VGaztea

Gazte lidergoa Ibagueko eta Gasteizko eraldaketa politiko eta sozialerako

Nola jaio zen proiektua?

Garapenean Laguntzeko Zerbitzua eta Gazteria Zerbitzua lanean ari dira Erronka: Gazteak Gazte Planean 2021erako ezarritako helburu batzuk lortzeko, hori dela eta proiektu bat gauzatzen ari dira Kolonbia-Euskadi elkartearekin batera. Proiektu horretan, gizarte-eragina duten prestakuntza-, kualifikazio- eta laguntza-estrategiak burutuko dira gazteentzat kultura-kudeaketaren eta -ekintzailetzaren alorrean, baita Gasteizko eta Ibaguéko gazteen arteko truke-prozesuak ere, gazteen gaietan lan-agenda globalago bat prestatzeko.

Trukerako proposatutako ekintzak

1.  Trukeetarako plataforma digitala. www.trukecultural.org
Elkarrekintza-prozesu iraunkorra; bertan, hainbat produktu partekatuko dira aldian-aldian, hala nola kultura arloko kudeaketa prozesuei edo gazteen eskubideei buruzko bideoak, infogramak, podcastak eta txostenak, besteak beste, txatetan, web mintegietan, YouTuben, foroetan edota streaming bidez eztabaidatzeko.

2. Topaketa birtual tematikoak.
Topaketa birtualak egingo dira Gasteizko eta Ibaguéko gazteen artean, programatuak, gidatuak eta hedapen handikoak. Gai espezifiko orokorrak izango dituzte, tokiko adierazpenekin. Desberdintasunak eta kointzidentziak bilatuko dira, bai eta lankidetza hitzarmenak ere, hainbat arazori ekiteko, besteak beste klima-aldaketa, gazteen aurkako indarkeria matxista, gazte lidergoa eta kultur arloko kudeaketa prozesuak, batzorde binazionalak zehaztutakoaren arabera.

Geihago…

Gazte Informatzaileen Sarea programaren aurtengo talde irabazlea

Badugu Gazte Informatzaileen Sarea programako ikastaro honetako talde irabazlea.

Francisco de Vitoria Institutukoak dira, eta lan handia egin dute ikasturte osoan, bai sare sozialetan, baita ikastetxeko hezkuntza-panelari eusten.

Hemendik, zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu egindako lanagatik, bai eta ikasturte honetan Sarean parte hartu duten gainerako gazteei ere. Hiriko 20 ikastetxetako 38 gazte izan dira, eta azpimarratu nahi dugu pertsona horiek guztiek egindako lana informazioa zabaltzen eta ikaskideen eskaerak jasotzen.

Informatzaile Gazteen Sarearen programari buruz gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure webgunea. Gure telefono, posta elektroniko edo sare sozialen bidez ere jar zaitezke gurekin harremanetan: linktr.ee/vggaztea.

Datozen asteetan programaren oinarriak eguneratuko ditugu (2021/22 ikasturtekoa). Ez galdu!

Vitoria-Gasteiz Hobetuz: guztion artean Gasteiz hobetzen dugu

Gasteizko Udalaren Partaidetza Zerbitzuak Vitoria-Gasteiz Hobetuz programa abian ipini du berriro ere. Udalak zer egitea nahiko zenuke hiria hobetzeko? Guztion artean erabakiko da zein proposamen burutuko diren.

Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 28ra arte irekita dago.

Asierrek eta Andonik Vitoria-Gasteiz Hobetuz-eko 1. edizioan “Parkour Park” proiektua aurkeztu zuten.

Zure proposamena aurkezteko udal langileen laguntza izateko aukera duzu, aldez aurretik hitzordua eskatuz. Bestalde, informazio gehiago nahi izanez gero, egingo diren hitzaldietara etor zaitezke, honetan ere aldez aurretik izena emanez.

Argibide gehiago

Hiretu Hiria Gala- Gazte jendea hiria eraikitzen: maiatzak 14, 17:00, Goiuri jauregian

                                             

IPI Sansomendi, Sagrado Corazón, Nazareth, EPA El Carmen, Mendebaldea, Ekialdea, Koldo Mitxelena eta Egibideko ikastetxeen ordezkari gazteek landu dituzten proiektuak Gasteizko herritarren aurrean ikusgai jarriko dituzte. Horretarako, zuzeneko lekukotzak eta eurek eginiko bideoak plazaratuko dituzte Hiretu Hiria izeneko galan. Helburua: Gasteizko hiria bizitzeko toki solidarioa eta atsegina bihurtzea.

Hiretu Hiria Gala, Hiretu Hiria programaren parte da, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, parte-hartze kulturan heztea helburu. Gazteria Zerbitzuak antolatzen du.

Gala honetara bertaratuko dira: parte hartu duten eskola-talde guztietako ordezkariak, senitartekoak, irakasleak, prozesuan inplikatutako hezkuntza-agenteak, alderdi politikoetako ordezkariak, eta gazte-proposamenak ezagutzeko interesa duten Gasteizko herritarrak. Gainera, jende ugari bertaratuko dela baliatuz, ekitaldian “Aurkeztutako gazteen gai eta esperientzien bozketa” egingo du Gazteria Zerbitzuak, bertaratutako jendeak gehien gustatzen zaiona aukera dezan. Boto gehien jasotzen dituen gaiak honako sari hau lortuko du: lan- eta dibertimendu-asteburu bat Paulen. Topaketa horretan, gazte irabazleek ekintza zehatz bat asmatuko dute Gasteizko herritarren aurrean ikusgai jartzeko.

Hiretu Hiria 2021 Gala gazteen parte-hartzerako prozesuaren amaiera izango da, eta baliagarria izango da gazte-proposamen eta gazte-gaitasunei balioa emateko: ahalmen kritikoa, analisi-ahalmena, auto-antolaketarakoa eta erantzunkidetasuna.

  • Data eta ordua: maiatzaren 14an (ostirala), 17:00etan.
  • Hizkuntza: gaztelaniaz eta euskaraz.
  • Adina: 14-99
  • Tokia: Goiuri jauregia.
  • Sarrera librea lekuak bete arte, 16:50etik aurrera.
  • Gaiak: “Gizarte-desberdintasunak Gasteizko auzoetan”, “Arrazakeria”,“Harrera-zentroak”, “Kartzela eta gizarteratzea”, “Animaliak abandonatzea”, “Nerabezaroa, Helduen aurreiritziak”, “Homofobia eta lesbofobia”, “Ikastetxeen ideologia”, “Eskola-jazarpena”, “Bizitzarako ikasgaia”, Genero-indarkeria”, “Nola landu sexua, droga eta alkohola”, “Kirola eta gizarteratzea”.

 

2021eko Gazteria Sari Nazionalen Deialdia

Beste urte batez, Injuvek Gazteriaren Sari Nazionalen deialdia egin du. Sari horien bidez, gazteen ibilbidea eta ahalegina sustatu eta aintzatetsi nahi dira, beren lana eta inplikazio pertsonala dela eta, gizartearen hainbat arlotan duten konpromisoa agerian uzten baitute.

Aurtengo deialdia 2021eko martxoaren 22ko BOEn argitaratu zen, eta sei kategoria ditu:

  • Konpromiso soziala. Egindako lan soziala eta boluntarioa aitortzea.
  • Kultura. Balioak transmititzeko arte-diziplinen erabilera aintzatestea.
  • Ingurumena. Ingurumenarekiko errespetua sustatzen duten jarduerak egitea aintzatestea.
  • Kirola. Kirola gazteen artean balioak eskuratu eta transmititzeko bitarteko izan dadin egindako jarduerak aintzatestea.
  • Zientzia eta Teknologia. Zientziaren eta teknologiaren arloan garatutako ekimenak edo jarduerak aintzatestea.
  • Giza eskubideak. Giza eskubideen arloko aitorpena edo jarduerak.

Edizio honetan, sariaren zenbatekoa 5.000 eurora igotzen da kategoria bakoitzeko.

Hautagaitzak aurkezteko epea: martxoaren 23tik apirilaren 21era.

Informazio gehiago.

“Kirol bidean” kanpaina

Rumbo al deporte

12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu kirol anitza bakarrik edo zure lagunekin praktikatzeko. 2 programa eskaintzen dira urtean zehar: bata, udaberri-udan; bestea, udazken-neguan.

Aurtengo berrikuntza: jarduera gehienak adin-tarteen arabera bereizi dira, taldeak homogeneoagoak izan daitezen.

Aurtengo edizioa: 2021eko negua

Hotzak ez zaitzala gelditu negu honetan! Etxetik atera eta gozatu naturaz, uraz, izotzaz eta elurraz. Otsaila eta martxoa bitartean, larunbat eta igandeetan 10 proposamen desberdin dituzu.

Kirol bidean – liburuxka. 2021ko neguapdf

Informazio gehiago.

Herritartasunerako Eskola Irekiak jardueren ikasturte berria abiaraziko du

Covid dela eta mundua itxita badago ere, Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuak partaidetzaren kultura hobetzeko xedez sustatzen duen elkartzeko eta parte hartzeko espazioak zabalik jarraitzen du, eta hitzaldi eta gogoeta ikasturteari ekingo dio hiruhileko honetan. Eztabaida berriei eta herritar izateko nahiz herritartasuna birpentsatu eta egikaritzeko modu berriei irekitako programazioa antolatu du.

Zehazki, otsailaren 4an (asteartea) abiaraziko du Herritartasunerako Eskola Irekiak (HEI) hiruhileko programazioa, Europa jauregian, Begoña Román Maestrek “Repensar la participación ciudadana: una mirada desde la ética” izenburupean emango duen hitzaldiarekin; Begoña Román Kataluniako Gizarte Zerbitzuen Etika Batzordeko lehendakaria da, eta Bioetika Batzordeko kidea, eta filosofia garaikidea, etika eta politika izango ditu hizpide.

Bartzelonako Unibertsitateko irakasle ospetsu horrek herritarrek parte hartzeko prozesuen ikuspegi etikoa eskainiko du, haien zilegitasun demokratikoa funtsezko piezatzat hartuta hiri demokratikoagoa, gardenagoa eta zoriontsuagoa lortzeko bidean.

Hitzaldia Europa jauregian egitea aurreikusi da, 18:00etatik 20:00etara, behar diren higiene eta osasun alorreko prebentzio-neurriak hartuta. Pandemiak murrizketa gehiago ezartzera behartuko balu, online egingo litzateke.

Informazio gehiago.