VGaztea

Googaz, tokiko merkataritza sustatzeko hiriko room ihesak arrakasta handia izan du

Joan den apirilaren 17an Googaz hiriko room ihesaren lehen lehiaketa egin zen Gasteizen. Lehiaketa horren helburuen artean dago gure hiriko tokiko merkataritzak duen garrantzia ikusaraztea gazteen artean.

Eskaera handia eta harrera ona izan dituenez, bigarren edizio bat egingo dugu apirilaren 24an, larunbatean. Parte hartu nahi baduzu eta lagunekin Interrail bat irabazteko aukera izan nahi baduzu, izena eman www.googaz.eus webgunearen bidez.

Googaz. Escape room bat hirian zehar tokiko merkataritza sustatzeko

Googaz

Gasteizko Udalak, Gazte Planaren barruan, gazte ekintzaileekin lankidetzan, eta Gasteiz On elkartearekin batera Googaz ekimena abiarazi du, tokiko merkataritza sustatzeko.

Edukia:

Hirian zehar gymkhana bat eginez, 18 eta 30 urte bitarteko gazte-taldeek tokiko merkataritzarekin zerikusia duten proba batzuk egin beharko dituzte, ordu eta erdiko denbora-tartean. Lehiaketa apirilaren 17an eta 24an egingo da, gehienez 3 laguneko taldeetan. Irteera eta helmuga Espainia plazan dagoen Gazteen Argibideetarako Udal Bulegotik egingo da. Izena emateko www.googaz.eus orria erabil daiteke.

Txapelketa irabazten duen taldeak bigarren fase bat egin beharko du probintzia mailan, euskal espedizioan arabar ordezkaria nor izango den erabakitzeko. Talde horren saria izango da Europan zehar Interrail batean ibiltzea, Europako tokiko merkataritzaren jardunbide egokien adibideak detektatzeko eta, ondoren, euskal eremura eramateko.

·        Jarduera: Escape room bat hirian tokiko merkataritza sustatzeko.

·        Eguna eta ordua: 2021eko apirilaren 17an eta 24an. Ordu eta erdiko saioak 10:00etatik 20:00etara.

·        Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.

·        Adina: 18-30 urte.

·        Lekua: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (Espainia plaza 1, behea).

·        Aldez aurreko izen ematea: www.googaz.eus

Zauden lekura iristen gara

Gasteiz on llegamos donde estés

Covid-19aren krisiak aldaketa ugari ekarri ditu gure bizitzetara, batez ere gure erosketa- eta kontsumo-ohiturei dagokienez. Horren guztiaren jakitun, Gasteiz On elkarteko kide diren merkatari eta ostalariek berriro asmatu behar izan dute egoera berrira egokitzeko. Berrasmatze horren ondorioz, “Zauden lekura iristen gara” sortu da, 110 saltoki eta ostalaritza-establezimendu biltzen dituen ekimena, beren produktuak etxez etxe zerbitzatzen dituena kontsumitzaileari errazago jartzeko. Zerrenda hemen kontsulta daiteke:

Zauden lekura iristen gara.