VGaztea

Neguko programazioa Oihanederren

oihaneder negua

2021. urtea hastearekin batera, Oihaneder Euskararen Etxeak neguko programazioari irekiko dizkio ateak. Aurreko hilabeteetan oihanedertarrek erakutsi duten kultura gosearen erritmoari jarraituta, 25 jarduera baino gehiagoz osatutako programazioa eskainiko da, beti bezala, gustu eta diziplina guztientzako erabiltzaileen gozagarri: ikuskizun, musika, erakusketa, film, ikastaro eta jardunaldiak, besteak beste. Ohiko ziklo eta jarduerez gain, martxora bitarteko hilabeteetan 3 berrikuntza dira nabarmentzekoak: “Hiruerreketa: euskararen arte-urak” erakusketa, Ahoskera Laborategia eta TopAraba.

Aipatu behar da Oihanederren webgunea izango dela informazio iturri zehatza: eguneratuta egongo da, behin betiko informazioa emango du, eta pandemia egoerak sortzen dituen azken orduko egokitzapenak bertan eguneratuko dira. Bestalde, pandemia honek eragindako neurriak betetzen jarraitzea beharrezkoa da (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…).

Aldez aurretik izen-ematea

Honi lotuta, neguko programazioko jarduerak doakoak diren arren (ikastaro eta jardunaldiak izan ezik), gonbidapena aurrez eskuratu beharko da ohiko moduak erabilita (oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita, telefonoz eskatuta (945 161830) edota Bibe plataformaren bidez). Ikastaro eta jardunaldietan izena eman behar da.

Lorea. Egin Leku! musika deialdia

Lores

Eguna: 2021/01/21

Ordua: 19:00

Lekua: Oihaneder

Irailean Deñe eta azaroan Aitor Regueiro Oihanederren gurekin izan ondoren, orain Lorearen txanda da. Egin Leku! deialdiko hirugarren kontzertua eskainiko du berak.

Oso gazte hasi zen jendeaurrean bakarka abesten eta lagunekin kontzertu akustikoak ematen. Gerora, zenbait abesti propio sortu zituen, eta musikarekin erlazionatutako proiektu txikietan hartu zuen parte.

Azken urteetan, AZALERA taldeko abeslari izan da: rock estiloko musika egiten zuen talde honek, bestelako generoen eraginekin. Taldea desegin ostean, abesti berriak sortzeari ekin zion, eta folk rockaren esparruan mugitzen da egun, nahiz-eta oraindik bere estilo propioa sortzen dabilen.

Informazio gehiago.

Gauekoak – Hizki laburren lehiaketaren emaitzak

Hizki laburren lehiaketa

Hona hemen lan irabazleak eta egileen izenak:

Era berean, hemen irakur ditzakezu lehiaketaren lehen edizio honetara aurkeztutako gainerako lanak:

Informazio gehiago.

Oskola

Oskola

Oskola Gazte Sortzaileak bekaren testuinguruan jaiotako egitasmoa da. Interneten bidez zabalduko den musika saio bat da, horretarako YouTuben beren beregi sortutako musika-kanal berri bat en bitartez. Urko Saenz de Buruaga gazteak sustatutako proiektua da.

Oskola mundura azaltzeko itxaroten ari den izakia eta aukerez beteriko mundu horren arteko hesia da. Bizitzarako lehen urratsa oskol hori apurtzea da. Gure burua ezagutzera emateko lehen urratsa ere ezkutatzen gaituen oskola apurtzea da. Hori adierazi nahi du egitasmoaren izenak: musikaren munduan bere tokia aurkitzen saiatzen ari diren taldeei oskola apurtzen laguntzeko sortu da.

Informazio gehiago.

Laburbira. Euskarazko film laburren XVII. zirkuitua

Laburbira

Laburbira, hamarkadatik gora ibiltari, euskarazko zinemagintzako pieza freskoak erakutsiz, herriz herri. Eta halaxe jarraitzen du Laburbirak, mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz. Zinezaleak garenontzat galdu ezinezko hitzordua!

Euskaltzaleen Topaguneak helburu nagusi birekin antolatzen du Laburbira zirkuitu ibiltaria:  euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea da Laburbiraren beste helburua.

Informazio gehiago.

Haizea. Arabako euskal rapa

Haizea

Eskilarapeko soinuak zikloaren barruan urriko emanaldian Haizea izango dugu Oihanederren.

Haizea, edo Haizeatxo bezala ezagutzen den euskal rapera, Urizaharrako neska gazte bat da. Bere kantuentan aldarrikapenak eta egunerokotasunaren problematika ezberdinak adierazten ditu.

2019ko abenduan argitaratutako Nire Bala bideoklipak 70.000 ikustaldirekin lortutako arrakastak musikari honekiko miresmena piztu du sare sozialetan.

Proiektua bera aldarrikapen gisa erabiltzen du, geroz eta emakume gehiago egoteko euskal rap eszenan.

Informazio gehiago.

Batera: kultur proiektuak elkarrekin garatzeko laguntza-deialdia 2020-21

Batera, kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntzaren hirugarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur-proiektuak sustatzea du helburu deialdi honek.

Antolatzaileek deialdian aukeratutako 3 proiektuetako bakoitzari crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 €-ko ekarpena egingo diete.

Proposamenak aurkezteko 2 hilabeteko epea izango dute gazteek, eta urriaren 20tik abenduaren 20ra bitartean egongo da zabalik epe hori.

Euskal Herriko 16-30 urte bitarteko edozein gazte euskaldunei zuzenduta dago Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdia, eta gazteen proiektu kulturalei bultzada ematea du xede.

Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat argitaratu, ekitaldi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin… landu imajinazioa!

Aurkezten den proiektu bakoitzak gutxienez 3.000 €-ko aurrekontua izan beharko du.

Batera deialdiak Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren babesa izango du. Horrez gain, Gauekoak programarekin eta Itsulapikoa.eus plataformarekin elkarlanean antolatuko da.

Informazio gehiago.