VGaztea

Gazteentzako Nanoipuinen Lehiaketak sariak banatu ditu

nanorrelatos

 

Banatu dira Gasteizko udaletxean Gazteentzako Nanoipuinen Lehiaketaren seigarren edizioaren sariak; Udal Liburutegien Sareak antolatu du aipatutako lehiaketa. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Laboral Kutxako ordezkari Kepa Koldo Ortiz de Urbinak eman dituzte.

“Zorionak eman nahi dizkizuet aurkeztu zareten gazte guztioi, erronka polit hori onartzeagatik, eta parte hartzen eta idazketa sortzailearen abenturan sakontzen jarraitzera animatzen zaituztegu“, adierazi du Cantok.

A kategorian (DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat) Djamila Ouedraogok lortu du gaztelaniazko lehen saria, eta Sergio Lizarduyk, bigarrena. Euskarazkoan, Aitana Estebanek lortu du lehen saria, eta Olaia Espadasek, bigarrena; azken horrek ezin izan du saria jaso.

B kategorian (DBHko 3. mailatik 18 urtera artekoak), gaztelaniazko atalean, Alba Jonquera izan da lehena, eta Aimar Toquero, bigarrena. Euskaraz, Garazi Gilen estiloa aitortu dute eta haren ondoren, Marina Aguillorena.

19 eta 30 urte bitarteko gazteentzako Laboral Kutxa sarian, berriz, Erise Pérezek eta Alba Lazcozek lortu dituzte sariak gaztelaniazko atalean, baina bigarrenak ezin izan du saria jaso; euskarazko atalean, berriz, Iñigo Satrustegik eta Beñat Gotillak —hori ere ezin izan da bertaratu— irabazi dute.

Denek diploma bana jaso dute eta horretaz gain, tablet bat lehen saria lortu dutenen kasuan, eta hiriko liburu-denda baterako 50 euroko erosketa-balea bigarren saria lortu dutenen kasuan.

Txani Rodríguez eta Manu López Gaseni idazleek osatu dute epaimahaia.

216 egilek 371 nanoipuin aurkeztu dituzte orotara.

Informazio gehiago.

2020ko Gazteentzako VI. Nanoipuin Lehiaketaren irabazleak

nanorrelatos

Badakigu nortzuk diren Udalaren Liburutegi Sareak antolatu duen Gazteentzako VI. Nanoipuin Lehiaketaren aurtengo irabazleak. Txani Rodríguez eta Manu López Gaseni idazleek osatu dute oraingoan epaimahaia eta 371 testuren artean aukeratu behar izan dute. Zorionak guztioi eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

Ezagutu itzazu testu irabazleak eta euren egileak: Geihago…

Gazteentzako VI. Nanoipuinen Lehiaketa. Epea luzatzea

nanoipuinak nanorrelatos

Gazteentzako nanoipuinen lehiaketan (Gasteizko udal liburutegien sarearen jarduera-programaren baitan antolatua) lanak aurkezteko berezko epea martxoaren 19an amaitu zen. Hala ere, kasu honetan epea sine die luzatuko da. 12 eta 30 urte bitartean direnei zuzentzen zaie lehiaketa hau. Parte hartu!

Informazio gehiago.

Gazteentzako VI. Nanoipuinen Lehiaketa

nanoipuinak nanorrelatos

Nanoipunen Lehiaketaren oinarriak (2020)
1.- Gaia
Nanoipuinek “idatzi” aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartzen dira: idazten, idatziko, idaztean…

2.- Lanak
Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira.

Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute.

3.- Parte hartzaileak
Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu, hizkuntza edozein dela ere. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

Geihago…

2019 ko Gazteentzako V Nanoipuinen Lehiaketaren saridunak.

Badakigu nortzuk diren Udal Liburutegi Sareak antolatu duen nanoipuinen lehiaketaren aurtengo irabazleak. Iban Zaldua eta Ana Malagon idazleak osatu dute oraingoan epaimahaia eta 273testu txikiren artean aukeratu behar izan dute.Zorionak guztioi eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

I·D arte Arte eta Goimailako Disenu Eskolaren lankidetza berriro izango dugu aurten ere, eta horiei ezker erakusketa ibiltaria prestatu dugu lau gizarte etxeetan non aukera izango dugun ikusteko beraien lan grafikoak nanoipuinekin bat eginda ekainaren 12tik uztailaren 29ra arte, hurengo areto hauetan:

Zabalganeko gizarte etxean: ekainaren12tik 23ra.

Salburuko gizarte etxean: ekainaren 24tik uztailaren 3ra.

Lakuako gizarte etxean: uztailaren 4tik 15era.

Pilarreko gizarte etxean: uztailaren 16tik 29ra.

Aurten 145 egileren 273 testu izan dira. Parte hartu dutenen %62 emakumeak izan dira.

Ezagutu itzazu testu irabazleak eta euren egileak:

Gazteentzako V. nanoipuin leihaketa: azken egunak nanoipuinak bidaltzeko.

Lehiaketa honen bosgarren edizioa laster abian izango da, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Oraingo honetan nanoipuinek “sare” hitza izan beharko dute (edozein dela atxikitzen zaion kasu marka).

Parte hartzeko epea otsailaren 18an hasiko da eta lanak martxoaren 31ra arte (biak barne) bidali ahalko dira. Apirilaren 23an, Liburu Eguna dela eta, epaimahaiak saridunen berri emango du eta Udalaren web orrian zein Twiterreko @VG_biblio kontuan argitaratuko dira.

Lehiaketak adimena lantzeko eta idazketa sortzailearen zaletasuna pizteko erronka izan nahi du.

3 kategoria daude eta bakoitza bitan banatzen da hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz. Geihago…

Gazteentzako IV. Nanoipuinen Lehiaketa: testu irabazleak

Udal Liburutegi Sareak antolatu duen nanoipuinen lehiaketaren aurtengo irabazleak ezagutzen ditugu. Oihane Perea bertsolariak eta Xabier Olaso euskal idazleak, osatu dute oraingoan epaimahaia 409 testu txikiren artean aukeratu behar izan dute.Zorionak guztioi eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

Aurten I·D arte Arte eta Goimailako Disenu Eskolako lankidetza dugu eta horretarako erakusketa ibiltaria prestatu dugu lau gizarte etxeetan non izango dugu aukera ikusteko beraien lan grafikoak nanoipuinekin bat maiatzaren 31tik uztailaren 31ra arte.

Aurten 232 egileren 409 testu izan dira, horietatik %26 euskaraz. Parte hartu dutenen %62 emakumeak izan dira.

Ezagutu itzazu testu irabazleak eta euren egileak zeintzuk diren:.

Irekita dago Gazteentzako IV. nanoipuinen lehiaketara lanak aurkezteko epea.

Nanoipuinek “esnatu” aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartuko dira: esnatzen, esnatzean, esnatuko…

Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira.

Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute.

Parte hartzaileak: Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu, hizkuntza edozein dela ere. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

Kategoriak

A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.

B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak.

LABORAL kutxa saria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak.

Kategoria horietako bakoitza bitan banatzen da, hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.

Lanak formulario honen bitartez aurkeztu beharko dira. Formularioa epea irekita dagoen bitartean egongo da indarrean orrialde honetan bertan: 2018ko martxoaren 15etik apirilaren 23ra arte (Liburuaren Eguna), biak barne.

Info gehiago.

Nanoipuinak, gazteen literatura laburra.

Gazteentzako nanoipuinen III. lehiaketaren sariak banatu ziren ekainaren 9an Udaletxean egindako ekitaldian, Udal liburutegi sareak antolatuta eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.  Aurten Ana Arregi idazleak eta Ruben Sanchez bertsolariak aurkeztutako 529 nanoipuinen artean aukeratu behar izan dituzte testu irabazleak, iaz baino 129 ipuin txiki gehiago aurkeztu direlarik. Parte hartzea ere gehitu da 328 gaztek, iaz baino 100 gehiago,  testu laburrak idaztera animatu baitira, betiere bi baldintza beteaz: 150 karakterren muga ezin zen pasa eta irakurri aditza nahitaez idatzi behar zen. Sari banaketan gazteek euren testuak irakurri zituzten jendaurrean.

Hemen testu irabazleak, 1 sariak tableta eskuratzen zen eta 2. sariarekin, aldiz, Zuloa liburu dendan liburutan gastatzeko 50 euro. Geihago…

Goza itzazu Gazteentzako I. Nanoipuin Lehiaketa: irabazleen lanak

Udalaren Liburutegi Sareak Nanoipuin Lehiaketaren lehenengo edizioa antolatu du aurten, eta 12 urtetik 30era bitarteko 22 gaztek parte hartu dute, guztira 40 nanoipuin aurkeztu dituztelarik.

Katixa Agirre eta Patxi Zubizarreta idazleek osatu dute epaimahaia eta, 2015eko maiatzaren 14an bildurik, saridunak aukeratu dituzte.

Sariak hiru kategoriatan banatzen dira, adinaren arabera, eta kategoria horietako bakoitzean, hizkuntzaren arabera ere, oinarrietan ezarritakoari jarraiki. Lehenengo saria eskuratu dutenek, kategoria eta hizkuntza bakoitzeko, diploma eta smartphone bana jasoko dute. Bigarren saridunek, berriz, diploma eta 40 euroko txartel bana liburu denda batean gastatzeko.