VGaztea

Gazteentzako I. Nanoipuin Lehiaketa Twitterren eta interneten bidez.

1. Gaia Sakelako telefonoen inguruko istorio bat.

2. Lanak Nanoipuinek gehienez ere 132 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.

3. Parte hartzaileak 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu.

4. Kategoriak •A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.

•B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urte bitarteko gazteak.

•C kategoria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak.

Kategoria horietako bakoitza bitan banatzen da, hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.

5. Aurkezpena Bi modu hauek daude lanak aurkezteko:

•A kategorian helbideko formularioaren bitartez.

•B eta C kategorietan helbideko formularioaren edo Twitterren  bitartez. Twitterren bidez eginez gero, Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareko Twitter kontuetako baten jarraitzailea izan behar da (@VG_bibliotecas edo @VG_liburutegiak), eta tweetaren barnean honako traolak gehitu beharko dira: #BVG15B edo #BVG15C (hau da, ‘Bibliotekak Vitoria Gasteiz’ hitzen lehen letrak, urtea eta kategoria).

6. Epea 2015eko martxoaren 23tik apirilaren 23ra (Liburu Eguna), biak barne.