VGaztea

Ainhoa Larrañaga. EskuMinak

Data: martxoak 25

Ordua: 19:30

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea

Ainhoa Larrañagak “EskuMinak” diskoa aurkeztuko du Eskilarapeko Soinuak zikloaren baitan, urtarrilean COVID-19a dela-eta, ezin egin izan zen kontzertua martxoan emango da.

Kontzertua modu intimoan eta xumean eskainiko du, eta Iker Lauroba eta Garazi Esnaola izango ditu alboan.

Ainhoa Larrañaga 18 urteko hernaniarra aktore lanetan ezaguna egin zen Go!azen telesailean eta izen bereko antzerki lanetan aritu ondoren. Bago!az programan ere couch gisa parte hartu zuen bi urteetan zehar.

Aktore ibilbidea, musikarekin uztartu izan du beti eta kaleratu berri duen disko honekin bakarkako ibilbide berria hasi du musikan.

Hainbat kolaborazio egin ditu: besteak beste, Joxan Goikoetxearen “Lurra, ur haize” diskoan, edota Iker Laurobaren “Ontzi zahar batean” kantuan ere.

Informazio gehiago.

Batera: kultur proiektuak elkarrekin. Lan aukeratuak

Batera

Maider Lasa, Eñaut Zubizarreta eta Ane Nafarrate, Jone Arriola
eta Uxue Botas
 gazteak dira iazko urrian martxan jarritako Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan aukeratuen egileak. Hilabete eman dute crowdfunding kanpainak prestatzen Itsulapikoa.eus plataforman ezagutzera emateko; gaur jarri dituzte abian.

Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak hiru proiektu hauek aukeratu zituen proiektuen orijinaltasuna, euskarazko sorkuntzari egiten dioten ekarpena eta euskal jendartean sor dezakeen interesagatik.

Aukeratutako proiektuak garatu ahal izateko Lasak, Zubizarretak eta Nafarretek, Arriolak eta Botasek deialdiko antolatzaileen, hots, Oihanederren, Gauekoak programaren, Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren laguntza jaso dute:

  • Gasteizko proiektu onenari –Loa, loa laguna– Oihaneder-Gauekoak antolatzaile bikoteak emango dio laguntza,
  • Arabako proiektu aukeratuari –Larrugorritan– Vital Fundazioak eta
  • Euskal Herrikoari –Poliedro vol.1– Laboral Kutxak.

Izan ere, crowfunding eta komunikazio kanpaina orokorra antolatzeko aholkularitza jaso dute, baita kanpaina osatzeko 2.000 € ere. Era honetan 40 eguneko iraupena izango duen crowdfunding bana jarri dute abian Euskal herriko eta Gasteizko kulturzale eta euskaltzaleek beren proiektuak diruz lagun ditzaten.

Informazio gehiago.

 

Ahoskera laborategia: zuzentasunari, egokitasunari eta naturaltasunari buruzko saioak Gasteizen

Ahoskera laborategia

Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia jarriko du martxan 2021ean.

Ahoskera Laborategian, azentua, intonazioa, euskal doinua, etab. landuko dira.

Informazio gehiago.

Neguko programazioa Oihanederren

oihaneder negua

2021. urtea hastearekin batera, Oihaneder Euskararen Etxeak neguko programazioari irekiko dizkio ateak. Aurreko hilabeteetan oihanedertarrek erakutsi duten kultura gosearen erritmoari jarraituta, 25 jarduera baino gehiagoz osatutako programazioa eskainiko da, beti bezala, gustu eta diziplina guztientzako erabiltzaileen gozagarri: ikuskizun, musika, erakusketa, film, ikastaro eta jardunaldiak, besteak beste. Ohiko ziklo eta jarduerez gain, martxora bitarteko hilabeteetan 3 berrikuntza dira nabarmentzekoak: “Hiruerreketa: euskararen arte-urak” erakusketa, Ahoskera Laborategia eta TopAraba.

Aipatu behar da Oihanederren webgunea izango dela informazio iturri zehatza: eguneratuta egongo da, behin betiko informazioa emango du, eta pandemia egoerak sortzen dituen azken orduko egokitzapenak bertan eguneratuko dira. Bestalde, pandemia honek eragindako neurriak betetzen jarraitzea beharrezkoa da (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…).

Aldez aurretik izen-ematea

Honi lotuta, neguko programazioko jarduerak doakoak diren arren (ikastaro eta jardunaldiak izan ezik), gonbidapena aurrez eskuratu beharko da ohiko moduak erabilita (oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita, telefonoz eskatuta (945 161830) edota Bibe plataformaren bidez). Ikastaro eta jardunaldietan izena eman behar da.

Lorea. Egin Leku! musika deialdia

Lores

Eguna: 2021/01/21

Ordua: 19:00

Lekua: Oihaneder

Irailean Deñe eta azaroan Aitor Regueiro Oihanederren gurekin izan ondoren, orain Lorearen txanda da. Egin Leku! deialdiko hirugarren kontzertua eskainiko du berak.

Oso gazte hasi zen jendeaurrean bakarka abesten eta lagunekin kontzertu akustikoak ematen. Gerora, zenbait abesti propio sortu zituen, eta musikarekin erlazionatutako proiektu txikietan hartu zuen parte.

Azken urteetan, AZALERA taldeko abeslari izan da: rock estiloko musika egiten zuen talde honek, bestelako generoen eraginekin. Taldea desegin ostean, abesti berriak sortzeari ekin zion, eta folk rockaren esparruan mugitzen da egun, nahiz-eta oraindik bere estilo propioa sortzen dabilen.

Informazio gehiago.