VGaztea

Bisitatu “Kaukasia” argazki erakusketa

Gazte Informaziorako Udal Bulegoak “Kaukasia” argazki erakusketa ikusgai du azaroaren 15era arte. Astelehenetik ostiralera, 10: 00etatik 14: 00etara, eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara ikusi ahalko da Espainia plazako bulegoan.

Miguel Zulaica Parra abenturazale gaztea, motxila bizkarrean eta kamera eskuan, udaro edo oporraldi txiki bakoitzean abiatzen da mundua ezagutzera, esperientzia berriak bizitzera eta motxila bizipen berriez beteta itzultzera. Argazkilari afizionatua da, eta bere web galeria propioa du. Bertan, azken urteetan egindako argazki-lana erakutsi eta partekatzen du.

“Kaukasia”rekin, egileak Armenian eta Georgian zehar egin zuen ibilbidea erakusten digu, baita bere bidaian zehar aurkitu zuena ere, une oro bere beste anaia bidaiariarekin batera. Armeniar monasterioak esploratzea eta Georgiako iparraldeko Kaukaso mendietako urruneko herrietaraino barneratzea abentura honen esperientzia batzuk baino ez ziren izan.

Informazio gehiago: https://v-g.eus/KaukasiaErakusketa
Egilearen argazki gehiago dituen web galeria: https://www.flickr.com/photos/mzulaica

Irailaren 14an 8:30ean Hizkuntza Klubean izena emateko epea zabalduko da!

Hizkuntza Kluba

Beste gazte batzuekin ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatu nahi al dituzu?
Irailaren 14an (asteartea) 08:30etik aurrera Hizkuntza Klubean izena eman ahalko duzu!!
Euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa praktikatu ahal dituzu.
Eta EHUko Letren Fakultatean ikasten baduzu, praktikak egiteko aukera duzu!

Eskuragarri dago uztaileko albistegi gaztea!

Hilabete honetako buletinean, besteak beste, albiste hauek aurkituko dituzu:

Gazte-uztaila gozatu! opor-programan parte hartzeko azken plazak, e-GA Sariak Hizkuntza-lankidetzako proiektuak, Ezagutu ezazu “Udan ere LibreIzanNonahi” kanpaina eta aurre egin indarkeria sexista eta matxistari!, Garapen komunitarioa bultzatzeko proiektu eta ekimenen deialdia, Egin Leku! Deialdia musikari hasiberrientzat, Piraguismoko edo windsurfeko ikastaro bat egin nahi?…

Kontsultatu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

Iragarki-taula: behar duzuna eskaintzeko edo bilatzeko gunea

Gazte Informaziorako Udal Bulegoaren webgunean, zure berri emateko edo bilatzen ari zarena aurkitzeko gune bat eskaintzen dizugu: pisu bat, alemaniarreko klaseak, zaletasunak partekatzeko norbait, zure kirol talderako jendea eta askoz gehiago.

14 eta 30 urte bitartekoa bazara, honako gai hauei buruzko iragarki bat jar dezakezu:

  • Ostatua
  • Haurrak zaintzea
  • Etxebizitza partekatzea
  • Eskola partikularrak
  • Hobbyak, kirola, bidaiak, boluntariotza…
  • Oparitu egiten da
  • Trukea

Adin horretatik gorakoa bazara, aukera izango duzu iragarkia ipintzeko baldin eta gazteentzako lana edo etxebizitza eskaintzen baduzu.

Ikusi oraingo iragarkiak edo zeurea ipini!

Maiatzaren gazte buletina

Boletín joven

Hilabete honetako buletinean honako informazioa aurkituko duzu:

Gazteria Zerbitzua Instagramen dago, “Elkar Zainduaz” komikia, Gazteentzako telelanari buruzko oinarrizko ikastaroa, Tetrapack 2021 erakusketa, Gauekoak: Proiektuen poltsa osatzeko deialdia,…

Kontsulta ezazu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

Komunikazio teknikari lanposturako deialdia Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan

Prozesuan parte hartzeko, CV eta motibazio gutunak apirilak 26ko 12:00ak arte jasoko dituzte egk@egk.eus -en. Lanpostua Bilbon izango da.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Komunikazio teknikari lanpostua eskaintzen dute. Beren barne eta kanpo komunikazioa, ekosistema digitala (webgunea, buletin digitala eta sare sozialak), eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila dabiltza. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da, baina lan eremua Euskadi osoan. Zure eguneroko lanean albisteak, prentsa-oharrak, ekitaldi eta prentsaurrekoetarako deialdiak, elkarrizketak eta sare sozialetako argitalpenak kudeatu beharko dituzu. Era berean, gainerako lan-arloekin une oro arituko zara elkarlanean proiektuen zabalpenean eta hauen jarraipenean. Zure Komunikazio lan-arloko proiektuak ere izango dituzu, adibidez, EGKren nortasun korporatiboa berrituz irudi honetan agertzen diren bezalako irudiak aldatuz.

Eskatzen diren ezaugarriak, lanpostuaren baldintzak eta egin beharrekoak, etab. deialdian (PDF) ikus ditzakezu.

Oso garrantzitsua: 30 urte baino gutxiago izan behar dituzu eta euskara zein gaztelaniaz ondo aritu. Lanpostua Bilboko bulegoan izango da.

 

Albistegi gaztea 78. zk. Informazioa zure esku

Adi egon!

Ideia bat daukagu! Haziak 2021

Lehiaketaren oinarri berriak. Zure ideiak errelitatea bihurtu. Maiatzaren 3ra arte.

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko dirulaguntzak

Oinarriak argitaratu dira. Proiektuak aurkezteko epea, apirilaren 16ra arte.

Irakurketa errazeko klub inklusiboa

Zatoz eta partekatu istoriak taldeka. Apirilaren 16tik ekainaren 4ra arte (ostiralero).

Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei buruzko azterlan baterako laguntzaile bila

Elkarrizketa pertsonalak egiteko aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente batean egon diren edo dauden gazte bila gabiltza (30 urte arte). Anima zaitez eta parte hartu!

Gazte Informaziorako Bulegoa

‘Loturak’ erakusketa

Maitane Argote Guzmanen pintura erakusketa Gazte Informaziorako Bulegoan. Apirilaren 16ra arte.

Bekak, praktikak, enplegua…

Gure webgunean informazio eguneratua aurki dezakezu: lan-eskaintza publikoa, lan-praktikak, beka-deialdiak, etab. Geihago…

Gazteriaren erakusketa espazioa

exposición

14 eta 30 urte bitartean badituzu, Gazte Informaziorako Udal Bulegoan gune bat duzu zure argazkiak, marrazkiak, koadroak, poesiak… erakusteko. Aretoaren formatura egokitu daitekeen edozein ekoizpen artistikorako irekia.

Oraingo erakusketa

Artista: Maitane Argote Guzmán.

Izenburua: Loturak.

Datak: 2021ko martxoaren 17tik apirilaren 16ra.

Mota: Pintura.

Espazioaren ezaugarriak

Apalak: gazte Informaziorako Udal Bulegoko Aretoak 10 cm-ko sakonera eta 3,60 m-ko luzera duten bi apal ditu. Apalen eta sabaiaren arteko distantzia 90 cm-koa da.

Markoak: gainera, 40* 50cm-ko 12 marko jartzen dira gazte interesdunen eskura, beren sorkuntzak erakusteko euskarri gisa erabil ditzaten.

Inprimaketa: inprimatu beharreko obra bada, Gazte Informazio Bulegotik ere egin daiteke lan hori, baina ez paper fotografikoan.

Zabalkundea: erakusketa iragartzen duten kartelak inprimatuko ditugu, eta gizarte-etxeetan eta kiroldegietan banatuko ditugu. Udaleko sare sozialen bidez ere zabalduko da erakusketa.

Ordutegia: erakusketa jendearentzat irekitzeko ordutegia bulegoarena izango da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara.

Aretoa lagatzeko baldintzak: Espazioaren aldi baterako lagapena hilabetekoa izango da, baldin eta eskaerak horretarako aukera ematen badu.

Lagapen-akordio bat sinatuko da esposizioaren baldintzak adosteko unean.

Interesa baduzu…

Idatz iezaguzu mezu elektroniko honetara eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan: infogaztea@vitoria-gasteiz.org

Instagramen @vitoriagazteok kontuaren lehen urteurrena

vitoriagasteok

Gazteria Zerbitzuaren @vitoriagazteok Instagrameko kontuak, zeina Gasteizko 16 eta 35 urte bitarteko gazteek kudeatzen baitute, 1.000 istorio baino gehiago bildu ditu, eta 195.000 bistaratzetik gora pilatu ditu jardueraren lehen urtean. Ekimen hori aitzindaria da Estatuan, eta Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landak adierazi duenez, “gazteei ahotsa ematea ahalbidetzen du, udalaren sare sozial bat eskura jarriz eta, aldi berean, ikusgarritasuna emanez”. Zinegotziak tresna berritzaile horren balorazioa egin du gaur goizean Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMIJ), profila kudeatu duten pertsona batzuekin batera: Adriana, Mikelats, Bea eta Santiago.

Lehen urte honetan, 26 erabiltzailek kudeatu dute profila. Bi astetan zehar, beren gustuak eta interesak islatu dituzte, erronkak eta galderak proposatu, egunero egiten zutena kontatu, eta era guztietako gaiak mahai gainean jarri: musika, idazketa, kirola, elikadura, dibertsitate funtzionala… Geihago…