VGaztea

Mazoka 2020

Mazoka

Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio Azokak hautatu ditu 2020ko edizioan (Interneten bidezkoa izango da aurten, abenduaren 3tik 20ra bitartean) parte hartuko duten 40 mazokalariak. Horien artean izen garrantzitsuak daude, esaterako Elena Odriozola (Euskadi Saria eta Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala) Sonia Allins (haren lana saritua izan da Frantzian, AEBetan eta Alemanian); Javier Navarro ‘El Dios de los Tres’ (muralista eta artista, erakusketak egin dituena Miami, Florentzia, Praga eta New Yorken), eta Juan Pablo Celestino ‘Dr Juanpa’ (kontzertu ugariren kartel-egilea: Sonorama, Mondosonoro, Blind Melon, Run The Jewels, Cypress Hillo eta Grateful Dead, besteak beste).

Marrazki eta ilustrazio azoka Interneten bidez egingo da aurten, abenduaren 3tik 20ra bitartean.

Informazio gehiago.

Gauekoak – Erretratu eta ilustrazio tailerrra

Gauekoak retrato ilustración

Auto-erretratuaren tailerraren helburua nork bere buruarekin topo egitea da. Sortzeko orduan norberaren barruko “inspirazioaren” bilaketa esperimentatzea da helburua. Pertsona bakoitzaren alderdiak ikertuz eta ezagutuz.

  • Irakaslea: LaBildotsne
  • Aldabe GE.
  • Azaroak 6, ostirala.
  • 17:30 – 20:30
  • Gastelaniaz.

Izen-ematearekin
Jardueran parte hartzeko beharrezkoa da email bat bidaltzea info.gauekoak@gmail.com helbidera gaian ekintzaren izena zehaztuz eta, beharrezkoa denean, txanda adieraziz. Horretaz gain, mezuan izena eta abizena, adina, telefono zenbakia eta NAN zenbakia zehaztu beharko dira.

Informazio gehiago.

“Hiriko kirol-instalazioak” I. marrazki-lehiaketa

kirola

Gasteizko Udaleko Kirol Zerbitzuak “Hiriko kirol-instalazioak” I. marrazki-lehiaketa deitu du. Kirol instalazioetako abonatu guztiek parte hartu ahalko dute. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 1etik 15era arte da, biak barne.

Oinarriak

1.- Gaia

Gasteizko udalaren edozein kirol-instalazio aukera dezakezu. Esteka honen bidez kontsultatu.

2.- Parte-hartzaileak

Udalaren kirol instalazioetako abonatu guztiek parte hartu ahalko dute. Bost kategoria egongo dira:

0 – 8 urte
9 – 15 urte
16 – 30 urte
30 – 59 urte
60 urtetik aurrera.

Geihago…

Marrazki eta irudi azokaren 3. edizioa: MAZOKA, Marrazki Azoka

Jaialdi grafiko eta ikusizko hau ARABAKO ILUSTRAPADOSek antolatua da eta 2017ko abenduaren 15an, 16an eta 17an izango da Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko almendraren gainaldean dagoen garai bateko ur biltegian (www.montehermoso.net).

Info gehiago Mazoka web orrian

Erakustaldi hau doakoa izango da eta egileek eurek artatuko dute publikoa. Bisitariek prezio onean topatuko dituzte bertan izango diren ilustratzaileen, marrazkilarien eta ikusizko artisten lanak; jatorrizko obretatik hainbat formatutako erreprodukzioetara: papergintza, ehungintza, zeramika, serigrafia, dekorazioa, osagarriak, kraft-a, artisautza, eta abar.

Geihago…