VGaztea

“Gazteak, COVID eta ongizate emozionala” jardunaldiak

Ikerketa guztien arabera, COVID-ek eragindako osasun-krisiaren ondorioz ezarri diren murrizketek gazteen artean izan dute eraginik handiena. Gazteen sozializazio-prozesuetarako funtsezkoa den unean, gazteen askatasuna murriztu egin da, eta haien parekideekin harremanetan jartzea eragotzi da; haien jokabideak kriminalizatu egin dira gizarteko hainbat eremutatik, eta, gainera, maite dituzten pertsonen galeraren ondorioz sortutako dolu-egoerei aurre egin behar izan diete. Zirkunstantzia horiek guztiek haien osasun mentala narriatzea ekarri dute, eta “Gazteak, COVID eta ongizate emozionala” zikloaren bidez aztertzen saiatuko gara.

Jarduerak

Erakusketa ibiltaria: Sexualitateen bidaiak

Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Sailak Sexualitateen bidaiak erakusketa antolatu du, EMAIZE Sexologia Zentroarekin lankidetzan. Bertan, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzu, hau da, gutako bakoitza izaki bakar eta askotarikoak egiten gaituen alderdietako bati buruzkoa.

Erakusketaren helburua aniztasun horri buruzko gogoeta egitea da, identitate desberdinak, desira erotikoaren orientazioa, genero-adierazpenak, familia-ereduak… balioesteko, betiere ikuspegi zabal eta integral batetik.

Gainera, gizarte-etxe bakoitzean bisita gidatu eta lantegi bana egingo dira. Jarduera horietakoren batean parte hartzea interesatzen bazaizu, bakarka zein taldeka, jar zaitez harremanetan EMAIZE Sexologia Zentroarekin, 945 26 58 96 zenbakian.

  • Erakusketaren egutegia:
    • Iparralde gizarte etxea: urriak 18 – azaroak 1
    • Ibaiondo gizarte etxea: azaroak 3 – azaroak 14
    • Judimendi gizarte etxea: azaroak 16 – azaroak 28
    • Salburua gizarte etxea: azaroak 30 – abenduak 20

Erakusketa ibiltaria

“Jokoa aldatu” Jokoarekiko menpekotasunaren aurkako jardunaldia (Gauekoak)

Jokoarekiko mendekotasunaren aurkako jardunaldia reIncorpora proiektuarekin batera.

Jokoarekiko adikzioaren arazoa gero eta garrantzitsuagoa da, eta eztabaida handia izan da gazteen artean azken urteotan. Auzo xumeetan gero eta finkatuago dauden joko eta apustu lokalekin,gazteek sarritan lokal horietara jotzen dute aisialdirako modu gisa.

Ohitura horiek prebenitzeko, jardunaldi bat proposatzen dugu jokoarekiko mendekotasunari eta online jokoari buruzko hitzaldiekin, profesionalen eskutik eta arazo horiek lehen pertsonan bizi izan dituzten pertsonen mintzaldiekin.

Ondoren mahai-ingurua bertaratutakoekin.

Inskripzioak zabalik 

Informazio gehiago gure sare sozieletako profiletan.

@gauekoak.gasteiz.

 @vggaztea

“Zure esku ere badago” sexu heziketarako kanpainak komiki berria argitaratu du

También está en tu mano

14. zenbakia da, “Elkar Zainduaz” izenburua du, eta arrisku-jarduerak, kontrazepzioa, STI (Sexu-Transmisioko Infekzioak) eta babesteko erantzukizuna jorratzen ditu.

Kanpainak gazteentzako eta haiekin lan egiten duten agenteentzako komikiak eta unitate didaktikoak eskaintzen ditu.

Komiki bakoitzak gai ezberdina jorratzen du, guztiek Gasteizen dute eszenatokia eta bukaera irekita uzten dute pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Gainera, komikiekin batera unitate didaktikoak ditugu ikasgelan edo aisialdian gazteekin lantzeko.

Gazteak bazarete, komikiak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, denbora-pasa izateaz gain, hausnarketa interesgarria egin baitezakezue. Hezitzailea edo irakaslea bazara, gazteekin landu ditzakezu unitate didaktikoak.

Ikus “Elkar zainduaz” komikia eta unitate didaktikoa (pdf)
Kanpainari buruzko informazio gehiago eta komiki guztiak ikusi.

Dagoeneko eskuragarri duzu apirileko gazte buletina

Boletín joven
Gazteentzako deialdiak ezagutu nahiko zenituzke?

Gazte buletinaren apirileko zenbakian, InSitu Art Festival bezalako nobedadeak ezagutuko dituzu. Gazte sortzaileak zuen lanak aurkez ditzakezue tokiko dendetako erakusleihoetan erakusteko.

Gainera, Udagora Fest, Enplegu Birtualaren Foroa, Siner-G erakusketa Gazte Informazio Bulegoan, Aisialdiko begirale izateko ikastaroa… eta askoz gehiago.

Ez galdu ezer!

Kontsulta ezazu online edo harpidetu zaitez eta zure posta elektronikoan hilero jaso!

 

Odola ematea: inoiz pentsatu al duzu?

Odola ematea bizitza ematea da

Odola emateari buruzko informazioa

Odola ematea oso erraza eta segurua da, ez du min ematen eta profesional espezializatuek egiten dute. Emaileari ez dakarkio inolako arriskurik; lurralde guztiko gaixoei, berriz, sendabidean aurrera egitea dakarkie.

Aldi oro behar izaten da odola eta, hortaz, aldi oro eman beharko da odola. Egunero, Euskadiko ospitaleek eta klinikek odola edo odolaren osagaiak behar izaten dituzte gaixoak zaintzeko, ebakuntza gehienek eta tratamendu mediko askok transfusioak behar izaten baitituzte.

Zergatik eman?

Medikuntzaren eta teknologiaren aurrerapenak gorabehera, oraingoz odola ez da fabrikatzen eta, hortaz, pertsonen odol-emate altruistak dira odola lortzeko iturri bakarra. Gainera, odolak eta odolaren osagaiek bizialdi mugatua dute.

Odol-ematea ez da ezbeharrekin edo larrialdiekin lotuta egon behar halabeharrez; eguneroko eta ohiko ekintza izan behar da gure bizitzetan. Odola aldizka ematen badugu bakarrik izango dugu odol nahikoa eta segurua stocken.

Odola eman ahal dut?
  • Odola eman ahal izateko 18 urtetik gorakoa eta 66 urtetik beherakoa izan behar da, eta 50 Kg.-ko pisua, gutxienez.
  • Ez daukazu baraurik etorri beharrik. Bakarrik, ez eman odolik bazkari handia hartu eta 2 ordu baino lehen.
  • Azken lau hilabeteetan ebakuntza garrantzitsurik ez egin izana eta antibiotikorik hartzen ez aritzea.
Non eman

Olagibel Osasun Zentroa, 4. solairua

  • Astelehenetik – ostiralera: 8:30 – 21:00
  • Larunbatean: 9:00 – 14:30
  • Telefono: 945 007900

 

Informazio gehiago: Arabako Odol Emaileak

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa

 

Santa Barbara plazako azoka ezagutzen duzu?

Kontsumo jasangarria gure konpromisotariko bat da eta horregatik merkatu hau esagutzera gonbidatzen zaituztegu. Inguruko ekoizleek beren produktu onenak eskaintzen dituzte bertan. Aurki ditzakezu kalitate handiko produktuak: frutak, barazkiak, lekaleak, eztia, gozoak, olioa, ardoa…

Kokapena: Santa Barbara plazan, pergolaren aterpean.

Egunak: Ostegunetan eta larunbatetan, 7.30etatik a 14.00etara.

Anima zaitez!

“Apustu egiten duzunean, dena desagertzen da”

Gasteizko gazteentzako jarduerak
  • Xake-mate erronka – Ihes-areto birtuala zenbait jokalarirentzat. Gehienez ere 45 minutuko epean joko-gunetik ihes egiteko gauza zara? Jarduera hau arazoaren erdirako aurreikusita dago.
  • Esku-hartzeak bide publikoan gazte-taldeekin, non ausazko jokoak eta kirol-apustuak tartekatzen diren. Kaleko sentsibilizazio-programa bat da, “koadrilaz koadrila” egitekoa, ludopatien eta beste adikzio batzuen arriskuez hausnarrazteko.
  • Apustu bat, bizitza bat. Apustuek zure bizitza alda dezakete. Laster, bideo bat izango duzu hemen, nola kiro-apustuek mutil gazte bat guztiz harrapatu zutela erakusten duena.
Talde berezientzako jarduerak
  • Zer dakizu ausazko jokoez eta horien arriskuez? Prestakuntza lantegi teoriko-praktikoak, informazio garrantzitsua eta tresnak eskaintzeko gazteekin lan egiten duten kiroletako begiraleei. Kiroletako begiralea bazara eta lantegiak interesatzen bazaizkizu, jar zaitez gurekin harremanetan, hemen: asajer@telefonica.net.
  • Gasteizko adikzioen inguruko baliabide-gida bat egitea Gida eskuragarri izango da abenduan.
Ikasteentzako jarduerak

Jokatzeko ohitura amets guzti-guztiak gal ditzakete: pertsona benetan elikatzen duten bizi-esperientziak, kalitatezko denbora adiskideekin, familiako harreman onak, ikasketetan kontzentratzeko gaitasuna, horien bidez gero norberak nahi duena izan ahal izateko, dirua, eta abarren abarra. Amets horiek lausotu egiten dira joko patologikoan hastearekin bat, desagertzera jotzen dute. Oro da jokoan. Geihago…