VGaztea

 Kantu eta Hiri-dantzaren Xtrajaia erakustaldia, 12-18 urte bitarteko gazteek emanda

 

Igandean, azaroak 21, Aldabe gizarte etxeko antzokian, Xtraclubeko Kantu eta Hiri-dantzaren lantegietan parte hartu duten gazteek erakustaldi bat eman zuten, eta hiru hilabetetan praktikatutako kantu eta dantzak eskaini zituzten, baita eszenatoki batera beldur barik igotzeko beharrezkoak diren kantu- eta dantza- teknikak eta ahalmenak ere.

COVID dela eta , azkenengo 3 edizioetan ohiko xtrajaiaren erakustaldia jende aurrean egitea ezinezkoa izan zen; baina hamazazpigarren edizio honetan posiblea izan da eta jendeak antzokia bere presentzia eta txaloekin bete zuen.

Une hunkigarrienetako bat izan zen  Alaznek (premia bereziak dituen neskatoa), “Vida de Rico” abestia interpretatu zuenean, Kantu eta Hiri Dantza tailerreko kide guztiek lagunduta, eta berak  asmatutako koreografia dantzatuz.

Abestiek, koreografiek eta dibertsitate funtzionalaren aldeko  errespetuak gazteen emanaldiari ikusgarritasuna eman zioten, eta gazteen musikarekiko eta dantzarekiko pasioa nabarmendu zuten. Ilusioz eta profesionaltasunez bideratutako esperientzi honek eraman gintuen ongi pasatzera eta erakustaldiaz gozatzera.

Zorionak gazteei eta zorionak lantegi hauek bideratzen dituzten irakasleei! Puri Santamaría eta David Silva.

Haziak- Lurra hartu

La Cabaña Pottery & Plants plataformatik egin zuen Maitane Sáezek  proposamen hau,  Gazteria Zerbitzuak antolatutako 2021eko Haziak-Gazteen Ideiak lehiaketan saritua.
“Hartu lurra” proiektuak erlaxatzeko eta naturarekin berriro konektatzeko bideratu zituen tailerrak amaitu dira, parte hartu duten erabiltzaileen gogobetetze handiarekin.
18 eta 30 urte bitarteko hamar neskek eta 2 mutilek parte hartu dute pantaila digitaletatik deskonektatzera eta egoera fisikoa, mentala eta emozionala hobetzera animatu nahi zuten tailer horietan. Hori guztia Naturarekin errespetuzko harremana bultzatuz, alde aurretik jakinda horrek norberaren ongizatea ekarriko zuela.
Tailer horiek yoga, zeramika eta landareen diziplinak batu zituzten, eta jardunaldi bakoitzean hainbat profesionalek parte hartu zuten, gorputzaren zaintzari, buztingintzari eta landareen laborantzari buruzko ikuspegi aditua emateko.
Proiektu horrek erantzun ona izan du gazteen aldetik. Izan ere, 30 gazte itxaron-zerrendan geratu dira.

Xtraclub programa pilpilean

12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako aisialdiko Xtraclub programa (udazkena-negua) emaitza oso onekin funtzionatzen jarraitzen du. Aisialdiko, kulturako, abenturako eta kiroleko 35 jardueretatik 6 tailer, 3 ikastaro (Argazkigintza, Parkour eta Patinaje artistikoa) eta 8 abentura-jarduera egin dira jada. Baina oraindik egiteko eta gozatzeko zain ditugu zortzi tailer, asteburu honetan hasiko den Komiki ikastaroa, eta 7 hiri- eta abentura- jarduera.

Oraingo honetan, balioan jarri nahi dugu Arabatarren parkour elkarteak eta Ilusion InLine klubak eskainitako “Parkour-Progresioa” eta “Patinaje artistikoa on line” izeneko ikastaroak, hurrenez hurren. Bi ikastaro horiek izan dira Xtraclub programak Udazken-Neguko programazioan eskaini dituen berrikuntzetako bat.
Parkourrari dagokionez, beste urrats bat eman da, hastapen-saioak (Lakuako Parkour parkea) eta progresio-saioak (Arana aldea) tartekatu dira. Parte-hartzaileek (mutilek) oso positiboki baloratu dute, eta eskatu dute datorren ikasturteko programazioari begira egun gehiago eskaintzeko irizpide horrekin, diziplina horretan sakondu ahal izateko.
Bestalde, Ilusion Inline Klubeko kide diren Idoia Ramirez de la Peciña eta Ayla Sota Jiménez gazteak ditugu, Lineako patinaje artistikoko ikastaroa egiteaz arduratu direnak. Horrelako ikastaro bat egin den lehen aldia da, eta erabiltzaileen gogobetetze-maila oso altua izan da.

Amaitzeko, azaroaren 21ean, Aldabeko gizarte etxeko antzokian, Kantu eta Hiri Dantza ikastaroetan hiruhileko osoan landutako abesti eta koreografiak ikusgai egongo dira Xtrajaia Jaialdian. 

Xtraclubek aisialdi ludiko, hezitzaile eta osasungarria eskaintzen jarraitzen du, sozializaziorako eta gazteak elkartzeko espazioak ahalbidetuz.

Hizki Laburrak, gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa.

Gauekoak-ek Oihaneder Euskararen Etxearekin batera euskarazko kontakizun laburren lehiaketaren II. edizioa, Hizki laburrak, antolatzen dute.

16 -30 urte bitarteko gazteentzak zuzentzen da. Erronka, istorio bat idatzi, gehienez 1000 hitz erabiliz antolatzeileek aukeratzen dute hitz bat parte-hartzaileek kontakizunean erabil dezaten. Aurten “oihartzun” da.

Lanak bidaltzeko epea urriaren 15etik azaroaren 15era da. Testuak pdf formatuan bidali behar dira info.gauekoak@gmail.com helbidera.

3 kontakizun irabazle aukeratuko dira, eta 200, 100 eta 50 euroko saria emango zaie, hurrenez hurren.

Epaimahaiaren erabakiaren ondoren, azaroaren 19tik aurrera udal webgunean argitaratuko dira kontakizunak, eta azaroaren 24an sari banaketa bat egingo zaie hiru hautatuei , Montehermoso Jauregiko Ortuño aretoan.

Kontsultatu lehiaketaren baldintzak oinarrietan Imagen archivo pdf.

Informazio gehiago www.vitoria_gasteiz.org/gauekoak edo instragrameko profiletan

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

 

Euskarazko irakurketa kluba (Gauekoak)

Euskal literaturak ibilbide luze eta oparoa izan du urteetan zehar, baina zer nolako ezagutza dugu ondare literario honen inguruan? Kontziente al gara eleberri, poesia-liburu, ipun-liburu… euskaraz ere irakur daitezkeela?

Gazteon irakurzaletasuna xede duen irakurle klub txiki honen helburu nagusia XXI.mendeko idazle euskaldunen proposamen literarioen inguruko eztabaida gune bat sortzea da. Norbanakoen esperientzia pertsonalak abiapuntzutzat hartuta, hilabetean behin proposatzen dugun kultur ekintza dugu helburu.

4 saio euskarazko 4 literatura-idazle emakumeekin.

Hasiera emango diogu klubari Gorputz madarikatuak eta Lucía Baskaranarekin irailaren 29an,  lagunduko gaituela saioan bere liburuaren inguruko ideiak ama-kumean jartzeko eta irakurketa partekatua egiteko.

Ikusi ote zenuen hil aurretik zure bizitza begien aurrean pasatzen? Protagonista ote nintzen ni, irudi horietakoren batean? Zein izan zen zure azken pentsamendua? Ni maitatzera iritsi ote zinen inoiz? Norentzat ziren lore haiek?

Eleberri honek bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen du, eta nola bilatzen dituen emakume horrek bere iraganaren sakonean zoriontsu ez izatearen arrazoiak: desioaren sorrerak markaturiko nerabezaroa; gorputz propioa onesteko zailtasuna eta lehen maitasunaren zauriak, eta lehen desengainuarenak.

Irakurketa klub honetan parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da. Egin ahal duzu egoitza elektrokioaren bidez zein Gauekoak-en web eremutik.

Saio guztiak Landatxo gizarte-etxean egingo dira 19:030etatik 21:00ak arte.

Informazio eta jarduera gehiago Gauekoak-en web espazioan et sare sozialetako profiletan.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

Xtraclubek irailaren 14an irekiko du epea gazteentzako aisialdi eta denbora libreko jardueretan izena emateko

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Xtraclubaren 2021eko udazkena-negua denboraldirako programazioa jarri du abian. Aisialdi, kultura, abentura eta kirolarekin lotutako 35 jarduera eskainiko ditu orotara, formatu ezberdinetan: lantegiak, gaikako ikastaroak, abentura irteerak, erakustaldiak eta kultur bidaiak. Guztira 662 leku dira, 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzat. Irailaren 14an irekiko da izena emateko epea, 8:30ean.

Gazteria Zerbitzuaren helburua da 12-18 urte bitarteko gazteei asteburuetan eguneko aisialdirako eskaintza egitea, aisialdi positiboa sustatzeak gazteen identitatea eraikitzen lagunduko duelakoan, baita arrisku-jokabideak prebenitzen ere. Aisialdi ludiko, hezitzaile eta osasungarria eskaintzen da, eta gazteei sozializaziorako eta elkartzeko aukera ematen.

Denboraldi honetarako programatutako jardueren artean, argazkilaritza, dantza urbanoa, kantua, parkour eta komiki ikastaroak mantendu dira, eta berritasun gisa, k-pop koreanoa eta lineako patinaje artistikoa. Orobat, 14 lantegi egingo dira gizarte-etxeetan, askotariko gaiez eta material mota ugari baliatuz. Geihago…

Gauekoak oporretan

Gauekoak-ak joan den larunbatean itxi zuen udaberri-udako denboraldia, Bertako artisten azokak amaiera eman zitzaion programazioari  Last Link talde gasteiztarra eta Arrasateko Word Strings musika bandarekin batera.

Udagora Fest, Gasteiz Hip Hop, argazkigintza edo sukaldaritza lantegiak , irakurketa-kluba, INSITU Art Festival, Begirada feministak 30 minututan…osatu zuten programa besteak beste Gasteizko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei erakartzeko asmotan.

Oporretara joango da Gauekoak, beti ere makinak martxan daude udazken-neguko hurrengo denboraldirako. Zeinek  izango dira hurrengo proposamenak? Gustuko dituzu? Ziur baietz!

 

Informazio gehiago: Gauekoak

Iragarki-taula: behar duzuna eskaintzeko edo bilatzeko gunea

Gazte Informaziorako Udal Bulegoaren webgunean, zure berri emateko edo bilatzen ari zarena aurkitzeko gune bat eskaintzen dizugu: pisu bat, alemaniarreko klaseak, zaletasunak partekatzeko norbait, zure kirol talderako jendea eta askoz gehiago.

14 eta 30 urte bitartekoa bazara, honako gai hauei buruzko iragarki bat jar dezakezu:

  • Ostatua
  • Haurrak zaintzea
  • Etxebizitza partekatzea
  • Eskola partikularrak
  • Hobbyak, kirola, bidaiak, boluntariotza…
  • Oparitu egiten da
  • Trukea

Adin horretatik gorakoa bazara, aukera izango duzu iragarkia ipintzeko baldin eta gazteentzako lana edo etxebizitza eskaintzen baduzu.

Ikusi oraingo iragarkiak edo zeurea ipini!

Kantu eta Hiri-dantzako erakustaldia. Xtraclub programa.

Xtrajaiaren bideoa

Isiltasuna. Doinua entzuten hasten da, eta, horrekin batera, gazte-talde horren ahots leunak eta mugimendu kementsuak sortzen dira. Gazte horiek hiru hilabetez Xtraclub programako hiri-kantuko eta -dantzako ikastaroetan ikasi duten guztia guri erakusteko onena eman dute.  Ezinezkoa da bihotzez egindako lan honekin ez hunkitzea.

Eskerrak Puri Santamariari eta David Silvari, Xtraclub programako Kantu eta Hiri Dantza ikastaroak emateaz arduratzen diren espezialistei. Biek  eszenatoki  batera beldur barik igotzeko beharrezkoak diren kantu- eta dantza- teknikak eta ahalmenak irakasten dizkiete gazte horiei.

11 eta 16 urte bitarteko 25 gaztek hartu dute parte esperientzia honetan.

Gazteria Zerbitzuak esku-hartze honen bitartez lortu nahi duen helburua hau da: gazteentzako aisialdi hezitzaile, ludiko eta osasungarria sustatzea, gazteak elkartzeko espazioak sortzea, eta haiek sortutako sormen-produktuak ikustaraztea.

Eman izena @Vitoriagazteok profila kudeatzeko

16 eta 35 urte bitartean badituzu; Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten baduzu, eta Instagram gustatzen bazaizu, @Vitoriagazteok profila kudeatzeko apuntatu zaitezke 15 egunez.

Denbora horretan, zure interesekoak diren edukiak partekatu ahal izango dituzu 1.000 jarraitzailerekin baino gehiagorekin, eztabaidak proposatu, lehiaketak egin, irudiak igo…, profilaren kudeaketa librea da, baldin eta Gasteizko gazteei interesatzen zaizkien gaiak badira.

Parte hartzeko formulario hau bete besterik ez duzu egin behar. Aukeratzen bazaituzte, 60 euroko bonoa jasoko duzu tokiko merkataritzan gastatzeko, profila kudeatzen eman dituzun bi asteetan egindako lana konpentsatzeko.

Animatu eta parte hartu!