VGaztea

Ekin breakfast. Ekiteak ez dauka adinik

Alava Emprende

Bizitza profesionala ez da beti lineala izaten, askotan aldaketa asko izaten dira bidean, biraketak, ixten diren etapak eta irekitzen diren etapa berriak. Ekin Breakfast honetan gurekin dauden pertsonek inflexio-puntu bat izan zuten beren bizitza profesionalean: besteren kontura lan egitetik zetozen denak, eta beste norabide bat hartzeko eta ideia propio baten alde egiteko erabakia hartu zuten, ekintzaile gisa jokatuz beren proiektua aurrera ateratzeko. Edozein une ekiteko egokia izan daitekeela erakusten digute guztiek, eta beren prozesu pertsonalen, jasotako laguntzen eta honaino iristeko egindako urratsen berri emango digute, errealitate bihurtutako proiektuak aurkeztuz.

Eguna eta ordua: 2021eko otsailaren 25a, osteguna 16:30 – 18:00

Lekua: Online ekitaldia

Informazio gehiago.

HEI elkarteak, ikastaroa: Herramientas tecnológicas online

tecnología

Noiz

Eguna: 2021/02/23, hasiera ordua: 09:30, amaiera ordua: 12:00

Deskribapena

Aldaketa garaiak bizi ditugu, baita teknologiara oso-oso azkar egokitzekoak ere; pertsonen eta taldeen arteko elkartzeak zein bilerak gero eta gehiagotan egiten dira online. Horrek arrakala digitala areagotu egiten du.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekiak programatutako tailer honetan, hainbat tresna eta aplikazio hurbilduko dizkizuegu online jarduerak, ikastaroak eta tailerrak garatzen laguntzeko.

Tailerra ikuspegi praktiko batetik garatzen da, online egiteko modu berriak aurkitu ahal izango dituzu

Hauek dira helburu zehatzak:

  • Online tresnen hainbat proposamen eta irtenbide ezagutzea
  • Tresnekin ohitzea.
  • Pentsamendu sortzaileagoa sartzea topaketak edo bilerak antolatzerakoan.

Egunak: otsailak 23, martxoak 2, 9 eta 16 (astearteak)

Ordutegia: 9:30 – 12.00.

Hizkuntza: gaztelania.

Formatua: online.

Izen ematea: dohainik eman daiteke izena. Jarduera hasi baino egun batzuk lehenago, esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

Prestatzeilea: BIKOnsulting.

Informazio gehiago.

Enplegurako formakuntza

Gasteizko Udalak enplegurako prestakuntzarako ikastaroen programazioa hastera doa, profil profesional bat lortu dezazun edo espezializatu edo birziklatu zaitezen, eta zailtasun une hau lanpostu bat lortu edo daukazunari eusteko baliatzerik izan dezazun.

Otsailetik aurrera eskaintzekoa den prestakuntzak jarduera hauek barne hartuko ditu:

  • Eraikuntza eta birgainkuntza
  • Eraikuntza iraunkorra
  • Industria tradizionala
  • 4.0 industria
  • Nekazaritza ekologikoa
  • Diseinu digitala
  • Ikus-entzunezkoen industria
  • Merkataritza digitala
  • Turismoa
  • Informazioaren teknologiak
  • Mendekotasunen arreta

Horretaz gain, online prestakuntza eskura ditzakezu, 250 ikastarotik gora eskaintzen baitira hainbat espezialitatetan: administrazioa, enpresa-kudeaketa, giza baliabideak, merkataritza eta marketina, 4.0 industria, kalitatea eta lan arriskuen prebentzioa, trebetasun pertsonalak, ingurumena, ostalaritza eta turismoa, diseinu grafiko eta teknikoa, web-diseinua, ofimatika, informatika teknikoa, etab.

Hilero Astearte teknologikoak izeneko informazio-jardunaldiak egingo dira, alderdi berriak eta enplegua sortuko duten jarduera-sektoreak ezagutarazteko, hala nola merkataritza elektronikoa, eraikuntza jasangarria, turismoa edo 4.0 industria.

Informazio gehiago.

“Zu aldatuz, ingurua aldatu” webinar

Cuando tu cambias

2021/03/04 17:00 – 19:30

Online ikaskuntza-programa bat da, trantsizio ekologikoan eta etorkizunen diseinuan interesa duen publiko ez-adituari zuzendua. Herritarrak trantsizio ekologikorako gaitasunetan trebatu eta gaitu nahi ditu, esperientzian, etorkizunen esplorazioan eta konponbideen diseinuan oinarrituta.

Trantsizio ekologikotzat har daiteke ekoizpen- eta kontsumo-sistemetan, politika instituzionaletan eta portaera sozialetan aldaketak bultzatzeko prozesua, bai eta bizi-balio eta -estiloetan ere, ingurumenaren kolapsoa saihesteko eta etorkizuneko belaunaldien bizi-baldintzei kalte itzulezina eragiteko.

Helburuak

Ondoko hauek dira proiektuaren helburu nagusiak:

  • Hiritarrak aktibo mantentzea, trantsizio ekologikoari buruzko ikaskuntza-esperientzia eskainita.
  • Trantsizioko (aurrea hartzeko) eta hiritarren parte-hartze digitaleko gaitasunak hobetzea, etorkizuneko partaidetza-diseinuan ardaztutako ikaskuntza-estrategia arin eta dinamikoari esker.
  • Gure lurraldean trantsizio ekologikorako estrategiak indartzeko ohitura-aldaketei buruzko ideien biltegia sortzea.

Egitaraua

  • Martxoak 4, 17:00-19:30 Aurkezpena eta ikaskuntza-bitakora. Antropozenoa eta etorkizunen demokratizazioa.
  • Martxoak 11, 17:00-19:30 Oraina diseinatzen: pertzepzioak, agertokiak eta narratibak.
  • Martxoak 18, 17:00-19:30 Etorkizun probableak diseinatzen: ekintzarik ezaren inpaktuak.
  • Martxoak 25, 17:00-19:30 Etorkizun hobetsiak diseinatzen. Eta gure bizimodua aldatzen badugu? Trantsizioaren eragina.

Informazio gehiago.

Otsailaren eta martxoaren astearte teknologikoak

Sare sozialetan estrategiak eta marketin-tresnak ikasteko otsaila eta martxoko jardunaldiak. Esperientziak eta zalantzak entzun, galdetu eta partekatu ahal izango dituzu.

Nola diseinatu zure estrategia sozial median (I. partea)

otsailak 9 | 16:00 – 17:30 | doan | streaming

Tailer honetan, zure estrategia sozial median diseinatzen erakutsiko dizugu, zure negozio-helburuekin bat eginez. Prestakuntza hau bi egunetan planteatzen da, saioaren artean gogoeta egin ahal izateko

[info+]

Nola diseinatu zure estrategia sozial median (II. partea)

otsailak 16 | 16:00 – 17:30 | doan | streaming

Zure estrategia sozial median diseinatzen ikasteko tailerraren 2. zatia.

[info+]

Email marketing Mailchimp erabiliz

martxoak 9 | 16:00 – 17:30 | doan | streaming

MailChimp plataforma ezin hobea da gure posta elektronikoaren marketin-estrategia aurrera eramateko; bezeroaren datuen kudeaketa, bidalketen segmentazioa eta emaitzen txostenetarako tresna ahaltsua da.

[info+]

Whatsapp Business negozioetarako berehalako mezularitza

martxoak 23 | 16:00 – 17:30 | doan | streaming

Tailer praktikoa honetan ikasiko dugu, nola erabili WhatsApp Business negozioetarako berehalako mezularitzako aplikazioa eta bezeroarengana zuzenean ailegatzeko mezuak, produktu-katalogoa eta erosketa-orgatxoa erabiliz.

[info+]

Informazioa eta izen-ematea

Hurrengo jardunaldiak streaming bidez egingo dira (bideokonferentziako aplikazio baten bitartez). Izena eman duzula baieztatu ondoren, esteka bat jasoko duzu jarduerara konektatzeko.

Konpetentzia digitalei buruzko doako prestakuntza

Enplegurako Prestakuntzarako Estatuko Fundazioak lagundu egiten dizu, aldaketa teknologiko, digital eta produktiboaren prozesutik eratorritako behar berriei erantzuna emanez, eta enpresa handiek prestatutako prestakuntza-ikastaroak eta prestakuntza-baliabideak aurkituko dituzun gune bat garatu du, inolako kosturik gabe erabil ditzazun.

Enpresa horiek konpetentzia digitalei buruzko doako prestakuntza-baliabideak dituzte beren web-orrietan, eta Fundazioak badaki ikastaro horiek langile guztientzat erabilgarriak izango liratekeela, haien enplegagarritasuna hobetuko bailuke.

Informazio gehiago.

Lan bila zabiltza? Orientabideak emateko plan integrala

empleo

Otsaileko talde-tailerrak

Enplegua bilatzeko tresna eta trebetasun baliagarriak lantzeko taldeko jarduerak dira.
Lantegi laburrak streaming bidez egingo dira (zuzenean bideokonferentziako aplikazioen bidez).

Lan aktibazioko lantegia

otsailak 15 – 26 | 30 ordu | 09:30 – 12:30 | doakoa | CETIC

Programak 3 orduko 10 saio ditu. Enplegua bilatzeko tresna eta trebetasun baliagarriak lantzeko taldeko jarduerak dira, trukea eta sostengu sareak sortzen ere laguntzen dutenak.

[info+]

Lantegi laburra: LinkedIn

otsailak 11 | 2,5 ordu | 10:00 – 12:30 | doakoa |   streaming

Helburua: zer den eta enplegu bilatzeko erabilgarritasuna ezagutzea.
2021/01/27an goizeko 9:00etatik aurrera egin daiteke aurre-inskripzioa lantegi honetan.

[info+]

Lantegi laburra: Oposizioak egin

otsailak 25 | 2,5 ordu | 10:00 – 12:30 | doakoa |   streaming

Helburua: administrazio publikoetan sartzeko prozedurak ezagutzea.
2021/02/10ean goizeko 9:00etatik aurrera egin daiteke aurre-inskripzioa lantegi honetan.

[info+]

Informazio gehiago eta izen-ematea

  • Online kontsultatzea eta izena ematea.
  • Aurrez-aurre: CETIC eta Ignacio Ellacuria Ikastegietan (Castro Urdiales, 10 eta 12), Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, San Martineko bulegoan eta Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.

Tailerrei buruzko informazio gehiago edo orientatzaile batekin hitzordua nahi baduzu, eskatu 945 16 12 24 telefonoan.

Enpresa sortzeko ikastaroa (online)

empleo

Otsailak 1 – 5 | 15:30etatik 19:30etara | online

Beregain lan egitea pentsatu eta negozio-ideia bat duen herritarrari zuzendu-tako prestakuntza. Ikastaro honek honako hauek eskaintzen dizkie bertaratutakoei: kudeatzeko ezagutzak, beren negozio-ideia bideragarria den ebaluatzeko tresnak eta be-ren enpresa sortzeko jarraitu beharreko urratsak.

Ikastaroa online egingo da (streaming bidez, bideokonferentzia plataforma baten bitartez).

Informazio gehiago.