VGaztea

Eusko Jaurlaritzak gazte-lonjak eta botiloiak debekatu ditu

Osasun Sailburuak agindua argitaratu du, COVID19aren bilakaera epidemiologikoari eusteko neurri gehiagorekin

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuaren aginduak gaur gauerditik maskara erabiltzea derrigorra dela ezartzen du, pertsonen arteko distantzia gorabehera, bai bide publikoan edo aire zabalean, bai erabilera publikoko edo jendeari zabalik dauden espazio itxietan, baldin eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartzerik badago.

Ostalaritzako lokaletan, ezingo dira 10 pertsonatik gorako taldeak batu mahaietan, ez establezimenduaren barruan, ez kanpoan.

Gainera aginduak agintzen du egungo egoerak iraun bitartean eta agindu hori indarrean egon bitartean, ez dela ordutegiak zabaltzeko beste baimenik emango, eta eman direnak ondoriorik gabe utziko direla. Neurri horrek ostalaritzako establezimendu eta zerbitzuetan, jatetxeetan, txokoetan eta sozietate gastronomikoetan du eragina, bai eta diskoteketan eta gaueko aisiako gainerako establezimenduetan ere.

Azkenik, pandemiaren egungo egoera aintzat hartuta, arauak dio osasunaren kalterako dela kalean kolektiboan edo taldean edariak kontsumitzea.

Osasun Sailburuak neurri horiek hartzeko motiboak honako hauek direla esan du: COVID-19aren bilakaera epidemiologikoa, eta, udako aldia hasi denean, normalitate berrian sartu izanak pertsonen pilaketak ekarri dituela eta dakartzala egiaztatu dela eta, hala, ez direla ari zaintzen aisia-ekintzen eta kolektiboan gozatzearen inguruko prebentzio-neurriak. Aipatu duenez, “ezin diogu birusari berriz ere abantaila hartzeko aukerarik eman”, eta erantzukizun hori erakundeena eta herritarrena da.

Informazio gehiago.

Gazteen lonjeatarako ordenantzaren zorriborroari buruzko Elkargunearen lan saioa.

Gazte Planetik, ongi izan.

Lan egiten ari gara Sindikoak proposatutako gazteen lonjeei buruzko ordenantzaren zirriborroa Gazteria Elkargunean.

Laguntza eskatu nahi dizuegu lonja batetan parte hartzen duen gazteren bat  edo gaian interesatuta ezagutzen baduzu, Elkargunearen lan saio irekian parte hartzera gonbidatzeko (deialdia bidaltzen dizuegu), gurekin harremanetan jarri gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 161616 (luz. 3211) telefonoan.

Mila esker zure laguntzagatik eta bakarrik kontatzea lan saioa 29an, asteazkenean izango dela, 18:00etan, Landatxo gizarte etxean.

Ongi izan

Lonjaialdia film laburren mikro jaialdia

Zure lonja ez da zulo ziztrin bat. Leku eroso eta atsegin bat da zure lagunekin konpartitzeko.

Erabili zure irudimena zure lonja bideo baten bidez nolakoa den erakusteko, dokumental moduan edo fikzioan. Gazteen lonjei buruzko lehenengo bideo lehiaketa.

Aukera duzue maiatzaren 245 arte zure lana bidaltzeko.

Ekainaren 5ean, aurkeztutako bideo guztiak ikusteko aukera izango da jaialdi batean Oihaneder jauregian. Han epaimahaiak erabakitako sariak banatuko dira, eta beste sari bat ere emango da; hau da, bertaratutakoek beste bideo bat aukeratuko dute saritzeko.

Hemen dauzkazu lehiaketaren oinarriak

Anima zaitez eta parte hartu

Gazteen lonjei buruzko ikerketa eta bideoa

Gazte Planak bultzatuta eta Euskal herriko Unibertsitateko Identitate Kolektiboen Ikertegiak eginda ikerketa bat egin da Gasteizen eta aurki daitezke gaiari buruzko hausnarketa jarraitzeko eta sakontzeko:

Ikerketa:

http://www.identidadcolectiva.es/pdf/

Gazteriaren Gazte Plananren web orrian.

Bideoa:

http://www.identidadcolectiva.es/images/video.zip  

Euskonews ikerketari buruzko artikulu bat agertu da.

Europako saria Ai-Laket elkarterako, gazteen lonjetan egiten duen programa prebentibo bategatik.

Zorionak Gasteizko gazteekin hain lana garrantzitsua egiten duen elkarte honi. Elkarteak oso ondo lan egiten du Gasteizko gazteen errealitatea hobetzeko. Ai-Laketek sari hori jaso du gazteekin egiten duen lan prebentiboarengatik. Gehiago irakurri ahal duzu sariari buruz El Correon agertu den berri honetan.

Egiten duten lana, Gazteria Atalak eta Gazte Planak bultzatuta, hiriko gazteen lonjetan egin dute eta baita Gazte Planaren eta Euskal herriko Unibertsitatearen artean egin den Gasteizko lonjei buruzko ikerketan parte hartu dute.

Zorionak eta ekin lanari.

Gazteen lonjak: bidali zure iritzia.

Gazteen koadrila askok duen kezka bat da gai hau. Lonjak dira elkartzeko tokiak, hitz egiteko, denbora pasatzeko edo zaletasunak partekatzeko aukera ematen dituen esparruak.

Joan zen astean “Diario de Noticias de Alava” egunkariak gaiari buruz idatzi zuen eta bi erreportaje eskaini zizkigun. Hemendik erreportajeak irakurri ahal dituzue eta eta zuen iritziak edo ekarpenak bidali ahal dzikiguzue gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora edo post honetan komentario batetan.

  1. erreportajea. 2. erreportajea.

 

Anima zaitez eta mila esker zuen ekarpenengatik.