VGaztea

Gazte Talent Finalistak

 

Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa da, Jimmy Jazz elkarteak antolatzen duena Gasteizko udaleko Gazteria zerbitzua, Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskarazen laguntzarekin.

Finalak abenduaren 6 eta 7an Jimmy Jazz aretoan ospatuko dira. Doako sarrera.

Lunes 6 Astelehena – 19h: Premio Laboral Kutxa  Gazte Talent Saria
– Intxixu
– Lehia
– Tilda

Martes 7 asteartea – 19h: Premio Gazte Talent Saria
– Deserrite
– Emannuele
– Lola

Zorionak finalista guztiei!!

Info gehio: https://jimmyjazzgasteiz.com/eu/2021eko-gazte-talent/ edo 675708525 (Erlantz) // 634 65 09 96 (Darko)

Topaketa Libre Izan Nonahi: ‘ ¿Y tú como te lo montas? Por un ligoteo libre, respetuoso y responsable’

Topaketa

Hainbat artista arabarren laguntzarekin, gazte gasteiztarrok helarazi dizkiguzuen ligatzeko modu asko eta begirunetsuez arituko gara.

Zure esku ere badago, ligatzea partekatzea, dibertitzea… delako, baina inoiz ez eraso egitea.

Data: azaroak 19

Ordua: 18:30

Tokia: Goiuri jauregia

Hizkuntza: Euskera eta Gaztelania

Antolatzaileak: Gazteria Zerbitzua eta Berdintasun Zerbitzua

Apustu egin orduko galdua duzu bataila

Invertek bere azken abestia argitaratu du, ausazko jokoen eta kirol-apustuen aurkako sentsibilizazio- kanpainarako bereziki egina. Entzun ezazu!

Gainera, adi! Oraindik garaiz zaude gaur 18:00etan Jimmy Jazzen egingo den ikuskizunean izena emateko! Eman izena eta izan lehena INVERT zuzenean entzuten!

Bataila, Invert + DJ Hazhe bertan direla

Invert bere azken kanta abesten ikusten duen lehena izan nahi duzu?

14 eta 20 urte bitartean badituzu, Invert abeslariak, DJ Hazhe lagun duela, bere abestirik berriena entzutera eta bideoklipa ikustera gonbidatzen zaitu. Gainera, elastikoak banatuko dira, agortu arte.

Zure doako sarrera eskatu

Bestalde, Invertekin rapeatu nahi izanez gero, hemen duzu aukera! Egin ezazu rap bat entresdosuno.com web orriko argibideei jarraituz, urriaren 25era arte. Jasotako guztien artean, artetik 16 pertsona aukeratuko dira, eta ausazko jokoei eta kirol apustuen arriskuei buruzko rap bataila batean parte hartuko dute.

Data eta ordutegia: 2021/10/28, 18:00-20:00

Tokia: Jimmy Jazz Aretoa.

Oharra: Kontzertuan zehar, irudiak hartu ahal izango dira, helburu pedagogiko edo dokumentalekin zabaltzeko.

+qRap. Rapeatu hesiak hausteko

Jende berria ezagutu nahi duzu rapeatzen ari zaren bitartean? 16 eta 25 urte bitartean badituzu, hartu parte hurrengo 6 larunbatetan El Pilar Gizarte Etxean egingo diren tailerretan, 11:00etatik 13:30era. Urriaren 16an 23an hasiko gara eta izena emateko 688763095 telefonora deitu edo mezu bat bidali behar duzu. Ez galdu aukera!

Klimaren aldeko jardunaldiak: hitzaldiak, lantegiak, dokumentalak eta kontzertuak

 

Klima aldaketaren aurkako Fridays For Future mugimendu globalaren testuinguruan, Montehermoso Jauregiak, Falerina Lorategiak eta Etxauri plazak “Klimaren aldeko Jardunaldiak” hartuko dituzte urriaren 16an eta 17an, “Kontsumo jasangarrirako alternatibak” hizpide.

 

Programa

Urriak 16, larunbata
10: 00-21: 00 Artisautza azoka eta body painting-a, justizia klimatikoaren aldeko mezuekin, , karpatik pasatzen diren pertsonentzako, Arantzazu Guido, Julen Aguirre, Patricia Nagashiro, Sandra Estarrona, Sara Luna Torrego eta Titxu Anguiano artisten eskutik.

10: 00-10: 30 Jardunaldien aurkezpena Fridays For Future Gasteiz, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Vital Fundazioaren eskutik (Montehermoso Jauregiko Ortuño aretoan).

10: 30-11: 30 Hitzaldi-solasaldia Goiener energia berriztagarria sortu eta kontsumitzeko kooperatibarekin (Ortuño aretoa).

11:45 Elikadura subiranotasunari buruzko hitzaldia, Bionekazaritzaren eskutik (Ortuño aretoa).

13:00 Hitzaldi-solasaldia Enara I. Domínguezekin (Ziklikoan bizitzen): “Nola lagun diezaioke klimari Ekonomia Feministaren ikuspegiak?” (Ortuño aretoan).

Geihago…

Gauekoak-en udazkeneko aurkezpen kontzertuak: Lukiek eta Habi

Gauekoak-ek hasiera emango dio ostiral honetan, irailak 17,  udazkeneko denboraldi berriari Falerina lorategian arratsaldeko 20 etan. Bi kontzertuak dira Lukiek eta Habi musika taldeekin.

Lukiek: 2015ean Josu Ximun (ahotsa eta gitarra), Antton Goikoetxea (baxua) eta Christian Rodriguezek (bateria) sortu zuten Lukiek (Mungia).Euskaraz abestutako rock alternatiboaren ikurrean bilakatu dira Zea Mays, Vulk, Yellow Big Machine edo Cecilia Payne bezalako taldeekin jo ostean. Baina batez ere bere zuzeneko indartsuei esker.

Habi Villabonako bi gaztek, Jon Ander Artola eta Yerai Gascon, osaturiko power duo bat da. 2018 elkartu ziren, eta sei hilabeteko lan prozesuaren ondoren, 2019an Loratu izeneko lehen diskoa argitaratu zuten; autoekoiztua eta Elkar estudioetan grabatua, Víctor Sánchez soinu ingeniariarekin.Orain disko berria grabatu berri dute, eta aurrerapen moduan, kontzertu honetan kanta berri batzuk joko dituzte.

Sarrerak eskuratzea beharrezkoa da musika talde hauetaz disfrutatu nahi izanez gero hurrengo estekan: Lukiek + Habi.

Informazio eta Gauekoak-en jarduera gehiago, udalaren web orrian eta Gazteria Zerbitzuko sare soz¡aleko profiletan.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

Gauekoak-en udazken-neguko programazio berria

Udako etenaldiaren ostean berriro martxan jarri da Gauekoak. Udazken-neguko programazio berria gustu guztietarako planez beteta dago: tailerrak, kontzertuak, kirol-ikastaroak, jardunaldiak edo emanaldiak. Aisialdirako aukera alternatibo, hezigarri eta osasungarri asko 16 eta 30 urte bitarteko Gasteizko gazteentzat.

GAUEKOAK programak udazken-neguko denboraldi honetan aisialdirako gune alternatibo, sortzaile, parte-hartzaile eta osasungarriak sortzeko helburuarekin aurkezten da. Hainbat arlotako lanceta espazioak sortzen, tokiko kultura-nortasuna indartzen eta gazteen parte-hartzerako tresnak emanez.

Egitarau honek hainbat diziplina barne hartzen dituen 26 jarduera planteatzen ditu,  iraila eta abendua bitartean garatuko direnak. Horretarako, hiriko artista eta hezitzaileekin lankidetzak sortu dira hala nola,  Red Fanzine, Oihaneder Euskararen Etxea edo SAMA (Arabako Ikus Entzunezkoen Elkartea)
bezalako elkarteekin . Kultur interesak bultzatzeko gune bat sortu nahian, herritar gazteenen eta erakundeen arteko lankidetza bultzatuz.

Jarduera guzti hauek doakoak izango dira, aisialdiko eredu alternatibo bat defendatzen baitugu, berrikuntza, tokiko kultura eta artistak babestea eta hiriko gazteria osatzen duten kolektibo guztiak barne hartzea abiapuntu izango dituena.

Jardueren agenda osorik ikusgai dago udalaren webeko Gauekoak-en atalean edo sare sozialeetan.

@gauekoak.gasteiz.

@vggaztea.

Euskararen aldeko bideoklip batean parte hartzen animatuko zara?

“Euskara zabaltzen”, Gazteria Zerbitzuak antolatutako “2021eko Haziak-Ideia Gazteak” lehiaketan saritutako proiektua da.  Proiektua konfinamenduan zehar sortu zen, bi helbururekin: Artearen bidez euskarari balioa ematea eta Gasteizko artista gazteen lankidetza bilatzea.

Paloma Strachan konpositore eta instrumentista gaztea (txeloa, pianoa, ukelele, gitarra), beste bost artista gazterekin elkarlanean, “Euskara Zabaltzen” abestia ekoitzi zuen, gazteek gure hizkuntzarekiko, euskararekiko duten sentimendua jasotzeko asmoz. Horregatik, abestiaren letra 12-17 urte bitarteko neska-mutil talde baten ekarpena izan zen.

Iritsi da “euskara Zabaltzen” bideoklipa grabatzeko unea, eta, horregatik, Gasteizko artista gazteei dei egin diete beren ikuspegi artistikotik abestia grabatzen lagun dezaten: musika-tresnak, dantza, rap, zirkua, mimoa, korala, koreografiak, etab. Laburbilduz, Euskara eta Artearen bat-egiteak balio dezala pertsona desberdinak eta gure hiriko artista independenteak elkartzeko.

Jarduera: “Euskara Zabaltzen” abestiaren bideokliparen grabazioan parte hartu nahi duten Gasteizko pertsona eta artista independenteen ekarpenak jasotzeko gune irekia eskaintzea.

Eguna: igandean, irailak 12.

Ordutegia: 17:00-19:00.

Tokia: Lakua gizarte etxea (Gazte Factory).

Hizkuntza: euskera.

Adina: 12 urtetik gora

Izen emateak: 2021eko irailaren 11ra arte, izena eta harremanetarako telefonoa helbide elektroniko honetara bidaliz: paloma.strachan@gmail.com. Plaza mugatuak.