakurketaren eta istorioak partekatzeko eta eraikitzeko grinaren bidez.

Baina… Zer da irkaurketa erraza?

Irakurketa Errazeko materialak (liburuak, dokumentuak, web orriak, etab.) irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurri eta ulertzeko kontu bereziaz sortutako materialak dira. Edukiari, lengoaiari eta formari dagokienez IFLAren nazioarteko ildo nagusiei jarraitzen diete.

 “Urrutira bidaiatzeko ez dago liburu bat baino ontzi hoberik” Emily Dickinson.

Liburu Egun polita izan!

Haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko Vitoria-Gasteiz Sariak

Tokiko Gobernu Batzarrak haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak saritzeko Vitoria-Gasteiz Sarien deialdia onetsi du Udalak 2002az geroztik antolatzen duen lehiaketa horren 18. edizioa izango da.

18.000 euroko zuzkidura dute sariek; 9.000 euro kategoria bakoitzeko irabazlearentzat —6 eta 12 urte bitartekoentzako haur-literatura eta 13 eta 18 urte bitartekoentzako gazte-literatura—. Hurrengo hilean aurkeztu ahal izango dituzte beren lanak itzultzaileek. Azkeneko edizioan, Patxi Zubizarretaren ‘Animalia asko, pila, bila’ itzulpena eta Xabier Olarraren ‘Katriona’ saritu ziren. Orain artean itzulpen gehien aurkeztu den edizioa izan zen.

Gazteentzako Kazetaritza Erredakzioaren 2. Lehiaketa

Concurso redacción periodística

National Geographic España aldizkariak eta RBA Librosek Kazetaritza Erredakzio Lehiaketaren bigarren edizioa iragarri dute. Lehiaketa horretan, 14 eta 18 urte bitarteko gazteek kazetaritza-editorial bat idatzi beharko dute, ozeanoek dituzten erronkak azaltzeko eta konponbideak proposatzeko.

Baldintzak

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute 14 eta 18 urte bitarteko gazteek, DBHko 3. eta 4. mailakoek (Esploratzaile 1. maila) eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoek (Esploratzaile 2. maila), baldin eta Espainiako lurraldeko Bigarren Hezkuntzako edozein ikastetxetan matrikulatuta badaude.

Sariak

Bi kategorietako lehen sariak honako hauek jasoko ditu: lan irabazlea inprimatutako aldizkarian argitaratzea, National Geographic España aldizkarirako urteko harpidetza bat eta RBAko liburu sorta bat. Bigarren eta hirugarren irabazleak eta finalistak aldizkariaren webgunean argitaratuko dira.

Informazio gehiago.

 

Euskarazko idazkera sortzailea-lantegia

Noiz:

Hasiera eguna: 2021/03/07, hasiera ordua: 10:00, amaiera eguna: 2021/03/28, amaiera ordua: 12:00

Helburua:

Ikastaro honen xede nagusia Gasteizko euskal idazle gazteak batzea da, elkarren artean euskararen, aniztasunaren eta feminismoaren alde eginez.

Dinamizatzaileak:

Miren Uriarte Crespo (psikologoa eta taldelanean aditua), eta Itziar Uriarte Crespo (psikopedagogian lizentziatua eta hizkuntza irakaslea) izango dira tailerra bideratuko dutenak. Biak Gazteria zerbitzuak antolatutako “Gazte Hitzak lehiaketan” sarituak, eta Itziarren kasuan, “Bizimundua” izeneko helduentzako ipuin-liburu inklusiboaren sortzailea.

Edukia:

Lantegian, hainbat kontakizun mota landuko da, baliabide estilistikoak eta idazketa ez sexista indartuz. Tailerraren amaieran, parte-hartzaileek sortutako kontakizunak biltzen dituen liburuxka bat argitaratuko da. Maiatzaren 7an, Goiuri Jauregian, liburuaren aurkezpena egingo da, eta parte-hartzaileek, bertaratutakoen aurrean, bere kontakizunaren zatiren bat irakurriko dute.

Proiektu hau “Haziak- ideia gazteak” lehiaketan saritua izan da. Horri esker, laguntza ekonomikoa izan du, baita udaleko errekurtsoak erabiltzeko aukera ere: difusioa (kartelak, udaleko gizarte-sareak) eta ikastaroa egiteko udaleko espazio bat.

  • Jarduera: Idazkera sortzailea euskeraz lantzeko lantegia: kontakizunak, ipuinak, nano kontakizunak, poesia,…Balio estilistikoak, idazkera ez sexista. Ikaskuntza kooperatiboa.
  • Eguna eta ordua: 2020ko martxoaren 7, 14, 21 eta 28an, 10:00-14:00.
  • Hizkuntza: Euskaraz.
  • Adina: 16-35 urte.
  • Lekua: Aldabe gizarte-etxean, 1. bilera gelan.
  • Aldez aurreko izen ematea, hemen: idatzizsortu@gmail.com / otsailaren 28ra arte.

Lantegiaren kartela ikusi (pdf)

 

Irakurketa gomendatua: FUEGO BAJO LAS NUBES

Idazlea

Aintzane Rodríguez Barrante Gasteizen jaio zen eta gaur egun Bilbon bizi da, Biokimika eta Biologia molekularreko ikasketak egiten.  Oraindik haurra zela hasi zitzaion literaturarekiko maitasuna, eta istorioak kontatzeko grina horretatik sortu zitzaion, halaber, istorioak oholtza gainean irudikatzeko beharra. Antzerkia eta idazketa ez ezik, zientzia eta irakurketaren maitale ere bada.

Bere nobelak

21 urte besterik ez ditu gasteiztar honek eta iada bi eleberri argitaratu ditu. La casa de los artistas da bere lehen eleberria, baina etengabe idatzi eta sortu ditu ezagutzen dituen forma guztiak. Fuego bajo las nubes da bere bigarren eleberria, erderaz argitaratuta:

 

LONDRES 1910

Ekialdeko elezahar batek dioenez, elkar ezagutzeko pertsonak hari gorri ikusezin baten bidez konektatuta daude. Hari hau ez da inoiz desagertzen eta bere behatzei lotuta egoten da etengabe, denbora eta distantzia gorabehera. Pertsona bakoitzaren patua hari batek markatzen eta arautzen duen gizarte batean, hari hori gabe jaiotzea da gerta dakigukeen gauzarik okerrena.
Edo ez.
Oliviek batzuetan uste du errazagoa izango litzatekeela bera eta bere anaia Julien elkarrekin lotuta egongo balira. Beste batzuetan poztu egiten da horrela ez delako. Bere denbora fabrika, dantza eta sufragisten artean banatzen du, eta bere anaiak unibertsitatera joan behar du, baina arteari ekin nahi dio. Elisabeth, bestalde, Olirekin elkartzen da, berak nahi baino askoz lehenago aurkitu duela dirudien iragan batetik ihes egiten duenean, Nasha hazten utzi nahi ez dion orainaldi bati lotuta dagoen bitartean.

 

Anima zaitez irakurtzera!

 

Gauekoak – Hizki laburren lehiaketaren emaitzak

Hizki laburren lehiaketa

Hona hemen lan irabazleak eta egileen izenak:

Era berean, hemen irakur ditzakezu lehiaketaren lehen edizio honetara aurkeztutako gainerako lanak:

Informazio gehiago.

Gauekoak – Hizki laburren lehiaketa

Hizki laburren lehiaketa

Euskararen erabilera bultzatzeko, hitz bat proposatzen da eta hitz hori sortutako kontakizunean erabili beharko dute parte hartzaileek. Lehenengo edizio honetan “arbaso” hitza izango da ardatza. Lanak bidaltzeko epea urriaren 13tik azaroaren 13ra izango da. Kontsultatu oinarriak hemen.

Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean.

  • Sari banaketa: azaroak 20, ostirala.
  • Montehermoso Kulturunea.
  • 18:00etan.

Informazio gehiago.

2020ko Gazteentzako VI. Nanoipuin Lehiaketaren irabazleak

nanorrelatos

Badakigu nortzuk diren Udalaren Liburutegi Sareak antolatu duen Gazteentzako VI. Nanoipuin Lehiaketaren aurtengo irabazleak. Txani Rodríguez eta Manu López Gaseni idazleek osatu dute oraingoan epaimahaia eta 371 testuren artean aukeratu behar izan dute. Zorionak guztioi eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

Ezagutu itzazu testu irabazleak eta euren egileak: Geihago…